Lankide:Tito Agus Hernandez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mars 2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perseverance rover-a Marten

Marte Esplorazio Programa estatubatuarraren misio espazial bat da, Marte planetara bideratua dagoena eta NASA-k egindakoa. Misio espazial bat, kanpoko espaziorantz egiten den hegaldi berezi bat da. Honek, galaxiako puntu bat lortzeko asmoa du, lur planetatik kanpo. Proposatzen diren helburu ezberdinak lortzeko, nabe berezi bat erabiltzen da, kasu honetan, Persevernace rover-a, planeta baten edo beste objektu astronomiko baten gainazalean mugitzeko diseinatutako esplorazio espazialeko ibilgailua.

Mars 2020 espazio-ontzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gurutzadura-etapa:

Gurutzadura-etapak, Martera heltzeko 7 hilabeteko gurutzaldian ibilgailua harekin eramaten du. Bidai osoan zehar rover-ari energia eman ahal izateko eta pizturik mantentzeko eguzki-matrize handi dauka. Lurrarerik kontaktuan jarraitzeko, irrati-antenak ditu eta, bidaian zehar espazio-ontziaren norabidea zehazteko, erregai-tankeak eta propulsatzaileak ditu.

Etapa hau amaitzerakoan, espazio-ontziak Marterantz jaisten da, Perseverance-a haren gainazalean uzteko. Jaitsieran eta marteratzean, ontziaren osagaiak banaka erortzen joaten dira, rover-a Marteren gainazalean seguru dagoenerarte.

  • Atzeko karkasa:

Atzeko oskolak eta ezkutu termikoak aeroshell-a osatzen dute, Marteratzeko jaitsieran rover-a babesten duena. Pieza honek ere, propulsatzaileak ditu eta, haren goiko partean, bote bat dago, horretik, jaitsieran, paraxuta askatzen dena.

  • Paraxuta:
Mars 2020 espazio-ontzia

Marteko atmosferan sartzean, espazio-ontziak izugarrizko abiadura hartzen du. Hau moteltzeko, ezkutu termikoak ontzia frenatzen joaten da, eta azkeneko hau, pixka bat motelago doanean paraxuta zabaltzen da. Honek Marteko airaren, tenperaturaren… aurrean erresistentzia izan behar du, beraz, honelako paraxutak oso ongi prestaturik eta frogaturik daude; oso erresistenteak dira eta horrelako egoeretarako egokiak diren materialez sortuta daude, tamaina oso handia dutelaz gain.

  • Jaitsiera-etapa:

Jaitsiera-etapa rover-aren hegaldi librearen jetpack-a da. Hau atzeko karkasetik banatu egiten da eta, zortzi motoreek lagunduta, azkeneko jaitsiera geldiarazten du. Marteratu aurretik, jaitsiera-etapak, kable batzuen bidez rover-a planetaren gainazalera jaisten du eta, ondoren, jaitsiera-etapa bera jaisten da, rover-etik pixka bat aldenduta.

  • Erromesa:

Rover-aren egiturari ematen diogun izena da. Honek sei gurpil ditu eta kamera ugariz eta instrumento zientifikoez kargaturik dago.

Zein neurri ditu Perseverance rover-ak?

Luzeera: 3,048 m

Zabalera: 2,743 m

Altuera: 2,133 m


Herrialde ezberdinen partaidetza:

Hainbat pieza eta mekanismo ezberdinek osatzen dute rover-a eta pieza ezberdin horiek herrialde ezberdinek sortzen dituzte. Curiosity eta Insight misioetan eramandako rover-etan bezala, estazio meteorologikoa Espainiak egin du eta, aurtengo hau, MEDA izenaz ezagutzen dugu.

Misioaren prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jakin nahi diren datuak oso anitzak eta konplexuak dira eta, horretarako, teknologia aurreratua beharrezkoa da. Misioa burutzeko, Rover bat eta helikoptero txiki bat bidali dira Martera. Mars 2020 espazio-ontziaren bidez, Perseverance rover-a eta Ingenuity helikopteroa Marte planetara garraitu dira. Ezkutu termikoak espazio-ontzia frenatu ondoren, honek daraman paraxuta ireki egiten da, egiturak daraman abiadura gutxitzeko eta marteratzeko lekua kalkulatzeko.  

Jada marteraturik daudela, helikopteroaren eta rover-aren lana hasten da. Helikopteroa, Ingenuity izenaz ezagutzen dena, Perseverance rover-aren desplazamenduarentzat ibilbiderik onena planifikatzea du eginkizun. Horrela, rover-ak, bere tresna zientifikoez baliatuta, Marte planetaren antzinako ingurune astrobiologikoa, prozesu geologikoak edo bizigarritasunaren eboluzioa aztertu ahalko ditu, barne hartuta ere, iragan urrunean bizitzeko aukera eta eskura dauden material geologikoen barruan biofirmak babesteko potentziala.

Bidean bildutako laginak edukiontzi txiki batzuetan gordeko ditu, etorkizunean laginak beste misio baten bidez itzultzeko xedearekin.