Portland zementu
Portland zementua konglomeratzaile edo zementu hidrauliko bat da; urarekin eta agregakinekin nahastean gogortasun iraunkorreko masa bat sortzen da, hormigoia deritzona. Eraikuntzan hormigoia prestatzeko ohikoena da. Zementu hidrauliko modura erabilita uretan gogortzeko ahalmena du.
Joseph Aspdin eraikitzaileak 1824an Ingalaterran asmatu zuen. Izenaren jatorria Portland uhartean (Dorset, Ingalaterra) dauden Portland harriaren antzekotasunaren ondorio da.
Kolore gris-arbel bizia du edo marfil kolore argia (kasu honetan 'zementu zuria' deitzen zaio). Euskal Herrian hain ospetsu bilakatu zen ezen 'porlana' zementuaren sinonimo bilakatu baitzen. Euskal Herrian Cementos Portland izan da zementu hau ekoizteko konpainia nagusia, eta fabrika nagusia Olaztin kokatu da 1905etik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |