Lankide:UnaiBarragan/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anplifikadore elektroniko

Anplifikadore elektronikoa zirkuitu elektronikoa da. Eta bere funtzioa sarreran sartzen den seinale-elektrikoaren tentsioa eta/edo intentsitatea handitzea da. Batzuetan, anplifikazio hori lortzeko elikatze-iturri bat behar du.

Anplifikadore elektronikoak ia zirkuitu elektroniko guztietan erabiltzen dira.

Anplifikadore idealak ez du sarreran sartzen den seinalea distortsionatzen, sartutako seinale horren erreplika handituta baino ez da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anplifikadore elektronikoak modu pasiboan funtziona dezake. Modu honetan intentsitatea eta tentsioaren arteko erlazioa aldatzen da baina potentzia konstante mantentzen da,

Modu aktiboan, bestalde, elikatze-iturri bat erabili behar da eta anplifikadorearen irteerako seinalearen potentzia handitzen da, normalean seinalearen forma mantendu ere egiten da baina anplitude handiagoarekin.

Anplifikadoreen osagai nagusia transistore bat izan daiteke. Elementu honek elementu aktibo izena du. Transistoreak elektronika modernoaren oinarria dira, aien bidez zirkuitu konplexuagoak diseina daiteke, hala nola anplifikadore operazionalak, eta hauek instrumentazioko anplifikadoreetan erabiltzen dira.

Funtzionamendu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anplifikadore A mota

Beren elikadura-iturritik korronte zuen altuak kontsumitzen dituzten anplifikadoreak dira. Konstumo horren ondorioz, bero handia eta etengabea sortzen da eta bero hori disipatu behar da.

Bero horregatik A motako anplifikadoreen errendimendua txikia da.

Soinu-kalitate handia ematen dute, oso linealak dira eta ez dute seinalea ia distortsionatzen. Beraz, Audio-zirkuituetan eta gama altuko etxeko ekipoetan ohikoak dira,

Anplifikadore hauek normalean irteeran hiru transistore dituzte. Transistore hauek terminal bat zuzenean elikatze-iturriari konektatezen dute eta bestea kargari.

B mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anplifikadore B mota

Zirkuituaren sarreran seinalerik ez dagoenean ia ez dute korronterik kontsumitzen eta erabiltzen den korronte txiki hori transistoreak kondukzio gunean sartzeko erabiltzen da.

Mota honetako anplifikatoreen kontsumoa A motatakoena baino gutxiagoa da. Baina, seinalea trasmititzeko modua desberdina denez kalitatea txikiagoa da.

Telefono-sistemetan eta abisu-sistemetan erabiltzen dira, baina ez audioan.

C mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anplifikadore C mota

C motako anplifikadoreak B motakoen antzekoak dira baina kasu honetan, zirkuituaren sarreran seinalerik ez dagoenean konstumitzen den korrontea handia da.

Anplifikadore honen ezaugarri nagusia elementu aktiboak ( transistoreak) sarreran aplikatzen den seinale senoidaletik zati bat bakarrik anplifikatzen du.

Potentziari dagokionez,C motako anplifikadoreek errendimentu handia dute.

AB mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AB motako anplifikadoreek korronte txikia eta etengabea dute sarreran nahiz eta seinalerik ez egon.

Errendimendu eta kalitate handia dute, beraz, ohikoenak dira audio-zirkuituetan.

Seinale handiarekin B motako anpliofikadoreak bezala funtzionatzen dute.

Bi transistore dute irteeran, B motakoak bezala, baina polarizazio-korronte handia dute oinarrizko terminalen eta elikatze-iturriaren artean.

D mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amplifikadore D mota

Energiari dagokionez, D motako anplifikadoreek errendimendu handia dute, batzuetan %95etik gorakoa (teorian %90 eta %100 artekoa). Horren ondorioz ez da bero handirik disipatu behar eta zirkuituaren tamaina eta pisua txikiagoa izan daiteke.

D motako anplifikadoreak transistoreen bi egoeren arteko kommutazioan oinarritzen dira eta kommutazio hau modurik ohikoena pultsu zabalera modulazioa da.

Anplifikadore hauen diseinua zehatza izan behar da igortzen duten erradiazio elektromagnetikoa minimizatzeko eta hurbileko ekipoetan eraginik ez izateko.

Beste mota batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

E, G eta H motak ez daude estandarizatuta A eta B moten antzera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anplifikadore operazional

Anplifikadore buffer