Edukira joan

Lankide:Unaivilla/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Deskodegailu bitarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deskodetzaile bitarra ate logikoz osatutako zirkuitu logiko konbinazional bat da eta bere funtzio nagusia sarrera-kode bitar bat bihurtzea da. Bere forma orokorrenean n sarrera eta 2n irteera digital izaten ditu, ostera, irteeretako bat bakarrik aktibo egon daiteke, gainerakoak desaktibaturirk geratuz.

2:4 deskodegailuaren egia taula

Deskodegailuaren sarrerako aldagaien konbinazio bakoitzak zenbaki bitar bat adierazten du eta irteeretako bat aktibatzen du, sarrerako kode bitarraren baliokidea den zenbaki hamartarrari dagokiona. Sarrerako konbinazio partikular baterako deskodetzailearen irteera-sekuentzia bere egia-taula erabiliz egiten da.

2:4 deskodegailua

Deskodetzaileak izendatzeko modu bat sarrera eta irteera kopuruari erreferentzia egitea da; adibidez, bi sarrera eta lau irteerako deskodetzaileari 2:4 deskodetzailea deritzo, hiru sarrera eta zortzi irteerako deskodetzaileari 3:8 deskodetzailea deritzo, eta abar. Horietako batzuk zazpi segmentuko displayak aktibatzeko diseinatuta daude bereziki, 7 segmentuko BCD display deskodegailu bezala ezagutzen direnak.

Beste deskodegailu mota batzuek funtzio logikoak sortzea dute helburu nagusi, eta hauek demultiplexore izena hartzen dute, multiplexoreen alderantzizko funtzioa egiteko aukera ematen baitute. Fabrikatzaileek deskodegailu/demultiplexore esaten diete.

Deskodegailuak orokorrean bi talde desberdinetan bereiz daitezke:

  • Ez-kitzikatzaileak, funtzio logikoen sorgailuak.
  • Kitzikatzaileak, BCDtik 7 segmentuko displayer-a.


Deskodegailu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 segmentuko BCD deskodegailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BCD-7 segmentuko display

Deskodegailu mota hau definizio orokorretik pixka bat aldentzen da, sarreren balioen konbinazio bakoitzak irteera bat baino gehiago aktibatzen baititu, irteera bakar baten ordez. BCD kodeko lau sarrera-lerro eta 7 segmentuko display bat kitzikatzeko gai diren irteerak ditu, 0tik 9ra bitarteko edozein digitu irudikatzeko.

Zazpi segmentuko displayak informazioa bistaratzeko erabiltzen diren gailuak dira. Display baten segmentu bakoitza LED batek osatzen du, eta aktibatzean (bere baitatik korronte bat zirkulatzean) argitu egiten da.

Demultiplexorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elektronika digitalean, demultiplexore (DEMUX) bat zirkuitu konbinazional bat da, sarrerako d informazio-datu eta n kontrol-datu dituena, sarreran dagoen datua ateratzeko 2n irteeratako bat hautatzeko balio duena. Hori lortzeko, sarrerako kontrol-datuei, hautatu nahi den irteerari dagokion konbinazio bitarra aplikatzen zaie; adibidez, d sarreran dugun informazioa 4. irteeratik ateratzea nahi badugu, sarrerako kontrol-datuetan 100 balioa jarri behar da, hau da, 4 kode bitarrean.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dekodetzaileak sarrera/irteerako atakak hautatzeko erabiltzen dira batez ere, horrela ordenagailua kanpoko gailuekin edo periferikoekin komunikatu ahal izateko. Horrekin batera, memoria-espazioak bideratzeko erabiltzen dira. N sarrerako deskodetzaile bat 2n-ko memoria-espazioa bideratzeko gai da.

Fabrikatzaileek bere baitan deskodegailuak integratuta dituzten zirkuituak eskaintzen dituzte, zirkuitu integratu (txip) deritzotenak. Adibidez:

  • 7447 zirkuitu komertzialak (BCD-7 segmentu deskodegailua).
  • CMOS 4028.
  • TTL 74155.
  • TTL 74154.