Lankide:Veronicc/Proba orria
Supermerkatua txikizkako salmentako merkataritza-establezimendua da, autozerbitzu-sistemako kontsumo-ondasunak eskaintzen dituena. Horien artean elikagaiak, arropa, higiene-gaiak, lurringintza eta garbiketa produktuak aurkitu ditzakegu.[1]
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bezeroek establezimenduan sartzen dira zenbait ondasun erosteko asmoarekin. Ondasun hauek hainbat motatakoak izan daitezke hala nola, elikagaiak, higienezkoak,pertsonalak... Gurditxo edo erosketa-saski baten laguntzaren bitartez ibiltzen dira supermeratutik zehar, erosi nahi dituzten produktu guztiak hartu eta bertan sartzen dituzte era errazago batean garraiatu ahal izateko.
Artikuluak aurretik planifikatu diren ataletan antolatu eta banatzen dira, eta marketin-lerroen arabera ezarrita daude, salmenta gehiago lortzeko eta bezeroarentzat erakargarri izateko. Gauza jakina da premia handiko produktuak (arrautzak, esnea, ogia, arrainak) sarreratik urrun jartzen direla eta supermerkatu osoan zehar banatzen direla, bezeroak espazio osoa zeharkatu ahal izan dezan ibilbidean zehar jangai gehiago erosteko, adibidez.
Kontsumitzaileak berak zerbitzatzen diren atalez gain, badira eremu jakin batzuk non saltzaile bat arduratzen den erabiltzaileei arreta emateaz. Horren adibide dira arrandegia, fruta-denda edo urdaitegia. Horietan, txartel bat hartu ohi da, eta bertan, arreta jasotzeko errespetatu beharko den txanda-zenbaki bat agertzen da.
Irteeran ere badaude erakusmahaiak. Erosketa ordaindu behar denean, gominolak, txikleak eta pilak, besteak beste, eskaintzen dira. Honen helburua bezeroek kutxa erregistratzailetik pasatzen diren bitartean erosketa oldarkorra egitea da.
Supermerkatuetan, antolaera, argiztapena, ordena eta banaketa aztertzen ari dira kontsumitzaileengan eragin handiena lortzeko, eta azken helburua, salmentak handitzea da. Interneten hedapenarekin, establezimenduak konturatu dira Interneti esker dagoen potentzial izugarriaz, eta online plataformak ireki dituzte ahalik eta etxe gehienetara iristeko eta salmentak sustatzeko.
Supermerkatu motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat supermerkatu mota daude, tamainaren eta kokapenaren arabera sailkatzen direnak. Kontsumitzaileengandik hurbil dauden tamaina handiko supermerkatuak garapen handia izaten ari dira.[2]
Tamaina ertainekoak ohikoenak diren bitartean, minimotuak (oinarrizko produktu kopuru bakarra dutenak) edo hipermerkatuak ere aurki ditzakegu.
Azken hauek supermerkatuen salmenta-metodoaren ezaugarri asko partekatzen dituzte. Hipermerkatuak tamaina handiagoagatik, aukera itzelagatik eta hirien kanpoaldean egoteagatik bereizten dira, batez ere.
Salmenta-azalera izugarria duten establezimendu mota hauei esker, produktu-aukera zabalagoa dute. Hiriaren kanpoaldean kokatzeak kostuak murrizten ditu, baita autozerbitzu bidezko salmenta-sistema ere.
Hipermerkatu tradizional batzuk elikadurara eta garbiketara bideratuta daude. Etxetresna elektrikoen eta arropen eskaintza handitzen duten hipermerkatu berriak sortzen ari dira. Laburbilduz, ohikoak ez diren beste produktu batzuk gehitu dituzte, hala nola jantziak eta oinetakoak, egindako janariak, inportatutako produktuak edo gourmet-produktuak, automotorrentzako elementuak, dekorazio-elementuak, etab.
Horrez gain, Saltoki handiak hiri handietan kokatzen dira gehienetan, batez ere hauen erdigunean. Ezaugarri bereizgarriei dagokionez atalkako salmenta-sistema eta hautatutako aukera izatea dira nabarmenenak. Hainbat solairuko eraikinak izaten dira batez ere, eta horretarako, gehienetan, eskailera automatikoak eta igogailuak erabiltzen ohi dira dendan zehar era erraz batean mugitzeko.
Gaur egun, Biltegi Handiek oso eskaintza handia dute beraz, besteengandik bereizten saiatzen dira, batez ere, denetarik dutelako denda bakar batean.
Gainera, saltoki handiek hainbat motatako produktu berriak suspertzen hari dira baita mota guztietako zerbitzuak gehitzen ari dira. Hipermerkatuetatik bereizten saiatzen dira nahiz eta lan erraza ez izan, batez ere aukera hautatzeagatik eta salmenta-langileen arretagatik. Beraz, arrakasta izateko kontuan izaten ari diren alderdi inportante bat saltzaileek emandako arreta eta aholkularitza da.
Beste aldetik, denda espezializatuak ditugu. Denda espezializatu tipikoek kutxa erregistratzaileak dituzte dendako ataletan banatuta eta langileak dituzte kontsumitzaileari informazioa eta aholkularitza ematen dioten atal berezietan.
Gaur egungo denda espezializatuetan, kontsumitzailea dendatik ibiltzen da produktuei begira, baina saltzaile baten arreta jasotzeko aukera ere badu. Denda hauen kate askoren arrakasta haien aukera espezializatuan eta saltzaileen arretan oinarritzen da.
Denda espezializatuek ez dute denetarik, baina aukera handia dute espezializatzen diren produktu-motaren barruan.
Kontseptu bakoitza argiago gera dadin, mota bakoitzeko zenbait adibide jarriko ditugu:
- Tamaina ertaineko supermerkatuak: BM, Sarriko.
- Supermerkatu minimotuak: Lupa Supermerkatua, Kantabria.
- Hipermerkatuak: Carrefour, Sestaon dagoena.
- Saltoki handiak: Litxu Megapark; Barakaldo.
- Denda espezializatuak: Adibidez arrainetan espezializatutako denda bat Aquamail S.L da, Getxon kokatuta dagoena.
Supermerkatuen eremuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Supermerkatu baten barruan atal desberdinak aurki ditzakegu, eta hauen bidez produktu guztiak antolatzen dira era ordenatu batean. Horrela, bezeroak bilatzen dituen produktuak erraz aurkituko ditu. Gainera, ondasun antolatzeko modu honen helburua da generoa modu erraz batean berritzea eta denda osoa behar bezala mantentzea. Sekzioak erlazio handia ditu produktuen kategoriekin. Esaterako, hau da sailkapen arruntena:[3]
- Freskoak: Harategia, urdaitegia, arrandegia eta frutak eta barazkiak.
- Plater prestatuak
- Despentsa
- Maskotak
- Haurtxoa
- Etxea zaintzea
- Zainketa pertsonala
- Edariak eta ardandegia
- Izoztuak
- Hoztuak
Produktuen sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengoz, produktu bat zer den azalduko dugu: Produktu bat eskura dagoen guztia da, hau da, merkatuan dagoena, edozein erabiltzailek eskura dezan, nahi bat asetzeko helburuarekin.
Ondasunak nork erosiko dituen kontuan hartzen badugu, bi motatan sailka ditzakegu: kontsumitzaileentzako produktuak eta enpresentzako produktuak.
Kontsumitzaileentzako produktuak pertsonentzat zuzenduta daude. Bakarka, taldean edo familian erabiltzeko artikuluak izan daitezke. Hau da, ondasuna kontsumituko du gizabanako batek eta ez enpresaren bat.
Produktu hauek banatu ahal ditugu lau motatan: komenentziako produktuak, konparaziozko produktuak, espezialitateko produktuak eta bilatu gabeko produktuak.[4][5]
Kontsumitzaileentzako produktuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komenigarritasun-produktuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komenigarritasun-produktuak merkeak eta aurkitzeko errazak izaten dira. Jendeak maiz erosten dituen artikuluak dira, askotan ahalegin eta plangintzarik gabe. Ohiko saltokietan daude.
- Oinarrizko kontsumorako produktuak: azukrea, arrautzak, arroza…
- Sustapen-produktuak: txokolatea, snacks…
- Larrialdiko produktuak: kandela, esku-argi…
Konparazio-produktuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontsumitzaileek konparazio-produktuak maiztasun txikiagoarekin erosten dituzte. Horrelako erosketak egin baino aurretik, jendeak denbora eta ahalegin handiagoa eskaintzen du informazioa lortzeko.
Konparazio-produktuak komenigarritasun-produktuekin alderatuta garestiagoak dira. Beraz, oro har, erosketa bakarrik egiten da prezioa, kalitatea, ezaugarriak, estiloa eta segurtasuna kontu handiz aztertu ondoren.
- Konparazio-produktu homogeneoak: tamaina eta kalitate bera, eta prezioa oso garrantzitsua da.
- Konparazio-produktu heterogeneoak: ezaugarri desberdinak dituzte eta marka garrantzitsua da.
Espezialitateko produktuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espezialitateko produktuak kostu handiko ondasun eta zerbitzuak dira, marka bereizgarri batekin lotuak. Hauek bezero bakar eta gogoangarri baten esperientzia sortzen dute. Horrela, markek eroslea konbentzitu nahi dute beren produktuak lehiakideenak baino hobeak direla. Beraz, merezi du diru gehiago inbertitzea saltzen duten horretan.
Esaterako, autoak edo mugikorrak.
Bilatu gabeko produktuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilatzen ez diren produktuak kontsumitzaileak ezagutzen ez dituenak edo ezagutzen ez dituenak, baina normalean ez du erosteko asmorik dira. Produktuak marketinean sailkatzeko moduaren arabera, egoera horrek sustapen-estrategia oldarkorragoak eskatzen ditu, jendeak ondasun edo zerbitzu hori existitzen dela jakiteaz gain, erosi ere egin dezan.
- Bilatu gabeko produktu berriak: merkatura heldu dira produktu berri moduan eta ez da ezagutzen zer funtzio duten.
- Erregularki bilatzen ez diren produktuak: kontsumitu nahi ez direnak dira, hain beharrezkoak ez direlako.
Enpresentzako produktuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enpresetarako produktuak erakunde edo industrietarako direnak dira. Beste ondasun edo zerbitzu batzuk ekoizteko edo negozio baten funtzionamendua laguntzeko erosten dira. Negozioek erabiliko dituzte produktu finala lortzeko. Hiru mota desberdinak daude: Lehengaiak, hornidurak eta kapital-ondasunak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Supermerkatuaren asmatzailea Clarence Saunders estatubatuarra izan zen, 1916ko irailaren 16an. Data horretan, historiako lehen supermerkatua ireki zuen Memphisen (Tenesse), Piggly Wiggly izenekoa.[6]
Clarence Saunders Virginian jaio zen, eta 14 urterekin utzi zuen eskola. 19 urterekin handizkari baten ordezkari gisa lan egiten zuen, eta esperientziak erakutsi zion saltoki txiki askok porrot egiten zutela, izan ere, zor asko zituzten. Horrela, 1915ean bere denda propioa ireki zuen, non eta berezitasun berri bat zuen: salmenta guztia eskudiruaren truke egiten zen.
1916an, Saunderrek urrats bat gehiago eman zuen mozkinen bila: bezeroak bere kabuz zerbitzatuko zuen eta saltzaileak irteeran kobratu besterik ez zuen egin behar. Batzuek diote Saundersen asmoa saltzaileei laguntzea zela. Kontua da zure self-service-aren ideiak Amerikako salmenta irauli zuela.
Supermerkatuen presentzia pixkanaka 1947tik aurrera hasi ziren agertzen, merkataritza pribatuari eta finantza-laguntzari bide ematea ahalbidetu zuenean. Estatu Batuetako Kongresuak eta Spanish lobby delakoak Truman administrazioan Espainiaren aldeko zuzenketa onartzearen alde egin zuten. Batez ere, herritarren bizi-maila hobetzea eta eraso komunistari aurre egiteko prest zeuden.
- Espainiaren bidea elikagaien banaketaren "amerikartzera"
"Amerikanizazioa" terminoa adiera askorekin erabiltzen da. Kasu honetan, zentzurik laxoenera jotzen dugu. Hau da, kudeaketa- eta antolaketa-sistema modernoak sartu ziren, jatorrian Ipar Amerikako ekonomiaren baitan sortu zirenak, baina hainbat bidetatik hedatu zirenak. Azken batean, Espainiako elikagaien banaketan eredu amerikarrak ezartzen lagundu zuten funtsezko faktoreak adieraztea da gure helburua ".
Horrez gain, Espainiako garapen ekonomiko eskasak, errenta-mailen ahuleziak eta frankismoaren erakunde-esparruak zaildu egin zituen, neurri handi batean, Ipar Amerikako ereduek ahalbidetzen zituzten produktibitate-hobekuntzak aplikatzea.
- Elikagaien banaketako multinazionalen sarrera Espainian, 1973-1997
Hipermerkatuaren igoera, multinazionalek ezarritako politika oldarkorrei esker azaltzen da. Urte haietan, erregulazio eskasak "galduzko salmenta" onartzen zuen, non eta komertziante askok ez zuten ulertzen praktika hori.
Berez estrategia horrek bere izateko arrazoia zuen: Frantziako azalera handiek cash flow bat sortzen zuten, irekitze-lasterketa frenetiko bati ekiteko aukera ematen ziena. Garaiko gobernuak ez ziren gai izan fenomenoari mugak jarriko zizkion araudi bat ezartzeko.
Hala ere, masa-kontsumoaren garapen indartsua ez zen hipermerkatuengatik bakarrik gertatu. Merkatu-kuota handiena supermerkatu formatuarena zen. 1980. eta 1995. urteen artean, salmenta-kuota ia bikoiztu egin zen bost urtean behin, eta urteko irekierek gora egin zuten. 1980ko hamarkadaren erdialdean supermerkatu txiki edo superzerbitzu formatuak bizkortu egin zuen bere garapena supermerkatu handiaren aurrean. Joera hori modu iraunkorrean mantendu zen mendearen amaierara arte. 1996tik aurrera, sektoreko egitura-aldaketaren eta kontsumitzailearen jokabide-jarraibideen eraldaketen ildotik, supermerkatua suspertuko da azalera handiaren aldean.
Ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Enprese irekitzea Espainian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laburbilduz, handizkako autozerbitzuek txikizkako enpresariei zerbitzatzen zieten, eta haien aukera, funtsean, elikagaiak ziren, bereziki galkorrak ez zirenak. Pixkanaka, bezeroak eta eskainitako produktuak zabaltzen joan ziren.
Alde batetik, bezero berriak hotelak, ikastetxeak, ospitaleak, enpresa-jantokiak eta abar ziren; bestetik, produktu freskoak eskaintzen hasi ziren eta garbiketarako eta etxerako produktuen aukera hobetu zen. Formatuaren hedapen handia laurogeiko hamarkadan gertatu zen. 1990eko hamarkadan egonkortu egin zen, eta, ondoren, mende aldaketara arte izugarri hazi zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Peiró, Rosario. «Supermercado» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
- ↑ «SUPERMERCADO : TIPOS ⚡» SUPERMERCADO (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Qué secciones debe tener un supermercado?» Franquicia DIA 2021-12-21 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tipos de productos: ¿cómo se clasifican y qué características tienen?» Rock Content - ES 2019-09-29 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Cómo se clasifican los productos en mercadotecnia en 2022?» Zendesk MX 2021-11-24 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Historia, CurioSfera. (2022-10-10). «Origen e Historia del supermercado | Inventor y Evolución» CurioSfera Historia (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).