Wikipedia, Entziklopedia askea

Naroaube/Proba orria

Itsaspeko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizeko Hegoalde gizarte etxeko liburutegian, umeek Itsaspeko bizitza zaintzeko prestatu dituzten ekimen didaktikoak.

Itsaspeko bizitza garrantzi handikoa da, hondakinak eta kutsadura kentzen eta deskonposatzen laguntzen dute. Itsaspeko bizitza, Garapen Jasangarriaren 14. helburua da eta guztira bere baitan 18 helburu daude. Proiektu honen bitartez, planetaren jasangarritasun ona eta bake unibertsala lortu nahi da.

Gure gai honetan, hau da, itsaspeko bizitzaren helburua, ozeanoak, itsasoak, itsas labarrak eta bertan bizi diren animalien jasangarritasuna garatzea eta mantentzea da. Izan ere, ozeanoan bertan, gizakiok, zenbait ekintza burutzen ditugu, hala nola: arrantza, eta askotan, horren ondorioz, ingurua kutsatzeko arriskua egon ohi da. Horregatik, nahitaezkoa da proiektu hau kontuan hartzea eta elkarrekin itsaspeko bizitzan jasangarri baten apustua egitea.


Jarduerak: Arrantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Pasaian kokaturik dagoen albaola itsas kultur faktorian XIV.mendean eraikititako San Juan baleontziaren errepika bat egiten ari dira. Baleontzi hau 1565.urtean hondoratu zen Kanadan eta Ternua aldera egiten zituzten bidaiak baleak arrantzatzeko.

Sardinaren arrantza, Sesimbrako kostaldetik gertu, Portugal

Arrantza gurean betidanik errotuta egon den bizirauteko jarduera bat izan da, eta gaur egun Euskal Herriko kostako herri askotako sektore garrantzitsua da. Baina arrantzak izan du bere bilakaera, hala nola: arrantzatutako animali asko desagerpen egoeran egon dira eta neurri berriak ezarri behar izan dira hau kontrolatu eta batez ere sahiesteko.

Adierazleak: Aldaketa klimatikoa, Gehiegizko ustiapena eta Plastikozko kutsadura.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berotze globala- ​​berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko aukerak

Aldaketa klimatikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima aldaketa, glaziarrak urtu, itsasoaren maila igo eta tenperatura igotzea eragiten duen aldaketa globala da. Aldaketa klimatikoaren beste ondorio bat uraren tenperatura aldaketa da eta itsasoko animali asko dira arriskuan daudenak

Gehiegizko ustiapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu bezala arrantzak animaliak desagerraraztea eragin du, horren ondorioa gehiegizko ustiapena da. Gehiegi ustiatuta ez dauden arrain kopurua modu konstante etengabean ari delako gutxitzen, arrainak eta itsasoko espezieak beraien artean ugaldu ahal izateko eta desagertzeko arriskuan ez egoteko kopuru minimo baten gainean egon behar dute.

Plastikozko kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ghanako hondartzan dagoen plastikozko kutsadura

Plastikoaren kutsadura ere arazo larri bat da itsasoarentzat, honen zati handi batek itsasoan amaitzen baitu, plastikoak kalte asko egiten dio itsasoari eta baita bertan bizi direnei. Ozeanoko plastikozko kutsaduraren zati bat mikroplastikoek osatzen dute. Hauek plastikozko oso zati txikiak dira eta askotan itsas animaliek ez dituzte bereizten janaritik. Hori dela eta askok plastiko hauek jatean ito egiten dira, beste batzuk berriz ez. Hala ere, arrainen gorputzean plastikoa egotea ere oso kaltegarria da elikadura katean sartzen direlako. Gizakiok arrainak jaten ditugu eta arrain horietan plastikoa egon daiteke, edo arrain handi batek beste arrain txikiago bat jatean ere plastikoa ariko da jaten.

Euskal Herrian:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal kostaldeko zenbait herrietako lurrak babestuak daude, 2021.ko datuen arabera Euskal Herriko kostako %1,18 soilik dago babestua. Lapurdin, esate baterako, ia itsas ertza osoa dago babestua, eta honi esker hegaztien sostengua ziurtatzen da eta honekin batera  harroken kalitatea eta biziraupena zirtatzen da. Honetaz gain, jakinda Euskal Herriko itsas ertze gehiena arrokez josia dagoela, aukera ona da urteek aurrera egin ahala eremu gehiago babestea gure kostaldearen egoera ona ziurtatzeko.

Kontu deigarriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2050erako ozeanoan arrain baino plastiko gehiago egongo dela kalkulatzen da.
  • Itsas espezieak gizakiak eragindako beroketaren %90 hartzen du eta guk igortzen dugun karbono dioxidoaren %25 xurgatzen du.
  • Ozeanoek planetaren azaleraren %71 hartzen dute.
  • Planetako lekurik sakonena Mariana Lubakia da, 11.000 metrorainoko sakoneraraino iristen dena.
  • Ozeanoaren batez besteko tenperatura bi gradu Celsius da.
  • Planetaren ozeanoek 20 milioi tona urre dituzte.
  • 230.000 espezie erregistratu dira munduko ozeano guztietan. Hala eta guztiz ere, pertsona baten jabe izateak oraindik eskura ez dauka pertsona arruntarentzat.
  • Lurrean inoiz bizi izan den animaliarik handiena balea urdina da.
  • Ozeanoan dauden plastikozko hondakinek urtero milioi bat itsas hegazti hiltzen dituzte.
  • Poloak urtzea dela eta, datozen urteetan kostako hiri batzuk desagertuko dira.

Zer egin dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itsasoko kutsadura nabarmen prebenitzea eta murriztea.
  • Itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu iraunkorrean kudeatzea eta babestea.
  • Ozeanoak azidotzearen ondorioak minimizatzea eta lantzea.
  • Arrantza-ustiapena eraginkortasunez arautzea eta gehiegizko arrantzari amaiera ematea.
  • Ezagutza zientifikoak areagotzea.
  • Ozeanoen eta haien baliabideen kontserbazioa eta erabilera jasangarria hobetzea.

Erreferentziak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1- Goikoetxea, Garikoitz. «Euskal Herriko itsasadarren inguruan milaka lagun bizi diren lurrak hartuko ditu urak 2050erako» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-04-10). https://www.berria.eus/albisteak/173119/euskal-herriko-itsasadarren-inguruan-milaka-lagun-bizi-diren-lurrak-hartuko-ditu-urak-2050erako.htm

2- (Gaztelaniaz) Greenpeace. «Trece millones de pajitas de plástico al día» Greenpeace España (Noiz kontsultatua: 2022-04-10). https://es.greenpeace.org/es/noticias/pajitas-de-plastico-trece-millones-todos-los-dias/

3- (Gaztelaniaz) Moran, Mirtha. «Océanos» Desarrollo Sostenible (Noiz kontsultatua: 2022-04-10). https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/oceans/

4- Ibarguren, M. A. (2019). Mikroplastikoen eragina itsasoan: arrantza sektorearen kasua euskal autonomia erkidegoan. Revista de Dirección y Administración de Empresas. https://ojs.ehu.eus/index.php/rdae/article/view/21552

[1]

5- https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/oceans/

  1. Cancio, Ibon. (2021). [file:///C:/Users/User/Downloads/625050b06ec77.pdf Eman ta Zabal Zazu Garapen Iraunkorrerako 14. Helburuaren alde: itsaspeko bizitza… eta bizia. ] Ekaia, 260 or. ISBN 0214-9001..