Itxura
👨👨👦👦 Biztanleak 236.440 |
🔎 Azalera 2.322 km² |
🏙️ Hiriburua Ponta Delgada |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Azoreak (portugesez, Açores) Ozeano Atlantikoaren iparraldean kokaturik dagoen uhartedi bat da. Portugali dagokio eta Iberiar penintsulatik 2.000 kilometrotako distantziara dago.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]9 uhartek osatzen dute. Bi handienak hauek dira:
- São Miguel uhartea: Uharte handiena da. 759 km²-ko azalera du eta 137.830 biztanle ditu. Uharteko hiri handiena Ponta Delgada da, Azoreetako hiriburua.
- Pico uhartea: 447 km²-ko azalera du eta 13.834 biztanle ditu. Uharteko mendirik altuena, Ponta do Pico da. 2.351 metroko altuera dauka
- Terceira uhartea: 396,75 km² ditu eta 2011an 54.996 biztanle zituen. Bi udalerri eta lau sumendi ditu. Angra do Heroismo da hiriburua.
Geografia oso aldapatsua da. Uharte bolkanikoak dira, hau da, sumendi asko daude. Mendi altuena Ponta do Pico da.
Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azoreetako hiri handienak hauek dira:
- Ponta Delgada: São Miguel uhartean dago eta 2011ko biztanleria 68.809koa zen. Bere azalera 234km²koa da. 1522an hiriburua bihurtu zen.
- Angra do Heroísmo: Terceira uhartean kokatuta dago. 237.52 km² azalera du eta 35.402 biztaleekin kontatzen du. 1450 urtean sortu zen hiria.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1427an aurkitu zituzten Azore uharteak. Gonçalo Velho kapitainak aurkitu zituen. São Miguel uhartea izan zen lehena populatzen. 1522an lurrikara bat egon zen eta horregaitik Ponta Delgada bihurtu zen populatuena.
Bigarren Mundu Gerran Britainiarrek eta Estatu Batuarrek Antlantiar Ozeanoa urpekuntzi alemaniarrak erasotzeko erabili zuten.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Angra do Heroísmoko katedrala: XVII mendeko eliza.
- Moinhos gaztelua: XVI mendeko gaztelua.
- Lagoa do Fogo eta Lagoa das Furnas aintzirak.