Lankide:Olatzitu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Neuhof eskola: Neuhof eskola Johann Heinrich Pestalozzi izeneko pedagogoak sortutako eskolari deritzo. Pestalozzi suitzar pedagogo berritzaile bat izan zen, pedagogia modernoaren aintzindaritzat jotzen dena. 1746 an jaio zen Zurich-en eta 1827 an hil zen Brugg-en, bizitza luze eta oparo batek definitzen dute. 81 urte hauetan Pestalozzi-k hainbat ideia berritzaile defendatu zituen bere bizitzako momentu ezberdinen araberakoak izan zirenak. Bere etaparik goraipatuena Neuhof-ean igarotakori deritzo (1769-1798), honetan, Neuhof eskolaren sorpena nagusi izanik.

Neuhof sortzea Neuhof eskola pobreak laguntzeko helburu zuen pedagogo suitzarraren lehenengo proiektua izan zen. Pestalozzi, Rousseau-ren ideiak jarraituta, bizitza natural, bertutetsu eta askearen aldekoa zen, horrek bizilekua landa eremura aldatzera eraman zuen. Izan ere, hiriko gizonaren bizitza deformatua, hondatua eta artifiziala zirudiela eta laborariarena,berriz, naturari lotuta, erreza eta indartsua/sendoa defendatzen zuen. Ondorioz, Brugg herritik hurbil kokatutako lur batzuk erosi zituen, nekazaria izateko asmoz. Formakuntza jaso zuen bere nekazaritza enpresa ondo kudeatzeko nahiarekin, betiere, bere formakuntza eta enpresaren helburuak herriaren onura zirelarik. Bertan etxe handi bat eraiki zuen, Neuhof-a. Horrela hasi zuen pedagogia arloan bere bizitzako etaparik esanguratsuena izango zena.

Pestalozzi fisiocratismoaren aldekoa zen, hau da, lurrak ongarri metodo berrien bidez obetzekoaren aldekoa, baita esperceta eta granza landatzeren aldekoa ere, azkenengo honen sustraiek kolore gorria eskaintzen zuelako ehungintzan erabilia izateko. Bere proiektua aurrera eramateko emaztearen eta bere herentziak erabili zituen, baina honekin nahiko ez zenez, banku batek eskainitako aurrerapena behar izan zuen. Herritarrekin zuen harreman kaltegarriak eta bankuak diru laguntza kentzeak eragin zuen Pestalozzi-ren enpresaren porrota. Gainera, zor-ez gainezka, Pestalozzi-k lurrak alokatu eta abereak saldu zituen, baina hori eginda ere, emaztearen gurasoen laguntza beharrezkoa izan zitzaien zor guztiak ordaindu ahal izateko. Jarraian, kotoi-salerosketan aritu zen denbora gutxiz, baina honek ere, porrot egin zuen. Azkenengo porrota ez zen guztiz negatiboa izan, izan ere, honek Neuhof-a pobreentzako institutu bihurtzea bultzatu zuen; Neuhof eskola sortzearen eragilea izan zen.

Pestalozzi-k egunero ikusten zituen miserian bizi ziren haurrak, babesgabetasun egoeretan murgilduta, eskale zirela. Geihenak ume-zurtzak edo abandonatutako ahurrak ziren. Bere ustetan, ume hauek laguntzeko bide bakarra heziketa zen, formazioa eskaini, lan egiten irakatsi (nekazaritza eta ehungintza adibidez). Bere egoera latzari, bai bere familiaren biziraupena eta baita enpresarena, haur hauen inguruan pentsatutakoa gehituz, Neuhof eskola sortzea bururatu zitzaion, guztion onuragarria izango zena. Eskola Eskola honen helburu nagusia haurrak heztea zen, lan egiten irakatsi, bere enpresa txikian langile zirela, enpresa ere aurrera ateratzeko. Modu honetan, Pedagogoak haurrei bizileku bat, arropa, formakuntza, janaria eta abar. ematen zien lanaren trukean. Horrela Pestalozzi-ren baserria, 1774an txiroei zuzendutako institutu bihurtzen hasi zen. Pedagogoaren nahia, giro praktiko bat sortzea zen, bertan haurrak bere kabuz pobrezia gainditzeko gaitasuna lortzen prestatzeko. Bertan, irakasteko metodo berria erabili zuen, arrakasta izan zuena, izan ere, geroagoa Europan zehar eskola pestalozziarrak sortu ziren. Honetan, garrantzia ematen zaio gauzen intuizio sentsibleari eta honekin sortzen dira ideiak. Gaiak lantzeko modu sinple batetik hasi eta gero eta konplexuago bihurtzen da, haurraren momentuko garapen mentalera egokituz. Jakintza handituz doa, intuizio korapilatsu batetik hasiz, ideia argi eta ezberdinak lortu arte. Metodo didaktiko eta unibertsala proposatzen du, ikasle-irakasle harreman hurbila eskaintzen duena. Honen bitartez, Pestalozzi-k bere ikasleak aitatzat hartzea eta maitatzea lortu zuen. Bere pedagogi proposamena, heziketa popularraren proposamena da. Kalkulu, hizkuntza eta irakurketa hezkuntza metodoak hobetu zituen. Errekurtso gutxiko umeak integratzea zen bere helburu nagusia. Bere ikasleak etorkizuneko irakasleak izango zirela uste zuen. Irakaslea ez zen autoritatedun pertsonatzat hartzen. Zentzu honetan, irakaslea, ikaslearen zerbitzura egon behar zuen. Bere esaldi famatuenen artean aurki ditzakegu: "Tarde o temprano seguro que la naturaleza se vengará de todo lo que los hombres hagan en su contra"; "Para cambiar a la persona hay que amarla"; "Nuestra influencia llega sólo a donde llega nuestro amor"; "La educación es el desarrollo natural, progresivo y sistemático de todas las facultades" y "Un niño que no se siente querido, difícilmente puede ser educado".

Proiektu hau handitzen joan zen, 1776 an 22 haur bizi ziren Neuhof eskolan, eta bi urte beranduago, 37 haur. Ondorioz, bi eraikin gehiago sortu behar izan zituzten eta nekazari eta ehule profesionalak kontratatu zituzten lan orduetan haurraz kargu egiteko, irakasteko eta zaintzeko. Honetaz aparte, aritmetika, irakurtzen eta idazten ere irakasten zitzaien. Pestalozzi-ren borondatea, haurren bihotzak egia eta maitasunean oinarritutako bizitza moral baterako epeltzea zen.

Pestalozzi-ren ideiak Pobrezia eta haur txiroen hezkuntzaren egoeraren errudun nagusia gizartea zela adierazi zuen. liburuak gorroto zituen artifizialak kontsideratzen baitzituen.


Bitxikeriak: EL FRACASO DE NEUHOF ESKOLA Pestalozzik proposatutako Neuhof eskolak porrot egin zuen, izan ere, pedagogoak ez zituen jakintza ekonomiko handirik eta ez zen gai izan irabaziak lortzen aurrera atera eta mantendu ahal izateko. Hasieran lagunen, ezagunen eta familiaren bitartez lortutako diruaz baliatu zen, eta geroago eskaera zabala egin zuen bere idatzien bitartez proposatutako eskola defendatzen zuten denoi. Ekarpen horiek itzuliko zituela zin egin zuen, ziur zegoelako umeek lan ikasi bezain pronto, autofinantzaketaz instituzioa mantentzeko gai izango zirela. Hau ez zen horrela gertatu, umeak elikatuak eta ikasiak zirenean, haien gurasoak bila etortzen baitziren etxean familiarentzat lan egin zezaten. Horrez gain, umeek egindako ehunak ez ziren kalitate handikoak eta merkeago saltzera behartuta zeuden, irabaziak murriztuz.

SU IDEA HASTA EL FIN , A LOS 80 NEUHOF ESKOLA CASI OTRA VEZ, murió. Porrot honek, ez zuen Pestalozzi gelditu. Izan ere, pedagogoaren ametsa pobreentzako eskola edo institutu bat zuzentzea izaten jarraitu zuen bere bizitza osoan zehar. Horregatik beste institutu batzuk zabaldu zituen gerago Burgdorf-en eta Yverdon-en, baina hauek ez ziren bereak benetan nahi zituen modukoak. 1818an bere idatzien bitartez diru nahiko lortzean, berriro ere saiatu zen pobreentzako institutu bat zabaltzen, baina oraingoan Yverdon-en. Honek ere, porrot egin zuen berehala. 80 urte beteko zituela, Neuhof-era bueltatu zen, eskola berpizteko asmoz. Zori txarrez, Pestalozzi-k ezin izan zuen azkenengo proiektu honekin saiatu, urte hartan hil zen eta.

  • CASI SUICIDIO: Pestalozzi-ren eskolen egoera latzenetan ere, Isaak Iselin filosofoak pedagogo suitzarraren aldekoa zen, beregan eta bere ideian sinisten eta konfiantza zuen eta bere laguntza eskaini zion beti. Pestalozzi-k Isaak-i idatzitako nekrologia batean, adierazten du nola filosofoak desesperazio egoera gainditzera lagundu zuen eta bertatik ondorioztatu daitekela, seguruenik suizidioa ekiditu zuela honi esker.