Lankide:Pelimal/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Descarga parcial» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.


Deskarga partziala (DP) fenomeno estokastiko bat da denboran zehar aldatzen dena[1]. Ekipamendu elektrikoen isolamenduaren hondatzea nahiz haustura, hainbat prozesuen ondorioz izan daiteke: elektrikoak, mekanikoak, termikoak edo kimikoak. Isolamendu guztiek zurruntasun dielektriko handia dutenez, tentsio maila handiak jasan ditzakete. Hala ere, propietate dielektriko hau denborarekin txikiagotu daiteke isolamenduak jasandako esfortzuaren arabera. Izan ere, azkenean, isolamendua huts egin dezake, sua sortuz eta osagai elektronikoak minduz.

Deskarga partzialen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Korronte-pultsu gisa detektatzen da, eta isolatzailearen barruan karga elektrikoaren aldaketari lotuta dago.
  • Itxurazko karga: q karga elektrikoaren balioa da, zeina denbora laburrean neurgailuan sartzen bada, korronte-pultsuaren neurketa berdina emango duen. Haren unitateak pC-ak dira eta deskarga partzialen ohiko neurketa unitateak dira.
  • Hauek bereizteko, Weibull-en probabilitate-banaketa erabiltzen da: [2]
    • P(q), q anplitudea edo txikiagoa duen deskarga izateko probabilitatea.
    • α, eskala parametro estatistikoa (beti positiboa).
    • β, banaketaren formaren parametroa.

Esfortzu elektrikoen ondoriozko zahartze prozesuen bizitza-denbora modelatzen duen probabilitate-banaketa metatua da.

Deskarga partzial motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren, mota nabarmenenak adieraziko dira:

Barneko deskarga partziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurruntasun txikiko isolamendu sistemen hutsuneetan gertatzen da. Forma solidoan nahiz burbuila forman isolamendu likidoetan aurkitu daitezke. Hau diagnostikatzen zailena da, ez baitu ageriko zein entzumeneko sintomarik aurkezten. Hala ere, konpontzen ez bada eta sugarra sortzen bada, bero-energia askatuko da eta isolatzaileak eztanda egin dezake. Horregatik, deskarga kaltegarrienak dira eta normalean haien neurketa kableetan, motoreetan nahiz transformadoreetan egiten da.

Azaleko deskarga partziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi dielektrikoren artean agertzen diren deskargak dira, normalean isolatzailearen eta airearen artean eta intentsitate handiko eremu elektrikoko osagai tangentzialen ondorio dira. Kutsadurak eta hezetasunak mota honetako deskargek eragiten duten prozesua bizkortu dezakete. Ohikoa da mota hau makina elektrikoen kiribilen arteko isolamendu elektrikoetan aurkitzea[3]. Motoreetan ez ezik, torlojuen loturetan (tentsioaren eraginpean) ere ager daitezke. Hori dela eta, elektrodo leunak, lodiak eta profil biribildukoak erabiltzea gomendagarria da, eremu elektrikoan bat-bateko aldaketak saihestu daitezen.

Koroadun deskarga partziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deskarga hauek tentsioa jasaten duten gune metaliko zorrotzetan gertatzen dira, batez ere, goi-tentsioko lineen eroaleetan eta argi-halo moduan aurkitzen dira. Eroaleak sekzio zirkularrekoak izaten direnez, haloak koroa forma hartzen du, eta hortik datorkio izena. Gainera, eremu elektriko handi baten eraginez airean dauden ekipamendu elektriko edo dielektriko likidoetan (olioa) ere gerta daiteke. Ingurumen itxietan kaltegarria da, baina kanpo ekipamenduarentzat nahiko kaltegabea da. Mota hau aztertu zuten lehengoak hauek izan ziren: Hucke (1939)[4] eta Helstrom (1961)[5].

Neurketak egiteko erabilitako antenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antena hartzaileak DPak erradiatutako potentzia maximoa jaso dezan, beharrezkoa da erradiazio-diagramen maximoak aurrez aurre egotea, bai DParen igorlearena, eta bai hartzailearena ere. Antenen parametro esanguratsuenak hauek dira: direktibotasuna, polarizazioa, efizientzia, S11 parametroa eta gingil sekundarioak zein haien maila. Erabilitako antena mota nabermenenak, besteak beste, monopoloa eta dipoloa dira.

Deskarga partzialen neurketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deskarga partzialen neurriak maiztasunaren zein denboraren mendean gauza daitezke. Hauek sailkatzeko bi mota aurkeztuko dira:

Neurketa konbentzionala(IEC 60270)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurketak egiteko pultsuarentzat inpedantzia txikiko bide bat ezartzen duen zirkuitu bat behar da, non sentsoreak eta erabili beharreko neurketa-sistema konektatzen baitira. IEC 60270 arauan, goi-tentsioko saiakuntza-teknikak eta ekipamendu elektrikoetan 400 Hz-rainoko tentsio alternoekin edo tentsio jarraituarekin probak egiten direnean sortzen diren DPen neurriak biltzen dira.[6]Arau horretan, halaber, DPak detektatzeko zirkuituak proposatzen dira eta korronte-pultsua integratzean oinarritutako neurria nolakoa den azaltzen da. Integral horretatik lortzen den balioari itxurazko karga deritzo, eta honela definitzen da: entsegu-objektuaren terminaletan injektatuta, neurketa-ekipamenduan DParen korronte-pultsu baten irakurketa bera ematen duen karga (pC-etan neurtuta).

Bi konfigurazio daude, bat zuzena eta bestea zeharkakoa eta hauek dira haien elementu garrantzitsuenak:

  • Goi-tentsioko iturria.
  • Zarata blokeatzeko iragazkia, Z inpedantziakoa.
  • Entsegu-objektua.
  • Akoplamendu-kondentsadorea (CA).
  • Neurketa-inpedantzia (CD barnean).
  • DPak neurtzeko sistema.
    (a) Zirkuitu Zuzena (b) Zeharkako Zirkuitua

Zuzeneko zirkuituan neurketa-inpedantzia seriean konektatzen da saiakuntza egiteko, eta isolatzaileak huts egiten badu, aplikatutako tentsioaren eraginpean geratuko da. Horrek neurketa-ekipamenduak eta pertsonak arriskuan jartzen ditu. Honen guztiagatik, gomendagarriagoa da zeharkako zirkuitua, segurtasuna bermatzeko onena baita. Gaur egun, badaude zenbait sistema zarata elektrikoa ezabatzen dutenak eta DPen iturriak aurkitzen dituztenak. Adibide batzuk PDCheck eta BlueBox dira.

Neurketa ez konbentzionala(IEC 62478)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IEC 62478 arauak[7] deskribatzen dituen puntuak, neurketa konbentzionalean agertzen ez direnak dira. Haien artean, metodo akustikoak, elektromagnetikoak eta goi-maiztasuneko korronte-transformadoreen bidezko neurketak daude. Deskarga partzialen informazioa lortzeko beharrezkoa da banda-zabalera handiak erabiltzea, DPak pultsu azkarrak baitira. Energia 100 kHz eta GHz unitate arteko maiztasun-banda batean izan dezakete.

Maiztasunaren menpean, espektro-analizatzaileak erabiltzen dira eta zenbait segundoko ekorketa egiten dute aukeratutako maiztasun-banda batean. Honen eragozpena da DPak ez daudenean neurketa egitea.

Denboraren menpean pultsua bere ezaugarriak lortzeko neurtzen da: igoera-denbora, jaitsiera-denbora, iraupena, gainpasak eta oszilazioak.

Hiru maiztasun-tarte erabiltzen dira:

Neurketa honen arazo nagusia konbentzionalarekin konparatuz desplazatutako karga elektrikoaren magnitudearen kuantifikazioaren ezintasuna da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Morshuis, Peter. (2005). Degradation of solid dielectrics due to internal partial discharge: some thoughts on progress made and where to go now. IEEE Transactions on Dielectrics and Electrical Insulation, 905-913 or. ISSN 1070-9878..
  2. (Ingelesez) Morshuis, Peter. (1993). Partial Discharge Mechanisms. Delft University Press, Herbehereak.
  3. (Ingelesez) Stone, G. eta Kapler, J. (1998). The impact of adjustable speed drive (ASD) voltage surges on motor stator windings.. Cement Industry Technical Conference, 1998. 40th Conference Record. 1998 IEEE/PCA, 133-138 or. ISSN 1079-9931..
  4. (Ingelesez) Precipitation-static interference on aircraft and at ground sta- tions. Proceedings of the IRE. , 301-316 or. ISSN 0096-8390..
  5. (Ingelesez) The spectrum of corona noise near a power transmission line. Power Apparatus and Systems, Part III. Transactions of the American Institute of Electrical Engineers,. , 831-835 or. ISSN 0018-9510..
  6. (Ingelesez) High-Voltage Test Techniques - Partial Discharge Measurements.. (3a. argitaraldia).
  7. (Ingelesez) High-Voltage Test Techniques - Measurement of Partial Discharges by Electromagnetic and Acoustic Methods. Proposed Horizontal Standard. (1a. argitaraldia).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tentsio
Karga elektriko
Eremu elektriko
Antena
Dipolo (antena)
Maiztasun
Banda-zabalera

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]