Lankide:Unai Ortiz de Luna/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ferranti efektua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferranti efektuaren ilustrazioa; tentsioen gehikuntza lerro induktantziaren bigtartez.

Ingeniaritza elektrikoan, igorpen-lerro luze batean sortzen den gaintentsioari, Ferranti efektua deritzo; muturreko igorlearen tentsioari dagokionez, karga oso txikia edo baliogabekoa denean. Beste modu batera, Ferranti efektua, korronte alternoko (AC) igorpen-lerro baten amaieran tentsioaren igotzea eragiten duen fenomeno elektrikoa deskribatzen duen terminoa da[1].

Ferranti efektuak Sebastian Ziani de Ferranti ingeniari elektrikoaren izena du. 1887an Ingalaterran korronte alternoko instalazio baterako zentral elektrikoa eta banaketa-sarea diseinatu zituena.

Kapazitantzia eta induktantzia 240 km edo gehiagoko luzera duten lineen parametro nagusiak dira. Horrelako transmisio-lerroetan, kapazitantzia ez da puntu zehatz batzuetan kontzentratzen, hau da, lerro osoan uniformeki banatuta agertzen da.

Tentsioa igorle-muturrean aplikatzen denean, lineako kapazitantziatik doan korrote-intentsitatea kargari lotutako korrontea baino handiagoa da. Beraz, kargarik gabe, hartzailearen muturrean dagoen tentsioa nahiko handia da; igorlearen muturrean dagoen tentsio konstantearekin alderatuta.

Analisia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapp Metodoa

Ferranti efektua, transformadorearen tentsio sekundarioa, hutsean baino handiagoa izan daitekeenean gertatzen da, konektatutako kargaren izaera kapazitiboa dela eta.

Grafikoki, alboko irudiko (Kapp metodoa) karga kapazitibo batera konektatutako transformadore baten diagrama bektorialean, argi ikusten da. denean, Ferranti efektua sortzen delako.

Hiru kasu desberdintzen dira:

  •  : ez da Ferranti efektua gertatzen (angelu kapazitiboa, C puntua baino gorago dagoenean).
  •  : ez da Ferranti efektua gertatzen baina muturrean dago (angelu kapazitiboa, C puntuan dagoenean). Angelu honi, Ferranti angelua esaten zaio.
  •  : Ferranti efektua gertatzen da (angelu kapazitiboa, C puntua baino beherago dagoenean).

Hobekuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferranti efektua murrizteko Shunt eta serieko kondentsadoreak erabiltzen dira.

  • Lerroko tentsioa egonkortzeko, lerroko induktantzia, serieko kondentsadoreen bidez orekatu daiteke eta lerrotik lurrerako kapazitantzia Shunt-en bidez. Serie-kondentsadoreak lerroan zehar leku ezberdinetan jartzen dira; Shunt-ak, aldiz, lerroaren amaierako estazioetan.
  • Shunt-ak, energia-sistemara ere konekta daitezke hainbat lerro elkartzen diren uneetan edo transformadoreen hirugarren harilketetan.
  • Shunt-ek, potentzia-transformadoreen osagai bera dute; adibidez, bobinak, nukleoa, depositua, pita eta olio isolatzailea. Transformadore fabriketan fabrikatzeko egokiak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://riverglennapts.com/es/transmission-effect/922-ferranti-effect-in-power-system.html
  2. https://www.netinbag.com/es/science/what-is-the-ferranti-effect.html
  3. https://www.shunlongwei.com/es/understanding-the-ferranti-effect-in-transmission-lines/
  4. https://www.electronicafacil.top/efectos-transmision/efecto-ferranti-en-las-lineas-de-transmision-que-es/

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Efecto ferranti. 2019-10-12 (Noiz kontsultatua: 2021-11-16).