Lankide:Rormust

Wikipedia, Entziklopedia askea

Merkataritzako kontratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi persona edo gehiagoren arteko erlazio juridikoa da. Harreman horren bidez, persona batek (zordunak) beste batentzako (hartzekodunarentzako) prestazio zehatz bat betetzera behartzen du bere burua. Subjektuen arteko harreman horrek betebeharra eta eskubidea lortzen ditu. Batek bestearen interesen alde zerbait egin behar du, horrek hari prestazioa galdetzeko ahalmena dutelako, eta prestazioa( ematekoa, egitekoa edo ez-egitekoa) betez gero, obligazioa desagertu egingo da.

Kontratuaren forma, froga, eta interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harreman guzti hauetan, kode zibileko arauak aplikatzen dira. forma kasuan, hauek osatzeko askatasuna dago, baina kasu batzuetan bada mantendu behar den funtsesko elementuren bat.

Frogari dagokionez, berezitasun gutxi batzuk daude: merkataritza liburuak edo kontabilitate liburuak. Faktura ez da froga dokumental bat, ez baitdago faktura emititzeko obligaziori merkantilik, obligazio fiskala baizik.

Interpretazioaren inguruan badaude zenbait arau. Zalantza kasuan, zordunaren alde egingo du irizpidea. Kontsumitzaileekin egiten diren kontratuetan, kontsumitzaileen alde interpretazio zentzua jasotzen du kontsumitzaileen babeseko legeak eta baita baldintza orokorren legeak. Merkataritza kontratuak alderdi ahularen aldeko jarrera hartzen du.

Merkataritza kontratu garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontratu bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

kontratu atipikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

kontratu bat egiten denean kontratuan ezarritakoak behartzen du eta legezko indarra du alderdien artean, adostasuna eman badute eta bear bezela egin bada. Badaude kontratu asko zein araudirik ez duten ( frankizio-kontratua, finantziazioaren inguruan, leasing eta faktoring, bankugintzako hainbat kontratu) eta gerta daitezkeen harremanetan arazorik sortuko balitz, eta kontratuan ezarritakoak ez badu aurreikusten edo erautzen zoluzioa zein izan behar duen, legedira jo beharko litzateke.

iraupenezko harremandun kontratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hornidurazko harremana iraupen mugagabea duen kontratuak izaten dira. Arazorik haundiena izaten da kontratu hauen amaierara nola iritsi. Alderdiren batek, edozein ez-betetze egingo balu, beste alderdiak du inkunplimendu horretan oinarrituaz, kontratua bertan behera uzteko aukera, inolako kosturik gabe. Kasu onetan fede onez egin beharko litzateke, bidezko aurre-abisu batekin.

kontratuetako baldintza orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdietako batek aurretik xedatutako formularioa prestatzen du eta beste alderdiak onespena ematen du. Bertan, iraupena, prezioa eta horrelako oinarrizko elementu batzuen batura egongo da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Zuzenbide/article/view/16486/14548