Lankide:Olatzv/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bennyren Bideoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bennyren bideoa (Benny's video da bere titulu originala) 1992 urteko pelikula austriarra eta suitzarra da. Michael Haneke zuzendari austriarrak idatzirik eta zuzendurik, eztabaida handia sortu zuen pelikula da. Izan ere, 14 urteko mutiko baten hilketa azaltzen du filmak. Zuzendariaren "Glaziazio emozionalaren trilogiaren" bigarren filma da.

[1]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Benny 14 urteko familia oneko mutikoa da, klase ertainekoa, burguesa. Bere gurasoek maitasun falta bideo equipo izugarri bat oparitzen konpentsatzen dute. Horrekin eta bideoarekin orokorrean obsesionaturik, berak grabatutako txerri baten hilketaren bideoa ikusten du etengabe. Bideoklub batrean neska bat ezagutzen du, eta bere etxera gonbidatu ostean txerria hiltzeko erabilitako pistolarekin hiltzen du.[2]


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikula, baserri batean gertatzen den txerri baten hilketarekin hasten da, grabazio  kasero bat izanik. Ikusten dagoen pertsonak etengabe rebobinatzen du zinta, hilketaren momentu zehatza erreproduzitzeko, bala kraneoan sartzen den momentua, hain zuzen ere.

Geroago, 14 urteko mutilaren gurasoak, Georg (Ulrich Muhe) eta Anna (Angela Wrinkler), joaten direla ikusten da, Benny etxean bakarrik utzita, astebeuru oso baterako. Bideoak alokatzera joaten den Bideoklub batean Bennyk bere adineko neska bat ikusten du, Mädchen, eta bere etxera gonbidatzen du neska. Horrela, zerbait jan eta gero, txerriaren bideoa erakusten dio Bennyk Mädcheni (Bennyk berak grabatua dena), eta txerria hiltzeko erabili den pistola bere gelan daukala eaaten dio. Hura atera, eta jolas bat balitz bezala, neskari tiro egiteko erronka egiten dio. Neskak ez du egiten, baina mutilak bai, eta lehenengoan ez duenez neska hiltzen, beste bi tiro ematen dizkio, bertan behera akatzeko, lurrean arrastraka dagoela. Kamara batek dena grabatzen du. Bennyk hilotza armairuan gorde eta osola garbitzen du. Georago ile apaindegi batera joan eta bere ilea arradatzen du.

Bere gurasoak etxera bueltatzean, Bennyk neskaren hilketaren bideoa erakusten die eta ondoren gurasoek gorpuarekin zer egin erabakitzen dute. Georgek hozki dituzten aukerak azaltzen ditu: autoritateak abisatu, edota frogetaz libratu. Lehenengo aukeran gurasoak berak negligentziaz izango ziren leporatuak eta beraien semea psikiatriko batean internatua. Bigarrena, ordea, neskaren gorpua deskuartizatzea suposatuko luke. Bigarrena hoberena dena erabakitzen dute, asko pentsatuta, Bennyk inork ez zekiela neska ezagutzen zuela esaten baitu.

Anna eta Benny  Egiptora joaten dira oporretan bezala, bere aitak arazoa konpontzen duen bitartean. Bidaian, kamera beti dago piztua eta Bennyk ahal duena grabatzen du: Hotelean, herrian, hilerrian, hondartzan, baita Annaren momento pribatu batzuetan. Ez dirudi Benny oso afektatua dagoenik gertatu denarengatik, eta ematen du ez duela ulertzen zergatikbere ama negar egiten du oporretan dauden bitartean. Etxera ailegatutakoan, 6 egun barru, apartamendua garbi dago eta ez dago neskaren edo gertatutakoaren arrastorik. Azkenean, Benny polizia komisariara joaten da, dena konfesatzera, izan ere, bere gurasoek hilotzarekin zer egiten zuten erabakitzen zeudenean, Bennyk bere kamera piztuta zeukan eta dena grabatu zuen. Georg eta Anna atxiluak dira, eta aitak bere semeari begira geratzen da. [3]


Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zuzendaria: Michael Haneke
  • Gidoia: Michael Haneke
  • Argazkilaritza: Christian Berger
  • Muntaia: Marie Homolkova
  • Ekoizleak: Veit Heiduschka, Michael Katz, Bernard Lang, Gebhard Zupan
  • Set dekorazioa: Marie Homolkova
  • Jantziak: Erika Navas
  • Makillajea: Giacomo Peier, Elisabeth Preindl
  • Musika: Eduard Hofmann, Mel Kutbay
  • Efektu espezialak: Willi Neuner

[6]

Finantzaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lang Film eta Wega film dira pelikula bultzatu zuten bi produktorak. Beraz, finantzaketa europarra da guztiz.

Erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikulak harrera ona eta kritika hobeak izan zituen, Rotten Tomatoes[7] orrialdean %64-a bakarrik izan arren. The New York Times-eko[8] Stephen Holden cinema kritikalariak Arno Frisch aktore protagonistaren lana handiesten: “Pelikulari sineskotasun hotza ematen diona Arno Frisch-en interpretazioa da, rol protagonistan”. Holdenek pertsonaiak ez duela sentimendurik gehitzen du, eta sadiko bat dela.

Iruzkina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelikula honetan Hanekek gure gizarte modernoa analizatzen du beste behin ere, leku hotz, gizatasunarik gabekoa erabat eta emozio ezan oinarritzen dena. Bennyren bideoa Michael Haneke beraren ideia hau miun bezala hartzen du: Txantiloi:Cita

Bennyren logelak leiho bat dauka, nerabeak, baina, kalea erakusten duen pantaila baten atzetik nahiago du kanpoaldea ikustea, izan ere, mutilak berak jarri du kamera bere leihoan. Telebista eta bideoa, biak pelikula honetan oso presente, zuzendari austriarraren filmografiaren gai errepikariak dira, ''mass mediak'' gure gizarte moderno honen alienazio metodo bat dela kontsideratuz. Errealitatea ikus entzunezko bidetik bakarrik hautematen du mutikoak eta horrek egunero pantailan ikusten duen errealitate krudel hura esperimentatzera eramango dio. Neska hil eta gero bere aitak zergatik egin duen galdetzen dionean, Bennyk «Suposatzen dut nola zen jakin nahi nuela» erantzuten dio. Beraz, Hanekek pelikula-saiakera bat burutzen du, gure gizarteari buruzko galderak proposatuz, baina erantzunik eman gabe.


Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi sari lortu zituen filmak:

  • 1992: Chicagoko zinemaldia: Urrezko Hugo-ra nominatua
  • 1993: Zinema Europarraren sariak: FIPRESCI saria. Pelikula hoberenari nominatua.
  • Oscar sarietara hizkuntza atzerritarreko pelikula hoberenaren kategoriara sartzeko preselekzionatua izan zen, baina azkenean ez zen joan.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Benny's Video. 2018-08-02 (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  2. (Gaztelaniaz) El vídeo de Benny (1992). (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  3. (Gaztelaniaz) El vídeo de Benny. 2019-02-23 (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  4. Txantiloi:Cita web
  5. Benny's Video (1992) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  6. Benny's Video (1992) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  7. (Ingelesez) Benny's Video (1992). (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  8. (Ingelesez) Holden, Stephen. (1992-09-28). «Review/Film Festival; Video Violence Turns Real for a Boy» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).
  9. (Gaztelaniaz) El vídeo de Benny (1992). (Noiz kontsultatua: 2019-03-08).