Edukira joan

Lankide eztabaida:212.81.214.242

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Josugoni:

1-Zergatik desegiten dituzu hainbat aldaketa, jatorrizko artikulua hobetzera badatoz? "Gara" egunkariaren inguruan lehendik idatzita zegoena oso urria, hankamotza eta zehaztasun gabekoa zen. Orain, egin diren ekarpen berriekin, hutsune horiek bete dira eta hasieran zegoen azalpena baino modu askoz ere osatuagoan argtitaratu da "Gara"ri buruzko artikuloa. Beraz, hasieran zegoen azalpen hori berriz eransteak ez du zentzurik.Erantsitako informazio berrian argi eta agrbi eta askoz ere sakonago azaltzen da lehenago modu labur eta ezegokian azaltzen zen hori.

2-Zergatik tematzen zara behin eta berriz lehendik zeuden gauzak gaineratzen. Izan ere, orain gaineratu den informazioak baliogabetu egiten ditu lehenago zeuden lerro horiek. Zergatik tematzen zara gisa honetako esaldiak jartzen: "Pentsamendu politikoari dagokionez, Gara, ezker abertzalean kokatzen da. Bere aurretik zegoen Eginekin gertatu zen bezala, hainbat aldiz lotu izan dute ETArekin eta bere zuzendari ezberdinak (gaur egun Josu Juaristi) Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasa behar izan dira hainbat edukiren gainean deklaratzera".

Izan ere, esaldi hori ez da batere zehatza. Esaten al duzu zergatik joan behar izan diren "Gara"ko egunkariak auzitegi nazional espainolera deklaratzera. Jakinarazten al duzu auzi horiek guztiak ARTXIBATUAK izan direla eta beraz zu zeu ari zarela "Gara" epaitzen? Ba al duzu horren berririk. Kontrastatu al duzu?. Bestalde, "Gara" ETArekin lotzen dutela esatea "Berria", "Egunkaria" edo "Diario de Noticias de Gipuzkoa" ETArekin lotzen dutela esatea bezalakoa da. Izan ere, hiru hedabide horietako zuzendariak eraman dituzte auzitegi nazionalera deklaratzera. Euskarazko Wikipedian zergatik ematen dira ontzat "Gara"ren aurka egin eta artxibatutako salaketa horiek, eta ez beste kasuetan? Besterik gabe ETArekin lotu dutela esatearekin kazetaritzaren printzipio deontologikoen aurka egiten ari zara. Erakunde bat elkarrizketatu edo erakunde horren iritziak plazaratzeagatik egunkari bat erakunde horrekin besterik gabe lotzeak ez du zentzurik. Arrazoi horregatik berberagatik, "El Mundo" espainola edo BBC britainiarra, edo gertuagoko kasu bat aipatzearren, "The Times" ere "lotu daitezke ETA"rekin, zure ikuspuntuaren arabera.


3-Bestalde, zergatik jarraitzen duzu "Ideologia" epigrafearen azpian kokatu nahian "Gara"ren linea editoriala, beste egunkariei buruz hitz egiten denean "linea editoriala" bada medio honetan erabilli ohi den esaldia? Nik uste dut "Gara" kriminalizatu nahiarekin lerrotzen dela zure ikuspegia.

4-Azkenik, edizioaren inguruan, desegindako beste aldaketa bat honakoa da. Kronologia, Linea editoriala eta bestelako alorrak Indize moduan jarri dira eta hori ere desegin da. Zein da arrazoia. Akaso "Gara"k ez du merezi beste egunkariek duten bezala, aurkibide txukun bat?


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.