Kapazitantzia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Kapazitantzia elektrikoa edo kapazitate elektrikoa gorputz batek karga elektriko bat gordetzeko duen gaitasuna da. Elektrikoki kargatzeko gaitasuna duen edozein objektuk kapazitantzia dauka. Energia elektrikoa gordetzen duen gailu arrunt bat kondentsadorea da. Xafla paraleloak dituzten kondentsadoreetan, kapazitantzia xafla eroaleen azalerarekiko zuzenki proportzionala, eta xaflen arteko banaketarekiko alderantziz proportzionala da. Xafletako kargak +q eta −q badira hurrenez hurren, eta "V" xaflen arteko potentzial diferentzia, orduan "C" kapazitantzia honako hau da:

honek tentsio/korronte erlazioa ematen du:

Kapazitantzia eroaleen geometria -tarteko distantzia barne- eta dielektrikoaren permitibitatearen araberakoa da bakarrik. Dielektriko askotan, permitibitatea, eta beraz kapazitantzia, eroaleen arteko potentzial diferentziarekiko eta hauen karga osoarekiko independentea da.

Kapazitantziaren unitatea Nazioarteko Unitate Sisteman farada (F) da. Izena Michael Faraday fisiko eta kimiko britaniarragatik datorkio. Farad bateko kondentsadore batek, coulomb bateko karga elektrikoarekin kargatzen bada, volt bateko potentzial diferentzia edukiko du xaflen artean. Farad unitatea handia da bai elektronikan bai fisikan, eta oro har azpimultiplo aurrizkiekin erabiltzen da: mikrofarad, nanofarad eta pikofarad.