Lankide:Uxue299/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hildrun Laufer-Claus, (jaiotza izenez Hildrun Laufer-Claus, 1939ko maiatzaren 13a -), Ekialdeko alemaniar atleta ohia da, luzera-jauziko proban espezializatutakoa. 1960an brontze olinpikoko domina lortu zuen, eta ia urtebetez munduko plusmarkista izan zen, 1960ko abuztuaren 7tik 1961.1eko uztailaren 16ra.

BIZITZA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uxue299/Proba orria
Bizitza
Jaiotza1939-05-13
HerrialdeaDresden, Alemania
Jarduerak

Claus Dresdenen jaio zen, baina Ekialdeko Berlinera joan zen bizitzera. Peter Lauferrekin ezkondu zen, polo olinpiko alemaniarra, eta 1964ko Jokoetan Hildrun Laufer-Claus bezala lehiatu zen. Paisaiaren diseinatzaile titulua du. 1995ean, kirol istripu baten ondorioz elbarri geratu zen.[1] Gielsdorfen bizi da, Strausbergetik gertu (Brandenburg), eta lorezaintza eta paisajistarako bokazio-eskolako irakasle gisa lan egin zuen.

IBLBIDEA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luise Krügerrek, 1936ko txapeldun olinpikoak, atletismoko talentu gisa aurkitu zuen Dresden, xabalina jaurtiketan. 18 urterekin, RDA txapelketako bere lehen titulua irabazi zuen 1957an (5,99 m). Talde olinpiko erabat alemaniarrarentzako kanporaketetan, 1960ko abuztuaren 7an egin zuen munduko lehen errekorra, 6,40 metrorekin. 1961eko ekainaren 23an hobetu zuen hau, RDAren nazioarteko partidan, RSFSRren aurka, Berlinen, 6,42 metrora. [2]

1960ko Erromako Olinpiar Jokoetako luzera jauzian, Laufer hirugarren izan zen eta diziplina honetako lehen domina alemaniarra jaso zuen. 1962ko Europako Atletismo Txapelketan seigarren sailkatu zen (6,25 m). Tokioko Olinpiar Jokoetan, 1964an, luzera jauzian (zazpigarren postuan, 6,24 m) eta pentatloian (lehen egunaren ondoren utzi zuen) parte hartu zuen.


ERREFERENTZIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Olympics Site Closed | Olympics at Sports-Reference.com» www.sports-reference.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).
  2. (Alemanez) «DeWiki > Hildrun Laufer» DeWiki (Noiz kontsultatua: 2021-12-20).