Lankide:Txikillana/Mastodon (sare soziala)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarearen maskota, smarphonea erabiltzen duen mastodontea.

Mastodon gizarte-sare eta mikroblogintza zerbitzua da, 2016ean sortua, egitura dezentralizatuan eta software librean oinarritzen dena. "Toot" izeneko mezuak argitaratzean datza.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarea 2016ko urrian sortu zen Eugen Rochko alemaniarrak, artean 24 urte zituela.

Sare sozial itxiak ez bezala, Mastodon ez dago sistema monopolistiko baten menpe; "instantzia" deritzaien egitura independienteek osatzen dute, elkarren artean komunikatzen direnak.[1]. Erabiltzaileen kontuak haiek aukeratzen duen instantziara lotua daude, e-mail helbideen antzera (@erabiltzaile@instantzia).

Sarearen ezaugarriak Twitterrenarenekin alderatuz, hauek nabarmendu daitezke:[2] mezu luzeagoak argitara daitezke (500 karaktere, eta batzuetan gehiago instantziaren ezarpenen arabera); publizitaterik ez dago; eta bakoitzak bere instantzia sortzeko aukera du (norbere datuen kontrola gordetzeko, adibidez) gero sare orokorrera konektatuz.[3],[4].


Mastodonek denbora-lerro bi aurkezten ditu: bata lokala, norbere instantziako erabiltzaileen mezuak aurkezten dituena; bestea federatutako denbora-lerroa, non instantzia federatu guztien mezuak ikusten diren. Erabiltzaileek instantzien artean komunika daitezke, erabiltzaile izen osoa ezarriz (adibidez @urlia@sendia.eus erabiltzaileak "urlia" izen lokala du, eta "sendia.eus" instantzian kokatua dago).

Sare honetan erabiltzaile partikularrek parte hartzen dute, zein erakundeek edo elkarteek ere.

Komunitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarea oso bizkor handitzen ari da, informazioa herrialde desberdinetan zabaldu ahala: 2017ko apiril hasieran (sareak 31.000 erabiltzaile inguru zituela) erabiltzaile frantsesdunen sartze handia egon zen, Numerama eta Framasoft aldizkarietan Mastodoni buruzko artikuluak argitaratu eta gero.[5] Hain da ezen, mastodon.social zerbitzari historikoaren (Rochko sortzailearena) ahalmen teknikoak gainditu ziren, eta beste batzuk sortu behar izan ziren.


2017ko apiril erdikaldean (sareak 150.000 harpidedun inguru zituela) instantzia japoniarrak sortu ziren, eta honek herrialde honetako erabiltzaileen sarrera masiboa ekarri zuen, egun gutxitan 300.000tik gora pasatuz.[6][7].

2017ko apirilaren amaieran, Mastodonek 551.707 harpidedun zituen, 1.379 instantziatan banatuak.[8]. Ekainaren 11n 700.000 harpidedun, eta 1.481 instantzia. [9].

Teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzari-zatiak Ruby on Rails frameworka erabiltzen du, web interfazea JavaScript-en idatzia dago (React.js eta Redux)[10]; konjuntoa eskuragarri dago AGPL 3-0 lizentziapean.[11].

Mastodon instantziak ActivityPub erabiltzen duten beste instantzia-sarearekin komunika daitezke, hala nola GNU Social, Diaspora eta Peertube, honi fedibertsoa esaten zaiolarik.

Hirugarren bezeroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Defektuzko web interfazeaz gain, Mastodonen API-arekin elkarreragiten duten hirugarren bezeroak ere badaude:

  • Sailfish OS:

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ..
  2. ..
  3. ..
  4. ..
  5. ..
  6. ..
  7. ..
  8. .
  9. .
  10. .
  11. Sources sur Github.
  12. . (code source et APK de Tusky).
  13. .
  14. .
  15. . (pas de code source disponible).
  16. https://openrepos.net/content/dysko/tooter

Ikus, halaber,[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotutako Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko instantziak:

[[Kategoria:Web aplikazioak]]