Lankide:Nerealcoba/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ibai karramarro arrunta

Ibai-karramarro arrunta (austropotamobius pallipes), edo hanka zuriko karramarroa, hamar hanka dituen krustazeo bat da, astazidoen familiakoa. Balkanetako penintsulatik (Eslovenia, Bosnia-Herzegovina, Kroazia,...) Iberiar penintsulara (Espainia, Portugal, Gibraaltar,...) hedatzen eta Britania Handiko uharteetara iristen da. Sakonera txikiko ibai, erreka (non harri eta enborren azpian ezkutatzen da) eta lakuetan bizi da.

Nolakoak dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artropodo dekapodo bat denez, oskol (exoeskeleto) gogor batez estalitako gorputza du. Haren gorputza bi zatitan banatu daiteke: zefalotoraxa izeneko lehenagoko eremu bat eta sabelaldea izeneko atzeragoko bat.

   Ba al dakizu   

Gaztetan, kolore marroi berdexka eta beixa dute, ilundu egiten dira eta hazi ahala kolore gorri ilun bereizgarrira iristen dira, tonalitate argi eta nabarragoekin.

Zefalotoraxean burua eta toraxa kokatzen dira. Oskolaren aurreko aldeak aurpegira ematen du, non begiak zein ahoa dauden, hankaz inguraturik. Azken hauek, aho-zulotik irentsi beharko dituen elikagaiak gidatzen eta bereizten laguntzen diote.

Gure ibaietako karramarro autoktonoak 5 hanka pare ditu, hau da, guztira 10 (pereiopodoak), zefalotoraxaren sabelaldean alboetan txertatuta. Lehen hanka pareak pintza oso garatuak ditu, eta elikagaiak harrapatzeko erabiltzen dira.

Ibai-karramarroaren ezaugarriak
Ibai-karramarroaren ezaugarriak

Hurrengo bi hanka pareek ere pintza batzuk dituzte, baina askoz txikiagoak, eta azken bi hanka pareek azazkal bakarra dute. Lehenengo parea izan ezik, gainerako hanka guztiak mugitzeko erabiltzen dituzte, batez ere.

Aurpegiaren amaieran, aurreko aldean, luzeagoak diren antenak eta laburragoak diren antenulak kokatzen dira, karramarroen oreka ahalbidetzen dituztenak.

Arnas sistemari dagokionez, zefalotoraxaren barnealdearen bi alboetan dauden bi ganberatan dauden brankietan oinarrituta dago. Beste aldetik, digestio-aparatua sabelalde atzekaldean dagoen uzki batean amaitzen da.

Sexu-zuloen kokapenak, arren eta emeen arteko aldea markatzen du. Lokomozio-hanken eremu basalean daude arren kasuan, eta lokomozio-hanken hirugarren pare batean emeen kasuan. Tamainak ere, sexu bereizketa egiten laguntzen du, arrak emeak baino handiagoak baitira.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente guztietako ur gezetan bizi dira, baldin eta neguan hondotik hurbil izozten ez badira. Karramarroen presentzia uraren kalitatearen adierazle ona da, nahiz eta ez diren oso zorrotzak alderdi horretan. Korronte azkarretatik ihes egiten dute eta gaueko ohituretako animaliak dira. Beste era batera esanda, argitik ihes egiten duen animalia da, eta, beraz, ibaiertzeko landarediaren artean ezkutatzen da, ibaiertzetako paretetan eta harrien azpian zulatutako zuloetan. Horren ondorioz, jarduerarik handiena gauez izaten da, eta udaberritik udazkenera arte egoten da aktibo, urteko gainerako orduetan hibernatuz.

Nola elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aske bizi badira, gure inguruko edozein ibaitan, animaliez eta landarez elikatuko dira (makroornogabeak, anfibioen larbak, arrain txikiak, uretako landareak, algak), baita sarraskiz ere. Aldiz, maskota izanez gero, ganba edo barazki bolatxoak erosi ahal ditzazkegu, baina pintzekin harrapatu ditzaketen arrain janaria eta algak ere onartzen dituzte.

   Ba al dakizu   

Animalia hauen presentzia garrantzitsua da ibaietan dauden zabor-hondarrak kontsumitzen dituztelako, mantentze-funtzioa betez eta inguruneari kalte handiagoa egitea saihestuz.

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexu harremanen aurretik arra eta emearen arteko borroka bat dago, batzuetan zauri hilgarriekin. Arrak emea etzatea lortzen duenean, hazia sabelaldeko hanka faltsuen (pleopodoak) oinarritik kanporatzen du. Ugalketa prozesua 15 minutura arte iraun dezake eta 60 egun (hilabete bat) igaro ondoren, emeak 900 arrautza inguru jarriko ditu.

Karramarro berrien eklosioak (jaiotzak) hiru astera arte irauten du. Amarekin 15 egunez egoten dira, eta gero harengandik urruntzen dira, haien garapen osoa 3 urterekin osatuz.

Arriskuan al dago?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie aloktonoen sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai karramarro arrunta mehatxatzen duen espezie aloktonoa (Amerikar karramarro gorria, Procambarus clarkii).

Mendebaldeko Europan jatorria ez duten karramarroak sartzea ibai-karramarroaren mehatxu nagusia da, karramarro horiek bertako espeziearentzat hilgarriak izan daitezkeen gaixotasunak dakartzatelako.

Habitataren aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hondakin-urek edo abeltzaintzako ustiategietako isurketek ibaiak eta putzuak kutsatzeak uren kalitatea kaltetzen dute. Era berean, muturreko lehorteek (naturalak edo erreken kanalizazioen ondoriozkoak) eta landaredia kentzeak habitataren harrera-ahalmena ere murrizten dute.

Isileko arrantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrapaketaren inpaktuaz gain, afanomikosia (karramarroaren izuria) duten uretan aldez aurretik erabilitako materialen erabilpenak gaixotasuna eragin ditzake, hainbat kasutan heriotza masiboak eraginez.

Gehiago jakiteko...[aldatu | aldatu iturburu kodea]