Lankide:Txantxangorri taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gallarta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Non dago eta nolako demografia dauka?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxa II. meatza

Gallarta Abanto-Zierbena udalerriko auzo nagusia da, Bizkaian, Euskal Autonomia Erkidegoan dago kokatuta, Bilboko erdigunetik 14 km ingurura. Biztanleriari dagokionez, 8.417 biztanle ditu eta 135 m-ko garaiera. Gallarreta deituriko leku batean sortu zuten XIX. mendearen hasieran, gaur egun Kontxa II. meatza dagoen tokian kokatzen da hain zuzen.

Gallarta zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean Trianoko mendietan munduko burdin ustiapenik handiena antolatu zen. Horrek herri osoa beste leku batera eramatera behartu zuen, mendia ustiatu ahal izateko. Meatzaritzaren jarduerak eragin erabakigarria izan zuen auzo honen garapenean, bai hazkundean bai eraldaketan.

Nola eraiki zuten herria?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1959tik 1985era bitartean, auzo horretako lurpean zegoen minerala ateratzeak biztanleak pixkanaka joanaraztea eta etxebizitzak lurrera botatzea eragin zuen, eta, horrela, nahitaezko desjabetzea egin zen.  Hori dela eta, milaka pertsona Gallarta berrira bizitzera joan behar izan ziren, meatzariek baldintza kaskarretan mendia lantzen zuten bitartean.

Horrela, jaio zen Gallarta, meatzari herri bezala baserri ingurune batean. Minaren esplotazioarekin eliza, udaletxea, eskolak, zinema, abere-hiltegia, meatzari ospitalea eta abar  eraiki zituzten bertan.

Nola dago Gallarta gaur egun?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxa II.a sinbolo sozial bat bihurtu da, elementu hori gure historia berriaren parte da, inguruko pertsonen bizitzarena, Abanto eta Zierbenako biztanleen bizitza markatu duena. Meatzaritzari lotutako mende guzti hauek eta Gallarta auzoa bezalako esperientziek, biztanleengan meatzaritza nortasun sentimendu garrantzitsu bat sortzea eragin dute. Inguru horretan, gutxitan aurkitzen da meatze-arbasorik ez duen familia. Meatze sentimendu horrek auzoan hainbat proiektu garatzera eraman du esate baterako, Euskal Herriko meatzaritzaren museoa. Museo horren helburua, memoria historikoa berreskuratzea eta bizia galdu zuten pertsonen iragana aitortzea da.


Gallarta zaharrak ez du zerikusirik gaur egungoarekin. Meatzariaren etorbidea herriko kale nagusia da, eta bertan aurkitu dezakegu eliza, Dolores Ibarruri institutua, udaletxea, bankuak eta denda gehienak. Etorbidea Martzianoko iturrian hasten da eta El Casal inguruan amaitzen da.

Gaur egungo Gallartan eraikitako auzorik aitzindariena Mikel Deuna Taldea izan zen, eta Gallarta zaharra lurrera bota ahala biztanleak birkokatzeko asmoz, auzo berriak sortu ziren. Adibidez, auzoetako bati Peñukas deitu zioten, hemen bizi ziren gehienak Peñukas kale zaharretik etorri zirelako. Peñukas berria herriaren goialdean dagoen 7 eraikineko auzoa da eta erdian Abanto Euskaltegia (AEK) dago.