Edukira joan

Lankide:Patricia Segura Lamas

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hiri-drainatze sistema jasangarrien funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri-drainatze sistema jasangarriek hirien uraren drainaketan parte hartzen duten elementuak dira, euriak sortutako emaria murriztuz gain, isurketak ekarritako kutsatzaileak txikitzen dituztenak.

Erabilpena eta funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drainatze-sistema arruntak bezala, haien helburu nagusia uholde arriskua minimizatzea da, baina beste funtzio batzuk dituzte esaterako, uren kutsadura eragoztea, euri-uren kudeaketa gastuak murriztea edota ikuspegi urbanoa hobetzea.

Gainera gauregungo egoerarako ezinbestekoa da hornikuntza-sare eraginkorrak izatea, efizienteagoak izateaz gain ingurumenearengan inpaktu positiboa dutelako. Dauzkagun baliabideak ondo erabiltzean, ingurunea gero eta gutxiago kaltetuko dugu, ingurunetik hartutako ur kantitatea murriztuz edo urak gutxiago kutsatuz. Horrez gain, zenbat eta hobeagoak diren drainatze-sistemak izatea azpiegituraren bizitza erabilgarria handitzen du.

Hiri-drainatze sistema jasangarriek euri-urari lotutako arazoak konpontzen laguntzen dute,sistema hauek errepideetan, portuetan, aireportuetan edo drainatze-sistemak behar dituen beste edozein urbanizatutako guneetan aplikatu ahal izanez.

Ekarpen berriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drainatze jasangarrien printzipioak hiriko-drainatzean aplikatzeko beharra azaleko eskorrentiak eragiten dituen arazoetatik dator. Horrenbestez, hir-drainatze sistema aktualek teknika berrien aplikazioa eta berrikuntzak behar dituzte existitzen diren arazoak konpontzeko. Horrekin batera, sistema hauek lortu nahi dutena da ura ahalik eta modu naturalenean tratatzea eta ahal den neurrian aprobetzatzea hondar-uretan ez bilakatzeko.

Sistema hauek metodo tradizionalak baino jasangarriagoak dira hainbat arrazoiengatik: Ezkerrean, drainatze konbentzionalaren bista eta ezkuinean drainatze integralarena

Ezkerrean drenaiaren bista konbentzionala, ezkuinean, drenaiaren bista integrala
  • Azaleko eskorrentiaren bolumenak kudeatzen dituzte urbanizatze-inpaktua eta uholde arriskua murriztuz
  • Uraren kalitatea hobetu eta babesten dute
  • Inguruneko eta estetika baloreak ekartzen dituzte,komunitateak aberasten dituztenak
  • Habitat naturalak hirien barnean izatea ahalbidetzen dute
  • Lurrapiko uren berreskurapena sustatzen dute

SUDS-ak ere ekarpenak dakartzate drainatzearengan:

  • Azaleko eskorrentia kudeatzen dute jatorritik, euri egiten hasten denetik
  • Orain edo etorkizunean sortu daitezkeen kutsatzaileen sorkuntza sahiesten dute
  • Hiri-drainatze sistema jasangarrien erabilpena bainmentzen dute hornikuntza-sistema asetutak dauzkaten guneetan edota kondizio eskasak dituzten urbanizatutako guneetan

Lehen aipatu bezala, drainatze sistema hauen funtzio nagusiak euri uren ustiapen egokia, kontrolatua eta jasangarria lortzea, uraren kalitatea mantentzea eta hirietarako hornikunntza-sare egokiak sortzea dira besteak beste. Hala ere, sistema hauek beste hainbat onura lortu dezakete arlo ezberdinetan, hiri drainatze sistemek gure gizartea eta ingurugiroarekin lotura zuzena daukatelako. Aipatutako onura hauetaz gain, beste hainbeste lortu ahal dira esparru hidrologiko, ingurumen, ekonomiko eta paisajistikoan.

Onura hidrologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Logikoa dirudi ahal duen bezala, hiri-drainatze sistema jasangarriek arlo hidrologikoarengan onurak lortzen dituzte euri-uren ustiapenean eragin zuzena daukatelako. Ustiapen segurua lortzea haien funtzio garrantzitsuen artean dago, uholde arriskua beti nabarmen izanda.

Eremu urbanizatu baten inguruan ura topatu dezakegu hainbat forma ezberdinetan eta ura gure zibilizaziotik hain gertu izateak hondamen garrantzitsuak sortu ditzake, uholdeak bezala esaterako. Horregaitik da hain inportantea sare egokiak eraikitzea, hiritarren segurtasuna bermatzeko ur isurtze handien aurrean, aurreikusi ahal izateko eta behar diren neurriak hartzeko kalte handirik ez gertatzeko.

Aipatutako ur isurtze handiak arriskutsuak izan arren ez dira deuseztatu behar, guztiz kontrakoa, drainatze sistema on batek isurketa hauetatik probetxu ateratzeko kapaza izan behar da. Euri ur hauek biltegiratzea oso aproposa da ur hauei erabilpen berriak emateko, etorkizuneko ur-eskariak asetzeko edo energian bihurtzeko, beste erabilpen batzuen artean.

Hirietan edo errepideetan oso ohikoa da lurzorua zementuz, asfaltuz edo beste material iragazgaitzekin estalita egotea, lur eremu uniformeak lortuz. Baina estaldura hauek izatea, abantailak izan arren, ikuspegi hidrologiko batetik ez dituzte infiltrazio naturalak pasatzen uzten. Drainatze sistemak lortu nahi dutena infiltrazio hauek lurzorutik infiltratzea da, uraren fluxu naturala mantentzeko hiri-eremuetan.

Hirietan aurkitu ahal diren lurrazpiko aukiferoen errekarga gertatzea funtzezkoa da, eta errekarga denborak errespetatu behar dira. Ur infiltrazioak eragin zuzena dute akuiferoen errekargarengan, eskorrentia urak infiltratzeak errekarga gertatzea ahalbidetzen duelako, ur hau eskuragarri dagoen baliabide hidriko bat bihurtuz.

Paisai onurak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SUDS-ak hirien hornikuntza sistemak hobetuz gain, inpaktua dute hirien estetikan. Teknika berri hauek erabiltzea azpiegitura hidrologiko zuhurragoak eraikitzea baimentzen du, uraren bideratzea hiriko ikuspegiarekin bat eginez.  Esaterako, SUDS-ei esker, hiri bateko biztanleak erreka baten ertzeetatik ibili dezakete hormigoizko areka baten inguruan ibili beharrean eta etxe-bizitza batetik urmael bat ikustea uholde arriskuak izan gabe.

Gainera, sistema hauekin ingurumen naturalak sortu daitezke, hezeguneak bezala, balio paisajistikoa handitzen dutenak.

Ingurumen onurak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika berri  hauek erabiltzean uraren kalitatea mantentzen lortzen denez, gure ingurunera ailegatzen den kutsatzaile kantitatea behera egiten du, inguru-giroa babestuz.

Honekin batera, eskorrentia uren kalitatea ere hobetzen da, drainatze sareetatik bidaiatzen duen ura euri-sareetara kutsadurarik gabe helduz.

Inguratzen gaituen ekosistema eta bertan bizi diren izaki bizidunengan ere du eragina SUDS-en erabilera. Uholdeak sahiesteak eta euri-uren pilaketa egiteak, aldaketa klimatikoari aurre egiten laguntzen du, eta honekin batera buztigune berrien sorkuntza biodibersitatea aberasten du.

Sistema hauek iragazki bezala erabilzten dira, urak bere baitan izan ahal dituen ezpurutasunak, maiz gizakion erruz eragindakoak, olioa, gasolina edo beste motako agente kimikoak kanporatzeko. Horrela euri-ura lurpeko uretan infiltratu baino lehen garbitzen da, akuifero eta beste lurpeko egituren kutsadura sahiesteko. Honekin akuiferon errekarga era seguruan gertatuko da, itsas-intrusioa, subsidioa, buztiguneen degradazioa edo oinarrizko emarien murrizketa bezalako ingurumen-arazoak ez gertatuz.

Beste eragin bat da “bero uharte” izeneko fenomenoaren gertatzearen beherakada. Fenomeno hau hirietan edo urbanizatuak izan diren eremuetan ematen da, asfaltatutako edo hormigonatutako gainzalen tenperatura igotzean eguzkiaren argia xurtgatzean. Honek, hirietan egiten duen tenperatura handiagotzea eragiten du.

Onura sozio-hiritarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat aldiz aipatu dugunez, drainatze sistema hauek uholdeak ekiditzen dituzte, hiritarren segurtasunean eragina daukana, babestuagoak egoten direlako katastrofe natural horien aurrean.

Batzuetan eurri ugariak gertatzen direnean hirien estolderia-sistemak kolapsatzen dira, hori ez gertatzeko eta arazo larriagoak ez jazotzeko, drainatze-sistema jasangarriek ura era egokian bideratzen dute, estolda-sistemak ahal duten baino ur bolumen handiagoa ez jasotzeko.

Drainatze-gailu hauek hirietan etorkizunean gertatu dezakeena aurreikusten ere laguntzen dute. Askotan auzoetako drainatze sistemak diseinatzerakoan ez dira etorkizunean inguruan gertatu ahal diren aldaketak kontuan hartzen, edifikazio berriak bezala, eta honek arazo larria suposatzen du. Horrenbestez, geroaldiko egoera guztiak aurreikustea ezinbestekoa da, drainatze sistemak berme moduan izateko gertaera puntual horien aurrean.

Bestalde, argi dago gero eta hiri modernoagoak eraikitzeko gai garela arkitektura eta ingeniaritzan gertatutako berrikuntzen ondorioz, eta eraikinen, azpiegituren eta abar egituren estetika zaintzen saiatzen gara bizileku atseginak lortu ahal izateko. Gauza berdina gertatzen da drainatze sistemekin, gero eta garatuagoak daudenez teknika berriak daude azken hauek eraikitzeko hrien estetikarekin integratu ahal izateko.

Onura ekonomikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uren darinatzeak badu eragina gure ekonomian, orokorrean drainatze sistemen eraikuntza kostuak murriztuz. Kostu baxuko euri-uren drenai sistema bezala kontsideratu ohi dira, aurreko sistemak eraikitzeko baino aurrekontu txikiago bat behar delako. Hau honela da, sistema hauekin estolda sarea sinplifikatzen delako, eraikuntza prozesua arinduz eta erraztuz.

Ezin dugu ahaztu, uholdeak edo bestelako hondapen ondorioz hirien azpiegitura kaltetzen dela. Beraz, sistema berriak ezartzean, gertakari hauek emateko probabilitatea murrizten denez, kalteak sortzen dituzten galera ekonomikoak txikitzen dira.

Arlo ekonomikoan sortutako beste onura da ur garbitzaileen erabileraren kostuen murrizketa. Hau gertatzen da hauetara heltzen den ur bolumenaren txikitzearen ondorioz, energia gastuarekin batera behera doana.

Bukatzeko, ezan dezakegu hiri-drainatze sistema jasangarriak inpaktu oso positiboa daukatela gure ingurugiroarengan. Nahiz eta normalean haien presentziaz ez jabetu ezinbestekoa den lana garatzen dute hiri-eremuen jasangarritasuna, segurtasuna, ekonomia, erosotasuna eta hainbat faktore hobetuz. Egia da sistema sofistikatuagoak direnez, haiek eraikitzeko behar diren gailuak batzuetan garestiak direla baina epe luzean begiratuta, dirua aurrezten laguntzen dute. Esaterako, ez dutelako inongo errekurtsorik xahutzen eta errekurtso horien xahutze ezaren balioa beste gauza batzuetan inbertitu daiteke.

Hau guztiarekin batera, ingurumen urbano naturalak sortzen laguntzen dute hirien estetika hobetuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beneficios de los SuDS – SuD Sostenible

Sistemas Urbanos de Drenaje Sostenible – SuD Sostenible

Beneficios de los sistemas urbanos de drenaje sostenible (SUDS) | iAgua

Hiri-drainatze sistema jasangarri - Wikipedia, entziklopedia askea.

Drenaje Urbano Sostenible | iAgua

ALDIRI - Ura eta hirigintza

Diseño y Construcción de Sistemas Urbanos de Drenaje Sostenible (SUDS)