Lankide eztabaida:83.213.81.134

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Loturak dituzten izenak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Eskerrik asko Euskal Wikipedian parte hartzeagatik! Gauzatxo bat: Kontuz loturak dituzten izenak aldatzen dituzunean, horrela lotura apurtzen baita. Esate baterako, ikusi dut Ayuda ==> Aiuda aldatu duzula, edo Trebiñuko barrendegia ==> Trebiñu barrendegia, artikuluetara eramaten zituzten loturak desagertaraziz. Hurrengo batean, edo izen horiek ez dituzu ukitzen, edo dagokien artikuluen izenburua aldatzen duzu (nik orain Aiuda ibaiarekin egin dudan bezala); bestela, artikuluak umezurtz gelditzen dira, haiengana iristeko loturarik gabe, alegia. Izan ondo, eta galdetu lasai edozein gauza! Ah, eta ez ahaztu Wikipedian izena eman dezakezula, lankideon arteko harremanak errazteko. --Unai (esan) 11:05, 28 Martxoa 2009 (UTC)

Sortu erabiltzaile bat, mesedez![aldatu iturburu kodea]

Zergatik demontre ez duzu erabiltzaile bat sortzen eta erabiltzaile horrekin lan egiten? IP anonimoetatik egin ohi diren aldaketak aztertzen ditudanean bandalismoak konpontzeko, beti aurkitzen dut zure IPa. Ez daukazu benetako daturik zertan eman, hemen ez dugu jendea epaitzen bere izenagatik edo ikasketengatik, egiten duen lanagatik baizik, eta zure lana oso ona da.--Assar; (erantzun hemen) 21:41, 17 Apirila 2009 (UTC)

Loturak (bigarren aldiz)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Zure aldaketa hau ikusi dut. Jagonetek kuadrilla terminoa hobesten du. Gainera, hori aldatzerakoan artikulura doan lotura apurtu duzu. Kontuan hartu urdinez dauden hitzek artikulu batera eramaten dutela... --Unai (esan) 22:11, 9 Maiatza 2009 (UTC)

Ez dakit nire mezuak irakurtzen dituzunentz, baina tira... Zure beste aldaketa hau ikusi dut. Infotaulako elementuetan a itsatsia jarri duzu. Ba konturatu zaitez taulan jada ez direla ondo irakurtzen zure aldaketaren ostean. Aldatuko dut, baina kontuan izan hurrengorako... addo! --Unai (esan) 08:05, 10 Maiatza 2009 (UTC)

Markatzeko lengoaia ez da gero pantailan ikusten dena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo berriz! Berriro natorkizu iruzkin bat errepikatzera. Zure aldaketa hau ikusi dut. Konturatu zaitez infotaulan merindade ==> merindadea egiten duzunean, gaizki ikusten dela, hots, merindadeaa agertzen dela. Berdina gertatzen da "%" ikurrarekin... Zure aldaketa gehienak oso baliotsuak dira, baina begiratu ezazu egiten dituzun aldaketen ondorioa zein den, batez ere infotauletako datuak aldatzen dituzunean. Zergatik ez duzu erabiltzaile izen bat ematen? Izan (f)untsa! --Unai (esan) 16:53, 19 Ekaina 2009 (UTC)


Honako hau konturik sortu ez duen edo erabiltzen ez duen erabiltzaile anonimo baten eztabaida orria da. Haren IP helbidea erabili behar izan da, beraz, identifikatzeko. Batzuetan, ordea, erabiltzaile batek baino gehiagok IP bera erabiltzen dute. Erabiltzaile anonimoa bazara eta zurekin zerikusirik ez duten mezuak jasotzen badituzu, eman ezazu izena edo has ezazu saioa, etorkizunean halakorik gerta ez dakizun.