Wikipedia, Entziklopedia askea
Lentoia

Lentoia bisigu arruntaren antza duen arrain hezurduna da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lentoiak hainbat izen ditu, alikota, Elantxoben, allueta Bermeon eta elefante zaharra Getarian.

Bere izen zientifikoa, Pagellus acarne. Pagellusek, papera esan nahi du latinez, eta acarnek berriz, haragitsua da. Ondorioz, oso zapala eta haragi onekoa, jateko modukoa dela esan nahi du.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lentoiaren ilustrazio zientifikoa.

7 urte arte bizi daitezke.

Gorputzean bi kolore tartekatzen ditu; arroxa eta zilarra. Honez gain, urre koloreko distirak ere baditu. Gorputza eta bizkarraldeko hegatsa, luzeak ditu. Bularraldeko hegatsean puntu gorri oso ilun txiki bat du. hegatsek kolore gorria dute.

Burua borobila du. Begi handiak ditu, baina, ahoa, berriz, txikia. Azken honen barrualdean naranja kolorea nagusitzen da bertan, hiru ilara hortz dituztelarik.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoaren ipar-ekialdean aurkitzen da. Azoreetan, Madeiran, Kanarietan eta Cabo Verde uhartedian ere bizi da, baita Mediterraneo itsasoan ere.


Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain orojaleak dira, honenbestez, algaz gain, itsas zizaretaz eta molusku eta krustazeo txikiez elikatzen dira.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrautzak ur azalera iristean jaiotzen dira Larbak. Hauek ar bezala jaiotzen dira, eta heltzean beraien sexua aldatu eta eme bihurtzen dira.

Sukaldaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Bisiguaren antzeko arraina den arren, ez da hau bezain preziatua.

Haragi zaporetxua du. Jateko modu asko daude, gisatuan, labean erreta edo marinatuta. Baina parrillan ez da sukaldatzen, oso lehorra geratzen baita.