Johann Heinrich Pestalozzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johann Heinrich Pestalozzi

katedradun

Bizitza
JaiotzaZürich1746ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Suitza
HeriotzaBrugg1827ko otsailaren 17a (81 urte)
Hobiratze lekuaBirr
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Anna Pestalozzi-Schulthess (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaZuricheko Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Irakaslea(k)Johann Rudolf Tschiffeli (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, filantropoa, filosofoa, politikaria, idazlea, nekazaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Zuricheko Unibertsitatea
InfluentziakJean-Jacques Rousseau
KidetzaIlluminati
Zientzien Bavariar Akademia
Helvetic Society (en) Itzuli

Johann Heinrich Pestalozzi (Zürich, 1746ko urtarrilaren 12a - Brugg, 1827ko otsailaren 17) suitzar pedagogo berritzaile eta idazlea izan zen. pedagogia modernoaren aintzindaritzat jotzen dena eta Industria Iraultzaren garaian langileriaren hezkuntzarekiko ardura berezia erakutsi zuena. Bere pentsamenduan eta hezkuntza jardueran eragin nabarmena izan zuen Jean-Jacques Rousseau filosofoak eta bereziki berak idatziriko Émile, ou De l'éducation hezkuntzari buruzko lana. Hezitzaile moduan ere jardun zuen, Neuhof eskola (1780) eta beste eskola zenbait sortuz. Eragin handia izan zuen Friedrich Fröbel pedagogoaren ideietan.

Ideia pedagogikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pestalozzik, bere metodoa, aurrera eramandako hiru institutuetan idatzi zuen. Baina hain zuzen ere 1801ean izan zen bere metodoa nolabait finkatu zela Comment Gertrude instruit ses enfants hau da, Gertrudisek nola irakasten die seme-alabei, liburuarekin. Pestalozzik, ez zuen teknika pedagogikorik ekarri, baina bai ekarpen handiak egin zituela. Honen arabera, metodoa ez da pedagogoaren instrumentua izan behar,pedagogoak zerbait aurkitu behar du pertsona bakoitzean eta hura ez da era sistematikoan lortzen, askatasun autonomoarekin baizik.

"Gertrudisek nola irakasten die seme-alabei" liburuan Pestalozzik intuizioaren metodoa erakusten digu. Hasteko haurrak objektuak begiratu, neurtu, marraztu eta idazten ikasiko du, hau da objektuen formak, dimentsioak, eta proportzioak ezberdinduko ditu. Ondoren, objektuak zenbatzen erakutsiko dio, gainera numerazio honen bidez objektuen asoziazioa lortzen. Amaitzeko, ahalik eta bizkorren hezitzaileak haurrari objektu hauek izendatzen lagunduko dio.

Honez gain, Pestalozzik Haur Hezkuntzan ere ekarpenak egin zituen. Haurrarekiko ikuspegia aldatu zuen Pestalozzik, haurrak natura eta kulturarekin benetan lotzen. Garrantzia eman zion haurraren garapenari, esperientzien eta aktibitateen antolaketa, jolasaren bidez egitea lortu zuen, haurren jarrera naturalei garrantzia eman zion, eskuaren erabilerari garrantzia emanez, haurren marrazketa behatu zuen, haurrak jaiotzetik jasotzen duen afektibitateari garrantzia eman zion, amaitzeko, haurraren garapen soziala nabarmendu zuen, bai familian eta baita hezkuntzan ere.

Neuhof eskola (1770-1780)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pestalozzik Neuhof izeneko ondasun baten jabe bilakatu zen Argovian . Beraz, 1770. urte hasieran biztanle txiroak jaso zituen, hauek irutean eta kotoiaren lanketan lan egiten zuten, honen trukez ikaskuntza jasoz. Garai hartan, hezkuntza enpresa guztiz originala zen hau, oinarritzat umeen lana hartuta. Neuhof eskolak bi helburu jarraitzen zituen. Alde batetik, umeak arrazionaltasun ekonomikoan sartzea eta bestetik, ume bakoitzak pertsonalitate bat garatzea askatasun eta erantzukizunezko jendarte horretan. Baina, hezkuntza enpresa honek laster arazoak izango ditu eta 1780. urtean porrot ekonomikoak bultzatuta itxi egingo zen.

Stans (1799)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1798an Frantziako Iraultzak ekarritako aldaketa politikoek bultzatuta Pestalozzik hezkuntzan jardutea erabaki zuen. Beraz hezkuntza plan bat aurkeztu zion une horretan ministro zen Philipp Albert Stapfer-i, honek plana onartu zuen, baina ezin izan zen berehala martxan jarri. 1798ko neguan Frantziako armadak Stans hartu zuen eta bertan zeuden haur asko umezurtz geratu ziren beraz, Suitzako gobernuak umezurztegi bat zabaldu zuen 1798ko abenduaren 5ean eta abenduaren 7an Pestalozzi bertan lanean hasi zen.

Burgdorf (1800-1804)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1800.urtean berriz, Pestalozzik Burdorf hirian lan egin zuen, bertan hiru hileko soldata bat lortzeaz gain, etxe bat eta lanpostu bat eskaini zioten bertako umeen eskolan. Baina Pestalozzi ez zegoen ados eskola horretako zuzendariaren ideiekin. Johann Friedrich Herbarten laguntzarekin, bere ideia pedagogikoa lantzen joan zen. Ondoren, Hermann Krüsik emandako formakuntzarekin Pestalozzik fama handia hartu zuen. Beraz, Burgdorfen bere eskola propioa sortu zuen beste bi irakaslerekin batera (Johann Georg Tobler eta Johann Christoff Buss), autoritateek utzitako gaztelu batean.

Obra garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Léonard et Gertrude (1781-1787)
  • Mes recherches sur la marche de la nature dans le développement du genre humain (1797)
  • Comment Gertrude instruit ses enfants (1801)
  • Le Livre des mères (1803)
  • Lettres de Stans (1799)
  • Des principes fondamentaux de ma pensée (1797)
  • Éphémérides de l'humanité

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) [1]