Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Konta-hari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gidoi» orritik birbideratua)

Brasilgo telenobela bateko hari-zatia, non mozketa bat proposatzen den (zentsura ariketa, alegia)

Konta-haria edo, Hegoaldean, gidoia film gehienek eta telesaio eta irratsaio askok oinarritzat hartzen duten testu-tipo bat da. Hari-idazleek asmatzen dute film edo irratsaioaren trama eta testu batean idazten dute zer gertatuko den, nola, non, etab. Pertsonaien arteko elkarrizketak izaten dira konta-harietako parte garrantzitsua. Horretaz gain hari-idazleek kontalari baten edo batzuen off-ahotsa eta beste hainbat baliabide erabil ditzakete.

Teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konta-hariak idaztea teknika berezkoa da, berezko ezaugarri dituena beste idazkuntza batzuen aldean. Ikasketak egiten direnean hainbat gauza aztertzen dira formaren alderditik, hala nola eskaleta, eszenaren barne-egitura edo elkarrizketak egituratzeko moduak[1].

Beste lanketa-puntu batzuk kontakizunak egituratzeari buruzkoak dira. Esate baterako, zinema-eredu klasikoenetan, Bordwell eta Thomsonen ildoak betetzen direla esan ohi da[2]:

  • Ekintza pertsonaia indibidualen erabakietatik bideratzen da. Pertsonaiak dira akzioaren kausa.
  • Pertsonaien arrazoi psikologikoetan ardazten da kontakizuna: erabakiak, premiak, izaerak...
  • Pertsonaiaren nahia da istorioaren motor nagusia, pertsonaiak helburu bat lortzeko duen grina.

Beste paradigma narratibo bat Syd Field hari-idazleak proposaturikoa da[3]:

  • Lehen ekitaldia, aurkezpena.
  • Bigarren ekitaldia, gatazka.
  • Hirugarren ekitaldia, argipena.

Ekitaldi batetik bestera igarotzean, plot points edo biratze-puntuak gertatu behar dira Fieldsen iritziz.

Fieldsen ideien gainean lan egin duen beste bat Linda Seger da, eta honek elementu pare baten garrantzia azpimarratzen du: Pizgarria (pisuzko ekintza bat, edo istorioaren barneko fase garrantzitsu bat hasten den unea), eta klimaxa, ekintza argitzen den unea, bilbearen punturik gorena. Klimax adibide onak lirateke: Hilketa bat, heriotza, misterio bat argitzen den unea...[2]

Antzerki-haria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerki-haria, istorio-haria edo libretoa antzezlan baten egileak idazten duen liburuxka da, libreto-multzoaren ohiko izena, antzezlan dramatiko baten edo musikal baten testua jasotzen duena da, jendaurrean antzezteko idatzia, eta, ziur aski, kasuak antzezle eta antzerki-taldeko beste kide batzuentzako ohar eta jarraibideekin.

Antzerki-harien motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Antzezlearen konta-haria edo pertsonaiaren konta-haria.
  • Zuzendariaren konta-haria, agerraldi-zuzendariaren hari teknikoa.
  • Oroitarazlearen liburua, hari tekniko mota bat da.
  • Argi-libretoa, argiztatzaileen hari teknikoa.
  • Jantzi-libretoa, jostunentzat eta eszenografia-tresnaren zenbait alderdirentzat.
  • Sarrera-emailearen libretoa, sarrera-emaileren liburu teknikoa.
  • Tresneriaren libretoa.

Konta-hariaren atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konta-hari batek hiru atal ditu:

Konta-haritik antzezpenera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konta-haria antzezpen bihurtzeko, ez bakarrik saioak dira beharrezkoak. Teknika erabilia da italiar mahaiarena (gaztelaniaz mesa italiana esaten da[4]) edo read-through delakoa (ingelesezko terminoa), non antzezleak hari-idazleekin eta ekoizpen zein zuzendaritza taldeko beste langile batzuekin biltzen diren, mahai baten inguruko lan-saioan, konta-hariaren irakurketa kolektiboa egiteko[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Asmoz ikastaroa: Gidoi eraginkorrak egiteko oinarrizko teknikak» www.kulturklik.euskadi.eus 2017-12-19 Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
  2. a b (Gaztelaniaz) Modelo de estructura. El paradigma de Syd Field | Sueños de un guionista. Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
  3. (Gaztelaniaz) admin. (2016-03-15). «¿Conoces los puntos de giro de tu historia?» Literaturbia Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
  4. Panacea, Producciones. QUÉ ES LA MESA ITALIANA. Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
  5. (Ingelesez) Garl, Kim. (2013-11-06). «Write, Direct, Repeat: Hosting a Table Read for Your Script» Script Magazine Noiz kontsultatua: 2019-06-04.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]