Intentsitate elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Konbentzioz, korronte elektrikoaren norantza elektroien desplazamenduaren aurkako norantzan definitzen da.

Intentsitate elektrikoa edo korronte elektrikoa material batetik denbora unitateko igarotzen den karga elektrikoa da. Material baten barnean karga elektrikoen mugimenduaren eragina da -orokorrean elektroiena-.

Intentsitate elektrikoa orokorrean ikurraz ezagutzen da; bere unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman anperea (A) da, eta Coulomb / segundotan neurtzen da (1A=1C/1s). Intentsitatea neurtzeko erabiltzen den gailua anperemetroa da.

Korronte elektrikoak Joule efektua eragin dezake. Efektu hau bonbilletan argia sortzeko erabili daiteke, edo labe elektrikoetan beroa sortzeko, adibidez. Korronte elektrikoak gainera, karga elektrikoen mugimendua denez, eremu magnetikoa sortzen du. Hau motor elektriko, induktore eta sorgailu elektrikoetan erabiltzen da, adibidez.

Intentsitatearen balioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainazal bat korronte zuzen egonkor batek zeharkatzen duenean, I korrontea hurrengo ekuazioaren bitartez kalkulatzen da:

non:


Aldiuneko intentsitatearen balioa hurrengoa da:


Batez besteko intentsitatearen balioa hurrengoa da:


Ohmen legearen arabera potentzial diferentzia eta erresistentzia elektrikoaren arteko zatidura da.

non:

Norantza konbentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorriz: karga positiboaren norantza (konbentziozko norantza). Orlegiz: Elektroiak -zirkuitu elektrikoan karga eramaileak- konbentziozko norantzaren aurkako norantzan desplazatzen dira.

Metaleetan, zeinak zirkuitu elektriko gehienetan hari eta beste eroaleak osatzen dituzten, karga positibodun atomo nukleoak posizio finkoan egoten dira, eta elektroiek mugitzeko askatasuna dute, berauen karga elektrikoa toki batetik bestera eramanez. Beste material batzuetan, bereziki erdieroaleetan, karga eramailea positiboa edo negatiboa izan daiteke, erabili den dopatzailearen arabera. Karga eramaile positibo eta negatiboak batera ere egon daitezke batzuetan, zelda elektrokimikoetan adibidez.

Karga positiboen emari batek noranzko batean eta karga negatiboen emari berdinak aurkako noranzko korronte elektriko berdina ematen dute, eta efektu berdina daukate zirkuitu elektriko baten. Korronte elektrikoa karga elektriko positibo edo negatiboen emaria -edo biena- izan daitekeenez, karga eramaile motarekiko menpekotasunik ez duen korrontearen noranzkoaren konbentzio bat behar da. Hautamenez, korronte konbentzionalaren noranzko karga positiboen emariaren noranzko berean definitzen da.

Konbentzio honen ondorioz, elektroiak, metalezko eroale eta zirkuituko parte gehienetako karga eramaile direnak, konbentziozko korrontearen noranzkoaren aurkako noranzkoan mugitzen dira zirkuitu elektriko baten.

Erreferentziazko noranzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkuitu elektriko baten zirkuitu-diagrama, korrontearen (i) erreferentziazko norantza gezi batekin irudikatuta du.

Kable edo osagai baten korrontea noranzko bietan ibili daitekeenez, korronte hori irudikatzeko aldagai bat definitzen denean, korronte positiboa irudikatzen duen noranzkoa zehaztu behar da, normalean zirkuitu-diagraman gezi bat jarrita. Honi korrontearen erreferentziazko noranzkoa deitzen zaio. Korrontea aurkako noranzkoan badoa, aldagaiak balio negatiboa dauka.

Zirkuitu elektrikoak analizatzerakoan, zirkuituko elementu jakin batetik igarotzen den korrontearen noranzkoa ezezaguna izaten da askotan. Ondorioz, erreferentziazko noranzkoak askotan hautamenez izendatzen dira. Zirkuitua ebazterakoan, aldagaiaren balio negatibo batek zirkuituko elementu horretatik igarotzen den korronteak hautatutako erreferentziazko noranzkoaren aurkakoa duela esan nahi du. Zirkuitu elektronikoetan, erreferentziazko noranzko korronte guztiak lurreranzko noranzkoa izan ditzaten hautatzen da askotan. Kasu gehienetan hau benetako noranzko izaten da, zirkuitu gehienetan elikatze iturriaren tentsioa positiboa delako lurrarekiko.

Korronte zuzena eta korronte alternoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Korronte zuzen» eta «Korronte alterno»

Korronte zuzen eta alternoari buruz aritzerakoan KZ eta KA laburdurak erabiltzen dira. Ingelesez, DC -direct current- eta AC -altern current- laburdurak erabiltzen dira, hurrenez hurren.

Korronte zuzena (KZ, DC) karga elektrikoen noranzko bakarreko mugimendua da. Korronte zuzena pila, bateria, termopare, zelula fotovoltaiko eta dinamoek sortzen dute, adibidez.

Korronte alternoan (KA, AC) karga elektrikoen noranzko periodikoki aldatzen da. Fabrika eta etxebizitzetara energia elektrikoa korronte alternoan eramaten da. Korronte alternoko zirkuituetako ohiko uhin-forma sinusoidala da, erabilpen batzuetarako bestelakoak erabiltzen badira ere, uhin triangeluar eta uhin karratuak, adibidez. Kable elektrikoetan garraiatutako audio eta irrati seinaleak ere korronte alternoko seinale motak dira. Hauetan informazioa korronte alternoko seinale baten kodetuta -modulatuta- garraiatzen da.

Joule efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Joule efektua»

Joule efektua eroale elektriko batetik korronte bat igarotzerakoan beroa askatzen duen fenomenoari deitzen zaio. Elektroien talken ondorioz hauen energia zinetikoa bero bihurtzen delako gertatzen da.

Askatutako bero kopurua korrontearen intentsitatearen karratuarekiko eta eroalearen erresistentziarekiko zuzenki proportzionala da:

non Q askatutako beroa, Jouletan, I korrontearen intentsitatea, anperetan, R erresistentzia, ohmetan, eta t denbora, segundotan diren.

Joule efektuaren erabilpen praktikoaren adibide batzuk bonbilletan harizpia berotuz argia sortzea, labe elektrikoetan beroa sortzea, edo fusible baten korronte altuegia dagoenean fusiblea erre eta korrontea etetea dira. Efektuaren nahigabeko ondorio adibide bat energia elektrikoa garraiatzeko aireko lineatan energia elektrikoa galtzea da.

Elektromagnetismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ampereren legearen arabera, korronte elektriko batek eremu magnetikoa sortzen du.

Korronte elektriko batek eremu magnetikoa sortzen du. Propietate hau motor elektriko eta elektroimanetan erabiltzen da, adibidez. Era berean, eremu magnetiko batek korronte elektrikoa sor dezake. Eroale elektriko bat eremu magnetiko aldakor baten eraginpean dagoenean, indar elektroeragilea sortzen da, eta zirkuitu itxi bat badago, korronte elektrikoa sortuko da. Alternadorea propietate honetan oinarritzen da.

Galbanometroak korronte elektrikoa neurtu dezake, korronte elektrikoak sortutako eremu magnetikoak orratz bat mugitzen duelako. Galbanometroa erabili ahal izateko, baina, zirkuitua eten egin behar da, eta batzuetan hau ez da posiblea edo komenigarria. Kasu honetan, korronteak sortutako eremu magnetikoa beste gailu batzuen bitartez neurtu daiteke, pintza anperimetrikoekin adibidez.

Maiztasun egokiko korronte elektriko batek antena bat zeharkatzen duenean, irrati-uhinak sor daitezke. Hauek argiaren abiaduran bidaiatzen dute; urrutiko beste antena batek uhin hauek jaso. eta jatorrizko seinalea berreskuratu dezake.