Lankide eztabaida:Beñat Lopez de Ocariz/Proba orria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Irakaslearen feedback-a[aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau oso berde dago oraindik eta hobekuntza nabariak egin behar zaizkio bai edukiari dagokionean bai eta formatuari dagokionean.


Aipatuko dizuedan lehenengo gauza, oso garrantzitsua eta larria, zera da: zuen iturri bibliografikoak ez dira egokiak, oso kalitate baxukoak baizik. Kontutan izan erabiltzen dituzuen iturriak argitalpen zientifikoak edota zientzia dibulgaziozko argitalpenak barne hartu behar dituztela.


Alderdi biologiko eta zientifikoen zuzentasunari erreparatu iezaiozue mesedez. Esaterako larria den akats bat detektatu dut: izen zientifikoa etzan gabe jarria zenuten.


Zuen artikuluan gako diren hainbat kontzeptu jarri behar dituzue. Esaterako, argiro esan behar duzue zuena espezie inbaditzaile bat dela: https://eu.wikipedia.org/wiki/Txikipedia:Espezie_inbaditzaile


Egitura aldetik ere hobekuntza nabariak egin behar dituzue: esaterako ez duzue esaten zuen artikuluaren lehen parrafoan espezia hau izurri bat dela.


Gero kontutan hartu behar duzue ere umeentzako zuzentzen zabiltzatela, eta beraz, alde batetik ulergarria eta erakargarria izan behar du (irudiak gehitu behar dituzue, diagramak, ba al dakizu atala, banerra… eta txikipediak ematen dizkizuen hainbat aukera). Irudiak gehitzerakoan ez ahaztu hauen oina jartzea bertan azaltzen denaren azalpenarekin. Esatea ere, Txikipedian normalean ez dela jartzen zuek gehitu duzuen sailkapen zientifikoa. Hau testuan leunki azaldu dezakezue, baina hobe wikipediaren itxuratik gehiago aldentzea eta sailkapena kentzea hori egiteko modu bat da. Hizkuntza oro har leuna eta argia izan behar da. Atalburuak ere leunagoak izan behar dute -> normalean galdera bidez jartzen dira.


Bestalde, ez duzue ahaztu behar zuen txikipedia artkuluak duen balio didaktikoan. Kasu honetan, esatereko, zergatik da kaltegarria, zein izan da gizakiaren eragina guzti honetan eta zer egin daiteke jasangarritasunaren ikuspuntutik egoera hobetzeko. Alegia, gizakien eraginez sortzen diren eragin negatiboetaz hizketan ari gara eta gizakiok egindako kalteen aurrean guk egin dezakegunaz hauek ekiditeko. Beraz, hemen garapen iraunkorrerako helburuak eta jasangarritasun hezkuntzak paper garrantzitsua hartzen du eta zuek hau aintzat hartu behar duzue lan hau egiterakoan, lanaren balio didaktikoa goraipatuz.


- Gogoratu ere, artikuluaren bukaeran "Gehiago jakiteko" atal bat gehitu behar duzuela ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen estekekin. Bertan ez dituzue soilik jarriko estekak, baizik eta azalpen xume bat nora bideratuko dituzuen esanez.

Animo lanketa horrekin! zuen ikasleekin lanketa egiteko erabilgarria den euskarazko material didaktiko baliotsua sortzeko aukera duzue lan honen bidez, ekin beraz lanari! Bcppaagi (eztabaida) 14:30, 16 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]