Lankide:ZuhaitzArrillaga/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tenisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenisa Ingalaterran eta XIX. mendean sortutako kirola da. Pilota batekin eta bi edo lau jokalarien artean jokatua. Tenis jokalariei tenislari ere deritze. Mende haren amaieran arautu zuten: Sare batek banatzen duen zelai batean jokatzen da, jokalariak erraketez baliatzen dira pilota sarearen gainetik aurkariaren zelaira botatzeko, beste taldeak itzuli ez dezanaren helburuarekin, partidek ez dute iraupen jakinik (beharrezko puntuazioa lortzean bukatzen da), prestakuntza fisikoa eta teknika behar dira tenisaren ezaugarriak eta arautegia betetzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialari batzuen arabera, Tenis modernoaren historia XIX. mendean hasi zen, Europako kontinentean. Bere lehen urteetan, herrialde anglosaxoietan zabaltzen hasi zen modu masiboan, eta, horregatik, “kirol zuria” ezizena hartu zuen. Era berean, klaserik aberatsenetako pertsonek soilik jolasten zuten hasiera batean. Kirol honen sortzailea Walter Clopton Wingkifield komandante britainiarra izan zen. Tenisa, lehenbizikoz, 1913an instituzionalizatu zen, teniseko nazioarteko federazioa sortu zenean, zehazki, 1913ko Martxoaren 1ean, Londresen.[1][2]

Beste historialari batzuek diotenez, tenisa Frantzian jaio zen, 1200 eta 1300 artean. C., non pilota bat eskuarekin jotzean zetzan kirol bat sortu zen. Kirol hau “jeu de paume” (palmondo jokoa) bezala ezagutu zen. Lehen tenis joko hau, historialari batzuen arabera, ariketa pixka bat egin nahi zuten monje talde batek asmatu zuen. Horretarako, "arrautza" izeneko pilota bat erabiltzen hasi ziren, klaustroko hormen, lurraren eta habeen kontra errebotatzen zutena, eskua erabiliz eta errebote bakoitzaren ondoren elkarri pasatuz.

Denborak aurrera egin ahala, jokoa aldatuz joan zen, eta lehen esku biluziekin edo eskularru batzuekin jotzen zen pilotak ere aldaketak izan zituen: eskularruak sokekin indartu ziren, kolpea eta mina murrizteko eskuetan. Handik gutxira, XVI. mendean, egurrezko erraketa bat erabiltzen hasi ziren, eskuen ordez. Lehen palak nahiko harrigarriak izan ziren arren, pixkanaka sofistikatu egin ziren kirtenekin eta sokekin. [3][4][5]

Gaur egun, kirol honen globalizazioak lagundu du arraza zein klase sozial desberdinetako pertsonek parte hartzea kirol honetan, eta horrenbestez, mundu mailan kirol hau ospetsua bihurtzea eragin du.

Emakumezkoen tenisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoen tenis profesionalaren hastapenak, 1970an izan ziren, emakume talde batek WTA zirkuitua izenez ezagutu zena sortu zuenean. Emakumeak kirolean integratzea lortu den arren, gizarteko gainontzeko arlo guztietan gertatzen den gauza bera gertatzen da hemen ere, bide luzea dago egiteko oraindik. 1900. urtean, Charlotte Cooperrek, txapelketa olinpiko bat irabazi zuen lehen tenislari emakumezkoak, lehen aldiz emakumezkoei parte hartzeko aukera eskeini zien lehen Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, Parisko Joko Olinpikoetan, alegia.

1957an, Althea Gibson, Ingalaterrako txapelketan partida bat irabaztea lortu zuen lehen emakumea izan zen. Izan ere, berarentzat oso bide luzea izan zen, etnia beltzeko jokalariek ezin baitzuten txapelketan parte hartu, eta orduan diskriminazio bikoitzaren aurka borrokatu behar izan zuen, emakumezkoa eta beltza izanagatik. Gaur egun, gero eta emakume gehiagok praktikatzen dute kirol hau, eta horietako asko gai dira nazioarteko txapelketak eta lehiaketak irabazteko.[6]

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenis munduan terminologiak jatorri frantsesa du. Tenis hitzaren jatorria frantseseko «tenez» hitzean dago. Tenislari batek, sakearen bitartez, pilota jokoan jartzen zuenean, «tenez» ohikatzen zuen.

Beste hitz batzuk ere hizkuntz berdinean dute jatorria. Adibidez, erraketa «raquette» hitzetik dator eta deuce «à deux le jeu» esamoldetik, markagailua 40 puntutan berdintuta dagoenean erabiltzen da.

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokoaren helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburua, erraketaz pilota tenis zelaia banatzen duen sarearen gainetik bidaltzea da, aurkaria arauz itzultzeko gai izan ez dadin ahaleginduz; baina kontuan hartu behar da, pilotak aurkariaren zelaiaren zatiaren barruan jo behar duela lurra sare gainetik iragan ondoren.

Jokoaren modalitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partida edo norgehiagokak banakakoak (bi jokalari elkarren kontra) edo binakakoak (bikote bat bestearen kontra) izan daitezke. Lehen modalitatean gizonezkoak eta emakumezkoak bereizten dira; bigarrenean, ordea, partida mistoak ere antolatzen dira. Badira bai profesionalentzako, bai afizionatuentzako lehiaketak.

Partidaren iraupena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da denboraz neurtzen, jokalariek lortu behar duten set kopuru jakin batez baizik. Normalean gizonezkoek bost set egin behar dituzte partidako; emakumeek, berriz, hiru. Partida, jokalarietako batek hiru (gizonezkoek) edo bi (emakumeek) set irabaztean bukatzen da.

Arautegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoruak laukizuzen forma du eta gehien erabiltzen diren materialak lur trinkoa, belarra eta material sintetikoa dira. Neurriei dagokionez, bakarkako (single) partiduetarako 23,77 m luzeran eta 8,23 m zabalean eduki behar du pistak eta binakako (dobles) partiduetarako 10,97 m-ko zabalera.

Sarearen bi aldeetan, saretik 6,40 m-tara marra zuzen bana dago alboetako lerroetatiktatik. Gainera, erditik zatitzen duen beste lerro bat trazatzen da. Lerro hauek sakerako koadroak osatzen dituzte, sakatzen duen tenislariak koadro horien barnean sartu behar duelako sakea balezkoa izateko.

Tenis-pisten azalera-motak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenisean jokatzeko oinarrizko 5 azalera-mota daude, baina lehenengo laurak baino ez dira erabilera orokorrekoak:

• Soropila edo belarra (azkarra)

• Lur harrotua (geldoa)

• Zementua (azkarra)

• Tenis Quick (azkarra - Ez da erabiltzen nazioarteko txapelketetan)

• Barnealdeen sintetika (ez da erabiltzen)

• Zura (erabiltzen ez dena)[7]

Lerroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenis pista lerro ezberdinez osaturik dago. Atzeko lerroak (baseline) eta zerbitzu lerroak (service line) laukizuzen bat osatzen dute. Atzeko lerroaren erdian marka bat dago bi zati berdinetan zatitzeko (centre mark). Luzera osatzen duten lerroak binakako partiduetarako lerroak dira (doubles sideline). Bestalde, binakako lerroen barnealdean bakarkako lerroak daude (singles sideline) eta banakako partidetan pistaren mugak dira. Jokalari baten zelaiaren erditik zeharkatzen den lerroa erdiguneko zerbitzu lerroa da (centre service line).

Lerro guztiek 25 eta 51 mm-ko zabalera eduki behar dute atzeko lerroak ezik. Atzeko lerroak 100 mm-ko zabalera izan dezake, nahiz eta normalean beste lerroen zabalera berdina duen.

Materiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuria edo horia izan daiteke, kautxuz egina eta forratua; barrutik hutsa da, gainak uniformea izan behar du eta josturarik gabea.

Konpetizio bakoitzaren antolatzaileek aldez-aurretik zehaztu behar dute joku bakoitzean zenbat pilota erabiliko diren eta pilota aldaketak egongo balira, honi buruzko arautegia.

Pilota aldaketa bi modutara egin daiteke:

  1. Joku kantitate bakoiti bat eta gero, kasu honetan, partidako lehen pilota aldaketa, partidako gainerako aldaketak baina bi joku lehenago egiten da, beroketa kontuan hartuta. Tie break-a joku bat izango balitz bezela hartzen da eta joku hau baina lehenago ezin da pilota aldaketarik egin.
  2. Set baten hasieran.

Pilota bat apurtzen bada, puntua errepikatzen da.

Teniseko pilotaren ezaugarriak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Pilotaren pisua 56,7 eta 58,5 gramo artekoa izan behar da.

-Pilotaren erreboteak ezin du 147 cm-tik gorakoa izan, eta gutxienez 135 cm-ko errebotea egin behar du.

-Pilotaren diametroa 6,35 cm eta 6,67 cm artekoa izan behar da.

-Pilotaren presioak 8,165 kg izan behar du.[8]

Erraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zurezkoa edo gai sintetikozkoa izaten da normalean. Zati kolpekaria ertz obalatuan mihiztatutako lokarri sarea (sokateria) da, bere heldulekua duena. Ezaugarriz oso erraketa ezberdinak erabiltzen dira; pisu ezberdinekoak, esaterako, erabiltzaileen (emakume, haur, gizonezko) arabera. Heldulekuaren diametroa ere ezberdina da pisuaren arabera.

Urtez urte, tenisa eboluzionatzen joan zen, bai jolasteko moduan, bai erabilitako materialetan, batez ere erraketetan. Izan ere, erraketek izugarrizko bilakaera izan dute lehenbiziko erraketekin alderatuta, lehenbizikoak zurezkoak baitziren eta horretaz gain gaur egungoak baino askoz ere azalera txikiagoa zuten. Lehenbiziko erraketa hauek asko pisatzen zuten eta indar handia behar zen haiekin jolasteko; Bestalde, gaur egun ezagutzen ditugun erraketak, oso erraketa sofistikatuak dira, garai batean baino material arinagoez eginak baitaude eta pilotari abiadura eta efektua emateko material espezifikoekin eginak daude.

Jokalariek hainbat kolpe garatzen dituzte tenisean jokatzen dutenean, besteak beste: sakea (partida hasteko erabiltzen den kolpea), drivea edo eskuina (errebotearen ondoren pilota tenislariaren beso trebearekin jotzen denean), alderantzizkoa edo revésa (driveren kontrako aldean kolpea ematen denean), bolea (jokalariak airean egiten duen kolpea, kantxan errebotea eman baino lehen), “drop shot” (kolpe honekin pilotak potentzia galtzea eta aurkariaren aldeko saretik oso gertu erortzea bilatzen da, dejada ere deitua), errematea (sakean egiten den mugimendu bera, baina buru gainetik egiten da).[9]

Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenis zelaia bitan banatzen du. Sarea erabat zabalduta egon beharko da, sareko bi zutoinen arteko espazioa erabat betez, eta sarearen zuloek, teniseko pilota bertatik pasa ezin izateko bezain txikiak izan behar dute.[10] Zelaian zeharka dagoen oihal zuriz estalitako kabletik zintzilikatzen da eta kableari zelaitik kanpo dauden bi zutabeek eusten dute. Zutabe hauen altuera 1,07 m-ko altuera eduki behar dute. Sarearen zuloak txikiak izan behar dute, pilota ez pasatzeko modukoak. Pistaren erdian sarearen altuera 0,914m-koa da. Sarea eusten duen kable edo sokak 8mm-ko diametroa du gehienez.

Zelai aldaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partidan, jokalariek zelaia trukatu egiten dute aldika. Aldaketa hori, set batean egindako jokoen kopurua bakoitia den bakoitzean egiten da. Set berria hastean, bukatutako jokoen kopurua bikoitia baldin bada, lehen “game”a jokatu eta zelai aldaketa egiten da.

Tie break-ean jokalariak 6 punturo aldatzen dira aldez.

Arau orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jokatzen hasi aurretik zozketa egiten da. Partidaren epailea eta tenislariak sarera hurbiltzen dira zozketa egiteko. Bertan, ausazko txanpona jaurtitzen da eta zozketa irabazten duenak zerbitzua edo errestoa aukeratu dezake.
  • Partida tenislari baten sakearekin hasten da.
  • Sakea balezkoa izanez gero, 2 tenislariek sarearen beste aldera pasa behar dute behin eta berriz aurkariak pilota zelaitik kanpo edo sarera botatzen duen arte edo bietako batek bote bat baino gehiagorekin ematen badio pilotari. Momentu horretan tantoa bukatzen da eta puntua akatsik egin ez duen jokalariarentzat da. Pilotak pista egituratzen duen marretako bat ikutzen badu, balezko pilotakada da. Sakea egiten duenak, lehenego aukeran txarra eginez gero, bigarren aukera bat izango du. Adibidez, sakea txarra izateko arrazoietako bat litzateke, sakean pilota beste aldera pasatzea lortzen bada, baina sarea ukitu badu. Kasu horretan sakea errepikatu beharko da, “net” izango baitzen. Hala ere, azkenenego kasu honetan, jokalariak ez luke bi sake izatearen eskumena galduko, eta berriro ere bi sake izango ditu. Bigarren aldiz “net” eginez gero, sake hori txarra bezala kontatuko da.[11]
  • Jokalariak pistan, aldez  aldatzen dira partidan zehar.
  • Jokalari edo talde batek 2/3 set irabazten dituenean amaitzen dira partidak.
  • Jokalariek ezin dute sarea ukitu puntu baten lehian.

Puntuazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jatorria itxura guztien arabera, euskal jokoetan erabiltzen zen sistematik heldu dira puntuen izen horiek, kintzea erabiltzen baita egun pilota joko batzuetan.
  • Tenis partida bat partzial ezberdinetan zatitzen da (ingelesez set-ak). Aurrez erabakitako set kopuru bat lortzen duen jokalariak irabazten du partida. Set bakoitza joku ezberdiñez osaturik dago eta joku bakoitzean jokalari batek du sakea txandakatuz. Azkenik, joku bakoitza puntu edo tanto ezberdiñez dago osatuta, 15, 30, 40 eta punturako tantoa izanez.
  • Jokuaren puntuazio honela kalkulatzen da: puntu bat egitean 15 puntu igotzen dira markagailura, bigarrenarekin 30 puntu, hirugarrenarekin 40 puntu eta laugarren tantiarekin jokua irabazten da; Jokalari batek lau tanto irabaziz jokua ez irabazteko aukera bat dago. Bi jokalariek 3 tanto lortzen badituzte, jokalarietako batek bi tantoko abataila lortu arte jokatzen da.
  • Joku bakoitza lortu ahal izateko, 4 puntu egin behar dira gutxienez eta set bat lortzeko 6 joku behar dira gutxienez.
  • Set bat lortzeko ere 2 jokuen abantaila lortu behar du jokalarietako batek. Jokalari bat 6 jokutara iriten bada eta ez badu 2 jokoen abantaila aurkariarekiko (6-5), beste joku bat jokatzen da bi jokoen abantaila lortu ahal izateko (7-5). Berdinketa gauzatzen bada (6-6), «berdinketa hauste» jokoa edo «tie break-a» jokatzen da.

«Tie break»[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa bakoitzaren arautegiak berdinketen haustura hartzen du kontutan. Set bakoitzean (6-6) emaitzara iriten badira tenislariak, «berdinketa hauste» jokoa edo «tie break-a» jokatzen da. Bertan, emaitza puntu korrelatiboez erabakitzen da (bat-zero, bi-zero, hiru-zero,...) 7 tantotara iritsi arte, 2ko abantailarekin. Jokalari bat 7 tantitara iristen bada 2 puntuko abantailarik gabe (7-6), jokua luzatu egiten da jokalarietako batek 2 puntuko abataila lortu arte. Lortzerakoan jokua amaitutzat hartzen da eta set-a (7-6) bukatzen da.

Sake-zerbitzaria eta sake-erantzulea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalariak edo taldeak sarearen kontrako aldeetan kokatuko dira. Zerbitzaria da lehenik eta behin pilota jokoan jartzen duen jokalaria. Errestatzailea zerbitzariak ateratako pilota itzultzeko prest dagoen jokalaria da.[12]

Aldeen aukeraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldeen aukeraketa eta lehenengo jokoan zerbitzari eta errestatzaile izateko eskubidea zozketa bidez aukeratzen da, beroketa hasi baino lehen. Zozketa irabazten duen jokalariak edo taldeak aukera dezake:

  1. Partidako lehen jokoan zerbitzari edo errestatzaile izatea; kasu horretan, jokalariak edo taldeak pistaren aldea ere aukeratuko luke partidako lehen jokorako.
  2. Partidaren lehen jokorako pistaren aldea; kasu horretan, aurkariak aukeratuko du lehen jokoan zerbitzari edo errestatzaile izango den.
  3. Aurkariak egin dezala aurreko aukeraketetako bat.[13]

Kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teniseko kategoriak, orokorrean, honakoak dira:

10. Amateurra, edo hasiberriak.

9. Amateurra, jokatzen hasi berri diren jokalarien taldeka ere barnebiltzen duena.

8. Amateurra, kirolaren jakintzaren bat duten hasiberriak barne hartzen dituena.

7. Amateurra, jokatzen dakiten baina sakontasuna edo potentzia menderatzen ez duten hasiberrien taldea.

6. Amateurra edo maila aurreratuagoko jokalariak.

5. Amateurra edo bitarteko jokalariak, teknika eta sendotasun egokia dutenak.

4. Amateurra, tarteko maila aurreratuko jokalariak barnebiltzen dituena.

3. Amateurra, maila aurreratuko jokalariak eta teknika erabat menderatzen dutenak.

2. Amateurra, kolpe, sakontasun eta barietate guztiak menderatzen dituzten maila oso aurreratuko jokalariak.

1. Amateur maila altuena da eta jokalari lehiakorrak dira[14]

Txapelketa garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira nazioarteko mailan jokatzen diren txapelketa garrantzitsuenak, eta txapelketa hauen ezaugarriak:

- Davis Kopa: 1900. urteaz geroztik jokatzen den gizonezkoen nazioarteko lehiaketa da, Nazioarteko Tenis Federazioak antolatua. Bere berezitasuna da jokalariek ez dutela banaka parte hartzen, beren kirol federazio nazionalak izendatutako hainbat jokalarik osatutako talde nazional gisa baizik. Txapelketa honetan titulu gehien dituena Ameriketako Estatu Batuetako taldea da, 32 guztira.

- Federazio Kopa: Lehiaketa hau Davis Koparen baliokidea izango litzateke, baina emakumezko tenislarientzat. 1963tik jokatzen da eta Davis Kopan ez bezala, jokalariek banaka zein taldeka parte hartzen dute. Bitxikeria bat,  Arantxa Sánchez Vicario tenislari espainiarrak, gaur egun ere, garaipenen errekorra duela, bai banakakoetan, bai binakakoetan, 72 garaipenekin, eta partidu gehien jokatu dituen errekorra, ehun guztira. Horretaz gain,  urte gehien jokatu dituen tenislaria ere bada.

- ATP Masters Serieak: Lehiaketa honen jatorrizko izena ATP World Tour Masters 1000 da, eta gizonezkoen tenislarientzako banakako bederatzi txapelketez osatua dago, Europan, Ipar Amerikan eta Asian urtero egiten den ATPren (Tenislari Profesionalen Elkartea) parte diren txapelketak dira. Maila honetako banakako tituluen errekorra Novak Djokovicek du, bere palmaresean 30 titulu lortu baititu.

-  Barclays ATP: Masters Kopa izeneko lehiaketa hau, egoitza Londresen duena, urtero jokatzen da denboraldi bakoitzaren amaieran, munduko sailkapeneko zortzi jokalari onenen parte-hartzearekin. Urtean zehar jokatzen diren arren, ez da kanporatze zuzeneko txapelketa bat, zortzi parte-hartzaileak 4 jokalariko bi multzo ezberdinetan banatzen dira, eta horietako bakoitzak bere multzoko beste 3 tenislarien aurka jokatuko du. Eremu bakoitzean hobekien kokatuta dauden bi jokalariak finalerdietara sailkatzen dira, non partida hauek finala jokatuko duten bi jokalariak zehazten dituzten.

- ATP Challenger Series: Urtero egiten diren 110 txapelketa inguru dira, ATPkoak ere badira eta ATPk antolatzen dituen txapelketetan maila baxueneko kategoria da. Hasiberriak edo maila baxuagoa duten jokalariek txapelketa garrantzitsuenetara iristeko puntuak lortzeko balio dute txapelketa hauek. Txapelketa hauetan 70. postutik beherako jokalariek parte hartzen dute, eta txapelketa hauek baliatuz, munduko onenen aurka jolasteko balio die.

- Eta azkenik, mundu mailako teniseko lehiaketarik garrantzitsuena aurkitzen dugu, Grand Slam izenekoa: Lehiaketa hau jokalarien eta kirolzaleen artean ospe handiena duten lau txapelketek osatzen dute, munduko sailkapenerako puntu gehien ematen baitituzte txapelketa hauek.


Grand Slameko lau txapelketak hauek dira:

- Australiako Irekia: Lau txapelketetatik lehena da. Urtarrilean Melbournen (Australia) egiten da, Melbourne Park izena duen  kirol-gunean, eta ezaguna da txapelketa jokatzen denean dauden  tenperatura altuengatik. Lehiaketa kategoria desberdinetan  banatzen da, eta banakako eta binakako kategoriak daude, bai gizonentzat, bai emakumeentzat, baita lehiaketa mistoak ere. Azken urteotan, gurpil-aulkiko jokalarientzako lehiaketak ere sartu dira.

- Roland Garros: Maiatzaren amaieratik ekainaren hasierara bitartean bi astez jokatzen da Parisen, Stade Roland Garros konplexuaren instalazioetan. Txapelketa garrantzitsuenetako bat da, 21 milioi euro baino gehiago banatzen dituelako saritan, eta baita zaharrenetarikoakoa ere, 1891n hasi baitzen txapelketa hau.

- Wimblendon: Denboraldiko hirugarren txapelketa nagusia da eta munduko ospetsuena eta zaharrena da. All England Lawn Tennis and Croquet Club-ek antolatzen du, eta ekaina zein uztailean burutzen da Wimbledonen, Londresen, 1877. urteaz geroztik. Gizonezkoen eta emakumezkoen banakako txapelketak jokatzen dira aldi berean, gizonezkoen eta emakumezkoen bikoak, eta bitar mistoak. Gazteen banakako torneoak ere egiten dira, gizonezkoenak eta emakumezkoenak, eta binakakoak ere burutzen dira.

- AEBetako Irekia: Denboraldiko laugarren eta azken Grand Slam-a da. Urtero abuztua eta iraila bitartean ospatzen da New Yorkeko USTA Billie Jean King National Tennis Centerren. Txapelketak ia hogeita lau milioi dolar banatzen ditu saritan.

Txapelketa hauen bitartez, (Barclays ATP World Tourreko Finala izan ezik), ATPren sailkapena definitzen da, bai gizonezkoena, bai emakumezkoena, aurreko 52 asteetako emaitzak barne hartzen dituena eta urtero, sailkapen orokor hau 45 aldiz eguneratzen dena.[15]

Mundu mailako tenislari ospetsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenisaren munduan, haien jokoagatik, teknikagatik edo lehiagatik nabarmendu diren figura handiak aurkitu ditzakegu. Gizonezko eta emakumezko tenislari guztien artean, ikus dezagun munduko tenislari onenen selekzio txiki bat:

  • Rafael Nadal (Espainia). «Lur harrotuaren erregetzat» hartzen da. Grand Slam titulu gehien dituen gizonezko tenislaria da (22), Novak Djokovicekin batera, eta Golden Slam bat (lau Grand Slam-ak eta urrezko domina bat Olinpiar Jokoetan) lortu duen gazteena eta hiru hamarkada ezberdinetan (2000, 2010 eta 2020) munduko tenislari hoberena izan den tenislari bakarra.
  • Roger Federer (Suitza). Historiako tenislari onena da belar pistetan, eta historiako tenislari hoberenetarikoa.
  • Novak Djokovic (Jugoslavia zaharra). ATPren rankingeko 1. postuan dago eta pista trinkoko onena da.
  • Andre Agassi (Estatu Batuak). Banakako modalitatean gizonezkoen teniseko zazpi titulu ospetsuenak irabazi dituen tenislari bakarra da: lau Grand Slam-ak, Masters Kopa, urrezko domina olinpikoa eta Copa Davis
  • Björn Borg (Suedia). Copa Davis-en debuta egin zuen jokalaririk gazteena izan zen, eta Roland Garroseko eta Wimbledongo txapeldunik gazteena.
  • Pete Sampras (Estatu Batuak). «Pistol Pete» Grand Slam txapelketa gehien pilatu zituen laugarren tenislaria izateagatik eta errebindikazio gupidagabea izateagatik nabarmendu zen.
  • Serena Williams (Estatu Batuak). Bere ahizpa Venusekin batera, munduko emakumezko tenislari sarituenetako bat izan da. Golden Slam-a bi modalitateetan (banakakoetan eta bikoteetan) lortu duen tenislari bakarra da.
  • Martina Navrátilová (Txekoslovakia). Wimbledongo banakakoen kategorian sari gehien lortu dituen tenislaria da, eta kirolariek giza eskubideen aldeko borrokan eta bazterketa-arriskuan dauden kolektiboetan duten inplikazioaren adibide da.[16]

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Historiako partidarik luzeena.

Tenisa ez da soilik arintasuna, erreflexuak, erresistentzia fisikoa eta indarra neurtzen dituen kirola. Izpirituaren eta adimenaren arteko borroka ere bada, eta jokalariek dena uzten dute kantxan. Horren frogarik onena orain arteko tenis partidarik luzeena da.

Partida horrek 11 ordu eta 5 minutu iraun zituen, eta John Isner eta Nicolas Mahuten artean jokatu zen.

Azkenean, Isnerrek irabazi zuen partida, 6-4, 3-6, 6-7 (7-9), 7-6 (7-3), 70-68

2. Historiako sakerik azkarrena.

Teniseko sakerik azkarrena, gizonezkoen modalidadean izan zen, eta Sam Groth australiarrak egin zuen. Pilotak 263,44 km/h-ko abiadura hartu zuen.

3. Wimbeldon txapelketa eta marrubiak.

Urtero 24 tona inguru marrubi kontsumitzen dira Wimbeldongo txapelketan.

4. Tenisa eta apustuak.

Beste kirol batzuetan ez bezala, tenisaren aldaerak gutxi dira. Tenisa jarraitzen dutenen grinarekin batera, kirol honetako apustuak intentsitate oso altukoak izan ohi dira.

Izan ere, munduko Kasino ospetsuenek kirol honi bakarrik eskainitako atalak eta gaiak dituzte. Honek, tenisak gaur egungo testuinguru digitalean duen ospea agerian uzten du.[17]

  1. (Gaztelaniaz) Federación Internacional de Tenis. 2023-02-23 (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  2. (Gaztelaniaz) «El tenis: historia, reglas, ejercicios, técnicas y accesorios para practicarlo» Guía Fitness (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  3. Tenis |. (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Tenis - Definicion.de» Definición.de (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  5. (Gaztelaniaz) «Historia y Origen del Tenis | Superprof» We Love Prof | El blog de Superprof España (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  6. (Gaztelaniaz) V, Gabriela Briceño. (2020-04-16). «Tenis | Qué es, características, cómo se juega, fundamentos, historia» Euston96 (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  7. «▷ Dimensiones de una Pista de Tenis | VTS Tenis Blog» www.vts-tenis.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  8. «¿Diferencias Entre Las Pelotas De Tenis Y Las De Pádel?» www.m1tennis.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  9. (Gaztelaniaz) «Definción de Tenis» DefinicionABC (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  10. (Gaztelaniaz) Tenis, La Web del. «Las Reglas del Tenis» La Web del Tenis (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  11. (Gaztelaniaz) «El tenis: historia, reglas, ejercicios, técnicas y accesorios para practicarlo» Guía Fitness (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  12. (Gaztelaniaz) Tenis, La Web del. «Las Reglas del Tenis» La Web del Tenis (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  13. (Gaztelaniaz) Tenis, La Web del. «Las Reglas del Tenis» La Web del Tenis (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  14. (Gaztelaniaz) V, Gabriela Briceño. (2020-04-16). «Tenis | Qué es, características, cómo se juega, fundamentos, historia» Euston96 (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  15. (Gaztelaniaz) «Txantiloi:Seo.title» www.tenispontdincanou.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  16. (Gaztelaniaz) «Todo lo que Debes Saber sobre el Tenis | Superprof» We Love Prof | El blog de Superprof España (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).
  17. (Gaztelaniaz) eSH. (2021-05-13). «12 Curiosidades del Tenis que No Sabías, Hasta Ahora 🎾» elSuperHincha (Noiz kontsultatua: 2023-05-10).