Jarcha (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jarcha
Datuak
JatorriaHuelva
Musika motafolk
Urteak1972 - egun
Taldekideak
Mª Isabel Martín
Paloma Olier
Jesús Bola
Á. Marchena
Tino Blanco
Rafael Castizo
Lehengo taldekideak
Lola Bon
Antonio A. Ligero
Ángel Corpa
Crisanto Martín
Gabi Travé
Informazio gehigarria
www.jarcha.com
Spotify: 0pn5zYhJgLYiNzprprYfjm iTunes: 28170686 Musicbrainz: 53652abb-507e-4b3e-97ed-fc62916c40d9 Discogs: 1048103 Allmusic: mn0001923969 Deezer: 77953 Edit the value on Wikidata

Jarcha izenekoa musika talde andaluziar bat da, Huelvakoa zehazki. 1972an sortu zuten Maria Isabel Martin, Lola Bon, Antonio A. Ligero, Ángel Corpa, Crisanto Martín, Gabi Travé eta Rafael Castizok. Taldearen izenak, jartxa, Iberiar penintsulan topatu diren erromantzez idatzitako dokumenturik zaharrenei egiten dio erreferentzia.

Euren musika joera hiru zutabetan eusten da:

Espainiako Trantsizioaren urteetan, bere musikak espainiar askoren sentitzea isladatzen zuen frankismotik demokraziara pasatzen ari zen garai batean. Libertad sin ira kantua (R. Baladés-P. Herrero) da talde honen kanturik ezagunena, hasieran 1976ko urriak 9an debekatua izan zena Diario 16 egunkariak eslogantzat erabili nahi izan zuenean egunkaria lehen aldiz kalera irten zenean eta beranduago une historiko hartako ereserki ez ofiziala bihurtu zena. Izan ere, talde hau Espainiako hoberentzat hautatua izan zen herri bozketa bidez 1975 eta 1976an.

Asko dira talde honen lanean urte hauetan zehar lagundu duten kideak, horien artean Juan J. Oña, Pepe Bulerias, Ines Romero, Toñi García, Rosa Mª Salas, Rosa Soler, Pepe Roca eta Martirio.

Gaur egun, Jarcha taldea Mª Isabel Martín, Paloma Olier, Jesús Bola, Á. Marchena, Tino Blanco eta Rafael Castizok osatzen dute.

Bere 37 urteko ibilbidean Jarcha taldeak honako lan diskografiko hauek argitaratu ditu:

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1974 Nuestra Andalucía
  • 1975 Andalucía vive
  • 1976 Cadenas
  • 1976 Libertad sin ira
  • 1977 En el nombre de España paz
  • 1978 Por las pisadas
  • 1980 Andalucía en pie
  • 1981 Grandes canciones (CD errekopilatorio bikoitza)
  • 1982 Folclore de Andalucía
  • 1983 Recital C. M. San Juan Evangelista (Radio 3eko kontzertuak)
  • 1984 A la memoria de Federico García Lorca
  • 1988 Sentir el Sur
  • 1991 Todo Jarcha (errekopilatorioa)
  • 1992 Tierra que rozan dos mares
  • 1994 Imagen de Andalucía
  • 1996 Lo Mejor de Jarcha
  • 1997 Libertad sin ira y otros éxitos
  • 2003 Sus 4 primeros discos en Zafiro (errekopilatorioa)
  • A pasito seguro
  • Elegia
  • Himno de Andalucía
  • Líder
  • 2008 Jarcha “ en Vivo” y “Con Alma”

Diskografia beste artista batzuekin lankidetzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1974 Los números 1 del pop español 1974
  • 1975 Los números 1 del pop español 1975
  • 1976 Los números 1 del pop español 1976
  • 1977 Los números 1 del pop español 1977
  • 1992 A Tiempo (Diego Carrasco)
  • 1993 Bso La Lola se va a los Puertos (Rocío Jurado)
  • 1994 Los Jóvenes Flamencos -VOL 3
  • 1996 Tributo a Manuel Pareja Obregón
  • 2003 Así canta nuestra tierra en Navidad
  • 2004 Para la libertad (Cantautores)
  • 2007 Historia del Pop y el Rock en España - Los 70
  • 2007 Homenaje a R. Romero San Juan (Romero Quédate)
  • 2008 La Saeta ( Reencuentro de Camarón)
  • 2009 Moderna tradición (Valderrama)"

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]