Inbertsio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ekonomian, inbertsioa edo inbestimendua gerora errentagarri izango delakoan aktibo bat eskuratzen denean gertatzen da, horretarako aurrezkia edo kanpoko finantzaketa erabiliz. Inbertsioak erabaki eta horretarako dirua jartzen dutenak inbertitzaileak edo inbestitzaileak dira. Inbertsioa enpresaren funtsezko arloetako bat da, finantzaketa arloarekin batera: finantzaketak beharrezko finantza-baliabideak (dirua, adiera zabalean) eskuratzeaz arduratzen den bitartean, inbertsio-arloak baliabide horiek esleitzeari ekiten dio. Inbertsioak fisikoak (makina bat, adibidez) zein finantza-inbertsioak (akzioak, adibidez) izan daitezke eta euren helburua aurreko inbertsio bat ordezkatu edo enpresa-proiektu berria bati ekitea izan daiteke. Aldi berean, epe laburreko zein epe luzerako inbertsioak bereizten dira, errentagarritasuna zein epera bilatzen den.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inbertsio Aldatu lotura Wikidatan
Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.