Lankide:Toktaldea/SEYÐISFJÖRÐUR

Wikipedia, Entziklopedia askea

SEYÐISFJÖRÐUR[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Seyðisfjörður Islandiako ipar-ekialdean dagoen herri txiki bat da, Ozeano Atlantikoarekin elkartuta. Gaur egun, 706 biztanle ditu. Gainera, mendi artean dagoen herria da, eta bertan dauden errepideak konektatzen dute Islandiako gainerako hiriekin. Egilsstaðir da gertuen daukan hiri handiena, 27 kilometrotara.

Nahiz eta herri txikia izan, zerbitzu dezente ditu, nazioarteko portua delako. Seydisfjördur oso ezaguna da bere egurrezko etxeengatik, batzuk oso zaharrak eta kolorez margotuak bere erakargarritasun turistiko nagusia direnak. Danimarkarekin itsasontziz dituen loturek itsas bidaietarako eta Islandiarako bisita desberdinetarako interesgarri egiten dute.

Bertako arrantzalekua itxi ondoren, herriak turismoan oinarritu du bere ekonomia, nahiz eta Islandiako kostaldeko arrantza-portu garrantzitsua izaten jarraitzen duen. Hiriak kultur giro interesgarria du, arte zentro batekin eta turistak joaten diren bi museorekin. Bestalde, 1921ean eraikitako elizan kontzertuak izaten dira udan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen biztanleak Seyðisfjörður inguruan finkatu ziren 1848an. Norvegiako arrantzaleek sortu zuten, eta gaur egun oraindik existitzen diren eraikin asko eraiki zituzten.

   Ba al dakizu   

Islandian, bi urtaro bakarrik aurki ditzazkegu: negua eta uda.

Neguak, urritik apirilera irauten du, eta batez besteko tenperatura 0ºC-koa da. Hala ere, sentsazio termikoa baxuagoa izan daiteke, egiten duen haize eta elurrarengatik. Gainera, argi-orduak nabarmen murrizten dira, eta abenduan eta urtarrilean lau eguzki-argi baino ez dira izaten.

Udara berriz, maiatzetik irailera izaten da, eta batez besteko tenperatura 10-15ºC bitartekoa da. Neguarekin kontra eginez, udaran 22 argi-ordu izatera iristen dira.