Lankide:Sxy01/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Magnesio oxidoa (MgO) edo magnesia[1] konposatu kimiko bat da. Konposatu hau mineral solido higroskopiko zuri bat da, naturan periklasa gisa agertzen dena, eta magnesio iturria duena. MgO formula enpirikoa du, eta lotura ionikoari esker lotuta daude Mg2+ eta O2- ioiak. Urarekin magnesio hidroxidoa eratzen du (), hala ere, berotuz bana daiteke hezetasuna kentzeko.

Magnesio oxidoa historikoki magnesia alba ere deitzen zaio (literalki, Magnesiaren mineral zuria - beste iturri batzuek magnesia alba MgCO3 moduan ematen dute), magnesia beltzetik bereizteko. Gaur egun, manganeso (II) oxido izeneko mineral beltza da magnesia beltza.

Lorpena eta ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magnesio oxidoa modu espontaneoan sortzen da aireko oxigenoarekin kontaktuan dagoen magnesio metalikotik, nahiz eta giro tenperaturara azkar itzultzen den hasierako egoerara:[2]



Magnesio oxidoa sortzen da magnesio karbonatoa edo magnesio hidroxidoa kaltzinatzean:[2]


Magnesio kloruroa karearekin eta beroarekin tratatuz ere lortzen da:


Tenperatura desberdinetan kaltzinatzean sortzen da erreaktibotasun desberdineko magnesio oxidoa. Gainera, desberdinak dira tenperatura bakoitzean kaltzinatzean lortutako magnesio oxidoen propietateak:

  • 700 ºC eta 1000 ºC artean lortzen da industrietarako hainbat erabileratako produktu bat, hala nola pinturarako pigmentua, papererako betegarria eta beste material sintetiko batzuk. Forma erreaktiboko magnesia bat da, batzuetan magnesia kaustikoa ere deitzen zaiona.
  • 1000 ºC eta 1500 ºC artean lortzen da kimikoki erreatibo gutxiagoko produktu bat, oso egokia dena narridura motela behar duten apikazioetarako: ongarriak, abereentzako pentsu ongarriak, etab.
  • 1500 ºC eta 2000 ºC artean lortutako magnesiari "sinterizatua" deritzo, eta oso egonkorra da, baita tenperatura altuetan ere. Material erregogor gisa aplikatu daiteke: labeetako adreiluak, metalurgian erabiltzen diren barne estaldura-arragoak, eraikuntza-industriarako suaren aurkako erregaiak, etab. [3]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazio nagusia da material erregogor gisa. Material erregogorra da tenperatura altuetan fisikoki eta kimikoki egonkorra den materiala. "Mundu osoko magnesia kontsumitzailerik handiena da industria erregogorra. 2004an magnesiaren % 56 inguru kontsumitu zuen Estatu Batuetako industria erregogorrak, eta gainerako % 44a erabiltzen zen nekazaritzan, kimikan, eraikuntzan, ingurumenean eta beste industria-erabilera batzuetan ".[4]

Zementua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portland zementuaren fabrikazioa kalitate-parametroetako bat da MgO prozesu lehorreko lantegietan. MgO gehiegi gehitzen bada, zementua heda daiteke. Zementuen konposizio kimikoa oxido formakoa da beti. [5]

Nekazaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MgO moduan ematen da ongarri baten magnesio edukia. [6] Mg-tik MgOra pasatzeko, Mg-ren kontzentrazioa 1.658 bihurketa-faktorearekin biderkatu behar da.[7]

Lehorgailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MgO lehorgarri nahiko eskasa da, baina Kraft prozesuan sortzen diren sufre oxido azidoak neutralizatzen dituenez, liburutegi askotan erabiltzen da liburuak kontserbatzeko.[8]

Medikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntzan, magnesio oxidoa ur esekiduran (magnesia esnea) bihotzerrea arintzeko erabiltzen da, antiazido gisa eta epe laburreko laxante gisa. Indigestioaren sintomak hobetzeko ere erabiltzen da. Magnesio oxidoaren albo-ondorioak goragalea eta cramps izan daitezke. [9] Efektu laxantea lortzeko behar adina kantitatetan, epe luzerako erabileraren albo-ondorioen artean, heste-obstrukzioa eragiten duten enterolitoak daude.

Erreferentziak.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Esquivel Villafana, Jorge. (2011-06-30). «Real Academia Española / Asociación de Academias de Lengua Española. La ortografía de la lengua española. Espasa Libros, SLU, Madrid, 2010; 743 pp.» Boletín de la Academia Peruana de la Lengua: 257–263.  doi:10.46744/bapl.201101.013. ISSN 2708-2644. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  2. a b Housecroft, Catherine E.. (2006). Química Inorgánica. Person ISBN 84-205-4847-2. PMC 527925185. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  3. Ropp, R. C.. (2013). Encyclopedia of the alkaline earth compounds. Elsevier ISBN 978-0-444-59553-9. PMC 827243061. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  4. Shand, Mark A.. (2006). The chemistry and technology of magnesia. Wiley-Interscience ISBN 0-471-65603-8. PMC 85820991. (Noiz kontsultatua: 2022-04-06).
  5. Txantiloi:Cita libro
  6. REGLAMENTO (UE) No 463/2013. 17 de mayo de 2013.
  7. «ABREVIATURAS UTILIZADAS» La autoridad competente en materia de sucesiones internacionales (Marcial Pons, ediciones jurídicas y sociales): 17–18. 2013-01-01 (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
  8. «tres-aos-de-persecucion-a-la-iglesia-en-el-salvador-5-de-enero-19801-de-enero-de-1983-3-de-feb-de-1983-2-pp» Human Rights Documents online (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
  9. Tatekawa Y; Nakatani K; Ishii H; Paku, Shuuichi; Kasamatsu, Minoru; Sekiya, Nao; Nakano, Hiroshige. (1996). «Small bowel obstruction caused by a medication bezoar: report of a case» Surgery today 26 (1): 68–70.  doi:10.1007/BF00311997. PMID 8680127..