Lankide:Naia22/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Swallow Carlo Mirabella-Davisek 2019an idatzi eta zuzendutako suspense psikologikoko filma da. Protagonistak Haley Bennett, Austin Stowell, Elizabeth Marvel, David Rasche eta Denis o 'Hare aktoreak dira.

Swallow (2019) filma

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hunterrek bere senar Richierekin bizitza perfektua daramala dirudi. Hala ere, emakume-objektu paperera mugatuta dago bere bizitzan. Haurdun geratu bezain laster, elikadura-nahasmen bitxi bat garatzen du, pika, jangarriak ez diren objektuak irensteagatik bereizten dena.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko irailean iragarri zen Carlo Mirabella-Davisek berak idatzi zuen gidoi batetik abiatuta zuzenduko zuela filma, eta horrela hasi zuen zuzendari ibilbidea. Mynette Louie eta Mollye Asher-ek Syncopated Films eta Standalone Productionsekin batera ekoitzi zuten filma. Carole Baraton eta Frédéric Fiore izan ziren ekoizleak, Charades eta Logical Pictures ordezkatuz, hurrenez hurren. Joe Wright, Bennett, Constantin Briest, Johann Comte, Pierre Mazars, Eric Tavitian eta Sam Bisbee dira proiektuaren ekoizleak. 2018ko maiatzean Haley Bennett, Austin Stowell, Elizabeth Marvel, David Rasche eta Denis o 'Hare batu ziren aktore gisa.

Filmaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swallowren filmaketa 2018ko maiatzean hasi zen Poughkeepsieko kristalezko etxe batean, New Yorken, Hudson ibaiaren ondoan eta inguruko baserri batean.

Mirabella-Davisen arabera, kristalezko etxearen aukeraketa Hitchcock estiloko itxurari zor zaio. Etxea inguratzen duen ibaia umorezko eraztun batekin alderatu du, askatasuna, boterea eta arriskua irudikatuz, Hunterren pertsonaiak filmean bizi duenaren kontrakoa dena.

Estreinaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swallow 2019ko apirilaren 28an estreinatu zen, Tribecako Zinemaldian. Frantzian 2020ko urtarrilaren 15ean kaleratu zuten, eta Estatu Batuetan, berriz, 2020ko martxoaren 6an.

Kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swallowk espezialisten iritzi onak jaso zituen. Rotten Tomatoes webgunean %88ko onarpenari eusten dio, 26 erreseina profesional kontuan hartuta. Metacriticen, filmak 100 puntutik 63 lortu ditu, 6 iritzitan oinarrituta, eta horrek "aldeko kritikak" dituela adierazten du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Swallow filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
  • Lan honek gaztelerazko Wikipediaren "Swallow" lanaren itzulpen partziala du, zehazki, 2021ko martxoaren 1eko bertsio honena, bere editoreek argitaratua GNUren dokumentazio libreko lizentziapean eta Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported lizentziapean.