Fedibertso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Fedibertsoa ingelesetik mailegatutako nazioarteko hitza, bi hitzen arteko nahasketa edo konbinazioa da; portmanteau hitza da. Elkartu eta nahastu diren hitzak, federazioa eta unibertso dira.

Lagunartean erabiltzen hasi zen terminoa da, hainbat sare sozialetako zerbitzariek osatzen zuten ekosistema edo unibertsoa izendatzeko. Sare sozial horien ohiko helburu nagusia mikroblogak kudeatzea izaten da, mezu labur eta publikoak partekatzea.

Fedibertsoa software librearekin eta zerbitzari federatuekin eraikitze prozesuan dago.

Fedibertsoko kide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude Fedibertsoaren ezaugarriekin bat egiten duten hainbat gizarte sare, bezero edo aplikazio:

Hobetu nahi izan diren ereduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interneten arrakasta handia lortu duten zenbait (gizarte sare zentralizatu, ez federatu, eta jabedunekoak), izan dira eredu nagusi.

Erronka izan da software librea erabilita eta sistema federatuak erabilita (eta ez zentralizatuak) hain arrakastatsuak izan diren ereduei alternatibak eskaintzea. Pribatutasuna babesteko-eta.

  • Twitter eta Googkle+ software jabedun eta sistema zentralizatua duten gizarte sare hauek izan da software librez egindako sare sozial batzuen nolabaiteko eredu, Mastodon eta GNU Socialenak esaterako. Zerbitzu bera eskaini nahi zen, erabiltzaileen datuak batu gabe, modu seguruagoan.
  • Facebook, munduan hainbeste erabiltzaile duen gizarte sare zentralizatu hori izan da, esate baterako Friendicaren eredua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]