Prezio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
MONOPSNY.jpg

Erabilera arruntean, salneurria edo prezioa ondasun edota zerbitzu baten truke alderdi batek beste bati ematen dion ordaina da. Ekonomia moderno guztietan, salneurria zein den adierazteko eta salneurria ordaintzeko ia beti diru unitateak erabiltzen dira. Hala ere, salneurria zehazteko, beste ondasun edo zerbitzu baten kopuruak erabil daitezke (adibidez: «Bizikleta honek lau masaje balio du»).

Ekonomiaren arloan, transakzio batean trukatzen diren ondasun kopuruen arteko ratioa da prezioa. Goiko adibidean, ekonomialari batentzat, masaje baten salneurria 0,25 bizikleta litzateke. Hartara, dirua ondasun mota bat dela onartzen badugu (bizikletak edo sagarrak diren bezala), salneurriaren definizio honek transakzio guztietarako balioko digu, erabilera arruntekoa baino definizio orokorragoa baita.

Erraz ikus daiteke prezioen aldaketak, era berean, aldaketak sortzen dituela eskarian eta eskaintzan. Prezioak ekonomia sistema jakin batean den diru kopuruaren araberakoak dira halaber; izan ere dirua urrea eta zilarra antzina adibidez sinboloa izateaz gainera, merkantzia ere bada; diru kopurua handitzen denean Amerikatik Europa aldera urre kopuru handiak ekarri zirenean, adibidez diruaren balioa murrizten da (diruak erosteko ahalmena galtzen du) eta proportzioan ondasun edo zerbitzuen prezioak gorantz egiten dute. Egoera horretan desoreka handiak sortzen dira ekonomian (ikus inflazio), izan ere nekez pareka baitaitezke ondasun eta zerbitzuen prezioen igoerak errenta eta soldaten igoerekin.


Prezioak produktuen balioaren neurgailuak dira halaber, erosleek produktua izateagatik zenbat ordainduko luketen adierazten baitute. Definizio horretatik ateratzen da eragin handiko ekonomia funtzioa betetzen dutela prezioek. Artifizialki kontrolatuak ez badira, ondasunak eta zerbitzuak nahi dituztenen artean banatzeko mekanismo ekonomikoa dira; sistema horri prezio-mekanismo deritzo; mekanismo horren arabera prezioak aske mugitzen direnean berdinduko dira soilik eskaria eta eskaintza. Gehiegizko eskaintza bada, prezioak apalak izango dira eta ekoizpena murriztu egingo da; horrek prezioak igoaraziko ditu eskariaren eta eskaintzaren arteko parekatze bat izan arte. Era berean, eskaintzak ez baditu asetzen biztanleen beharrak, prezioak handiak izango dira, eta horrek produkzioa areagotuko du; hala, prezio apalagoak sortuko dira, eskaria eta eskaintza parekatu arte.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]