Lankide:Saioa Romero/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diario16.com
MotaInformazio orokorreko egunkari digitala
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania
FormatuaDigitala
ArgitaletxeaMULTIMEDIA EDICIONES GLOBALES, S.L.
Banaketa
MaiztasunaEgunero
Historia
IdeologiaLiberala
SortzaileaManuel Domínguez Moreno
ZuzendariaJosé Antonio Gómez
Editore-buruaManuel Domínguez Moreno
ErredaktoreakRicardo Angoso, Javier Puebla, J. Fernández, Eva Maldonado, Agustín Millán, Carmen Marchena, Carlos Deus de la Iglesia, Esteban Cano, Claudia Moreno, Pilar Santo Domingo, Santiago Aparicio, Jorge Zabaleta, Martha Golfín, Kerman Barcaiztegui, Roberta Biancarelli, Marcos López, Alma Lorenzo
https://diario16.com/

Diario 16 (digitala) informazio orokorreko egunkari digitala da. Diario 16 egunkariak 2001eko azaroaren 7an argitaratu zuen paperezko azken zenbakia, galera ekonomiko handiei (4.400 milioi pezeta baino gehiago) [1] ezin baitzituzten jasan. 2015eko abenduaren 6an berpiztu zen, eta orain bere edizio digitala eskaintzen du eguneroko argitalpenekin. Etapa berri honetan, Juan Tomás de Salas-en (paperezko Diario 16-ren sortzailea) lehen editorialaren edukiaren antzeko zeregina du egunkariak. Eginkizun hori "Estatuaren martxa gertutik jarraitzea da, kontzentrazio izugarri horrek askoren askatasuna suntsitzea eta herrialdea arrastaka ez dezan". Hedabide honek gizarte ongizatea, feminismoa, benetako berdintasuna eta justizia soziala suntsitzen dituzten diktadura pribatu eta publikoen ideologiak salatzen dituzten guztiei ahotsa emateko prest definitzen du bere burua. [2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diario 16 paperezko egunkariaren lehen alea 1976ko urriaren 18an jarri zen salgai, 12 pezetako prezioan. Presidentea Luis González Seara izan zen eta zuzendari nagusia Juan Tomás de Salas. Helburua argia zen: Estatuaren martxa gertutik zaintzea. 1976an egin zuten merkaturatze-kanpainak Jarcha taldearen Libertad sin ira abestia zabaldu zuen, garai politiko honetako lelo bihurtu zena. Hala ere, oso egunkari ezaguna izan bazen ere, 90eko hamarkadatik aurrera bere zuzendaritza-taldeko kide batzuek El Mundo sortzeko utzi zuten, eta horrek gainbehera garai bat hasi zuen, eta egunkaria ezin izan zen berreskuratu. Lehen etapa honetan ez ziren aurreikuspen ekonomikoak lortu eta erabaki erradikalak hartu behar izan zituzten. Behin baino gehiagotan aldatu zen zuzendariaz oso denbora tarte laburretan. Gainera, egoera ekonomiko txarraren ondorioz, egunkariak langileak kobratu gabe zituen. Horregatik, bertako erredaktoreek grebak egiten zituzten etengabe.[3] [4]

1977ko ekainaren 26an, Diario 16 egunkariaren egoitzak atentatu bat jasan zuen. Diario 16 inprimatzeko makineriak atentatu larria jasan zuen goma-2 bi leherketaren ondorioz. Ez zen biktimarik izan, baina 20 milioi pezeta inguruko galera materialak izan ziren. GRAPO talde armatuak Diario 16-ren aurkako atentatuaren egiletza aldarrikatu zuen. Ondoren, 1997an, garai polemiko bat etorri zen Diario 16-rako. Egunkariak bira sentsazionalista eman zuen, hau da, albisteen alderdirik deigarrienak nabarmentzen zituzten, harridura eragiteko asmoz. [5] [4]

Etapa honen ondoren, Diario 16 Grupo Voz-ek (La Voz de Galicia-ko editoreak) erosi zuen. 2001ean irudi berri batekin eta ildo editorial lasaiago batekin berrabiarazi zen arren, salmentek ez zuten lagundu eta 2001eko azaroan kalera atera zen bere azken zenbakia. [3]

2016ko abenduaren 6an, Cambio16-ko langile ohiek Diario 16-ko goiburua berriro martxan jarri zuten formatu digital berrietara egokituz eta edizio inprimatua mantenduz hileroko argitalpen baten bidez. Bigarren trantsizioaren egunkaria (“El diario de la segunda transición”) deitu diote etapa berri honi.

Edukien azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diario 16-ek egunero publikatzen ditu edukiak bere web orrian. Egunkariak ez du bertsio inprimatua gaur egun, baina bertsio digitala eta hileko aldizkaria ditu. Edizio digitalak sail hauek ditu: gaurkotasuna, iritzia, ekonomia, gizartea, kirolak, mediterraneoa, dominikar errepublika eta aisia eta kultura. Informazio-generoei dagokienez, egunkari honek, gehienek bezala, mota guztiak erabiltzen ditu, baina erabilienak gaurkotasuneko albisteak dira. Gaurkotasuneko atalean, jakina, gaurkotasunarekin lotutako edukiak daude, politikarekin lotutako informazioa izan ohi da. Iritzi atalean iritzi artikuluak lantzen dira. Bertan, zutabeak, irakurleen gutunak edo iritzi emaile jakin baten artikuluak daude. Ekonomia atalean albisteak eta erreportajeak dira nagusi. Kulturari dagokionez, askotariko genero informatiboak daude, hala nola elkarrizketak, albisteak eta erreportajeak. Azkenik, kirola atala dago. Hemen albisteak eta iritzi artikuluak egiten dituzte.

Diario16.com webgunean argitaratutako eguneroko edukiaz gain, aldizkari bat ere argitaratzen dute hilean behin. Haien arabera, “Diario 16 aldizkari formatuan berragertu da 1976 eta 2001 urteen artean ezarri zen ideologia berarekin, justiziaren, bakearen, elkartasunaren eta defentsaren idealekin konprometitutako kazetaritza zorrotz eta serioaren ikono gisa”. [6]

Zuzendaritza/organigrama[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Manuel Domínguez Moreno

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • José Antonio Gómez

Zuzendariordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • José Antonio Antequera

Erredakzio taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ricardo Angoso
  • Javier Puebla
  • J. Fernández
  • Eva Maldonado
  • Agustín Millán
  • Carmen Marchena
  • Carlos Deus de la Iglesia
  • Esteban Cano
  • Claudia Moreno
  • Pilar Santo Domingo
  • Santiago Aparicio
  • Jorge Zabaleta
  • Martha Golfín
  • Kerman Barcaiztegui
  • Roberta Biancarelli
  • Marcos López
  • Alma Lorenzo

Ikerketa taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Esteban Cano
  • Ricardo Lenoir
  • Claudia Moreno
  • Carlos Deus
  • José A. Gómez
  • Pilar Santo Domingo
  • José A. Antequera

Publizitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marta Ormaechea
  • Fina Sanz

Diseinua eta maketazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Felipe Báñez

Negozio eredua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diario 16 egunkariaren eduki guztiak doan eskuratu daitezke web orriaren bidez. Egunkariak ez du ordain hesirik baina euren komunitateko kide bihurtu eta borondatezko kuota bat ordaintzeko eskatzen dute. Kidetza sistemarako hainbat aukera eskaintzen dituzte. 5, 10, 20 eta 50 euro eman daitezke. 50 euro emanez gero, urtebeterako aldizkari harpidetza digitala eskuratzen da (10 zenbaki). [7]

Gainera, 2016ko martxoaren 18an, Diario16 kioskoetara itzuli zen. Egun horretatik aurrera, Diario 16 egunkariak aldizkari bat argitaratzen du hilean behin, eta dagoeneko 60 edizio ditu (2022ko apirilean). Aldizkari honen prezioa 2 eurokoa da. Hala ere, Covid-19ren pandemia dela eta, Diario 16-k doako sarbide digitala eskaintzen die sareko goiburuko irakurle guztiei. Modu horretan, irakurleen leialtasuna saritu nahi dute. [8]

Enpresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkariaren jabea MULTIMEDIA EDICIONES GLOBALES, S.L. da, hau da, forma juridikoa sozietate mugatua da, gaur egungo sozietate mota erabiliena. Horregatik jabetza partaidetzatan banatua dago. Hedabide jabetza honek “informazio eta komunikazio” gisa sailkatutako jarduera gisa betetzen du. Entitate hori Sevillako Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta eta argitaletxe honen kapital soziala 700.000 eurokoa da. [9] Zuzendari Nagusia (chief executive order —CEO—) Andrés Domínguez González da eta bere aholkulari juridikoa Ignacio Sánchez da. Administrazio orokorrari dagokionez, Francisco Lariosek eramaten du. [2]

Hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunkari gehienek audientziak neurtzeko sistemak erabiltzen ditu. Diario 16-k OJD interactiva erabiltzen du. 2022ko martxoan 509.040 nabigatzaile bakar eta 805.431 bisita izan ditu. Bisiten batez besteko iraupena minutu 1 eta 17 segundokoa izan da (0:01:17) eta orrialde bakoitzeko batez besteko iraupena bi minutu eta 50 segundokoa (0:02:50). Eguneko batez bestekoari dagokionez, Diario 16-k 23.182 nabigatzaile bakar eta 25.982 bisita ditu.

2018ko martxotik 2022ko martxora arteko urte bakoitien konparaketa egitean, ikusleen datuetan aldaketak egon direla ikusten da. Distantzia handia hartzen du 2020 urtea (covid-19 pandemia garaian). 2020-ko maiatzean 4.119.094 nabigatzaile bakar eta 5.805.014 bisita izan zituen  (duela bi urte baino 3.610.054 nabigatzaile bakar gutxiago eta 4999.583 bisita gutxiago). [10]

Nabigatzaile bakarrak Bisitak
2018 maiatza 793.469 1.250.188
2020 maiatza 4.119.094 5.805.014
2022 maiatza 509.040 805.431

Datuak: OJD Interactiva

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «elmundo.es - sociedad» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Quienes Somos» Diario16 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  3. a b (Gaztelaniaz) La época amarillista de Diario 16 – La cabeza llena. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  4. a b (Gaztelaniaz) Carratalá, Ernesto. (2016-10-19). «Hace 40 años nació Diario16: Un baluarte de la Transición» Diario16 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  5. «Atentado contra Diario 16 - Archivo Linz de la Transición española | Fundación Juan March» www.march.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  6. (Gaztelaniaz) «'Diario 16' regresa al quiosco 15 años después» Mediaset 2016-03-17 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  7. (Gaztelaniaz) «Donaciones» Diario16 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  8. (Gaztelaniaz) «Tienda16» Diario16 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  9. «Request Rejected» www.iberinform.es (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
  10. (Gaztelaniaz) Medios Digitales « OJDinteractiva Auditoría Medios Online. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).