Artropodoak animalia ornogabeak dira; hau da, barneko hezurdurarik ez daukate. Mota asko daude, hala nola karramarroak, sorgin-orratzak, inurriak, armiarma... Haien artean oso desberdinak dira, baina denek ezaugarri komun batzuk dituzte.
Artropodo izena latinetik dator (arthron = artikulatua eta podos = oinak edo hankak). Ezaugarri nagusi horregatik eman zaie izen hori, hanka artikulatuak dituztelako, alegia. Horrez gain, gehienek gorputza segmentutan banatuta daukate, eta askok, baina ez guztiek, exoeskeleto edo kanpoko hezurdura baten babesa dute.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artropodoak oso desberdinak dira elkarren artean, baina guztiek hiru ezaugarri nagusi dituzte:
- Denak artikulatutak dira: artropodoen hankei begiratzen badiegu, konturatuko gara artikulatuak daudela.
- Exoeskeletoa daukate: hau da, gorputzeko zati bigunak babesteko balio duen kanpoko hezurdura; artropodo batzuek hainbat aldiz aldatzen dute bizitza osoan zehar, guk arroparekin egiten dugun bezala. Txikia geratzen zaigunean beste bat erosten dugu, haiek berdin egiten dute exoeskeletoarekin. Honi muda deitzen zaio.
- Gorputza segmentuz osatua dute.
Artropodoak lehortarrak zein uretakoak izan daitezke. Lurrean bizi direnak, eskorpioia adibidez, trakeen bidez arnasten dute. Uretakoak, otarraina adibidez, zakatzetatik arnasten dute.
Obiparoak dira, hau da, kumeak izateko arrautzak erruten dituzte. Arrautzaren garapena zuzena izan daiteke (hau da, kumeak garatuta jaiotzea) edo zeharkakoa (larba forman jaio eta metamorfosiaren bidez kume hori garatu).
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Munduan artropodo asko daudenez, lau taldetan sailkatu ditugu, hanken arabera.
INSEKTUAK | ARAKNIDOAK | KRUSTAZEOAK | MIRIAPODOAK |
---|---|---|---|
Sei hanka dituztenak intsektuak deitzen dira; esaterako, patioan ikusten ditugun inurriak. Zortzi hanka dituztenak, armiarma adibidez, araknidoak dira. Hamar hanka dituztenak krustazeoak dira; esaterako, hondartzan dauden karramarroak. Eta, amaitzeko hamar hanka baino gehiago dituztenak miriapodoak dira, ehunzangoa bezala.

Zentzumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Guk bezala begiak dauzkate eta, gainera, gorputz osoan sentikorrak diren errezeptoreak dituzte, hau da, janaria dastatzeko, usaintzeko eta gauzak ukitzeko. Ukimena, antenen bidez egiten dute. Batzuek entzumen zentzua dute eta beste batzuk lurzoruaren bibrazioekiko sentikorrak dira; horrek harraparien presentzia detektatzen uzten die.
Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zer jaten dute Artropodoek?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denetarik jaten dute. Belarjaleak, haragijaleak eta orojale edo omniboroak izan daitezke.
BELARJALEAK | HARAGIJALEAK | OROJALEAK |
---|---|---|
Landare edo barazkien bidez elikatzen da | Haragia edo beste animalia batzuk jaten dituzte. | Edozein substantzia organiko jaten dute: hau da, landareak (belarjaleak) eta animalia (haragijaleak) jaten dituzte. |