Wikipedia, Entziklopedia askea

Espezie inbaditzaile

Espezie inbaditzaileak berea ez den ekosistema batean sartzen den eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espezieaei deritzo, hau da, bertako animaliak eta landareak kaltetzen ditu. Espezie inbaditzaileak animaliak, landareak edo organismoak izan daitezke.

Normalean, espezie inbaditzaileak azkar hazi eta ugaltzeko gaitasuna dute, eta horrez gain, ingurune ezberdin askotan bizitzeko ahalmena dute. Horregatik, erraz egokitzen dira edozein ingurunera.

“Espezie inbaditzaileak kalte ekonomikoak, ingurunekoak edo giza kalteak eragin ditzake berea ez den ekosisteman sartuz”


Zer eragin du?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Euskal Herrian espezie inbaditzaile bat sartu zen duela urte gutxi (2010), Asiako liztorra, hain zuzen ere, eta arazo asko ekarri zituen espezie honek.

Espezie inbaditzaileak eragin negatiboa dute, horregatik deitzen dira inbaditzaile. Izan ere, kanpotik datozen espezie guztiak ez dira inbaditzaileak. Espezie inbaditzaileak ekosistema berrira ohitzen direnenean, euren aurreko ekosistemako harrapakaririk ez dutenez, kontrol gabe zabaltzen dira bertako beste espezie batzuk suntsituz eta kasu batzuetan desagerttzeko arriskuan jarriz. Suntsipen hauek, gure ekonomian eragina izan dezakete batzuetan uztak edo jaten ditugun arrain edo animaliek baitira eragina jasaten dutenak.

Asiako liztor erregina bat (Vespa Velutina nigrothorax)


Zergatik aldatzen dira ekosistemaz?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie inbaditzaile baten ekosistema aldaketa faktore ezberdinengatik sortu daiteke: espezie horren ekosistemaz aldatzeko beharra ezin duelako dagoen ekosisteman bizi, gizakiaren interes ekonomikoa edo gizakiak nahi gabe eragindako aldaketa.


Nola aldatzen dira ekosistemaz?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Argentinan basoak suntsitzen ari diren kastore kantitate oso altua dago, horregatik, 100.000 kastore hil nahi dituzte haien basoak babesteko.

Ekosistema aldaketak nahita edo nahi gabe egindakoak izan daitezke:

  • Lehen aipatu bezala, ekosistema aldaketa baten beharra edo arrazoi ekonomikoengatik nahita egindakoak izan daiteke, adibidez, elikagaiak jatorrizkoa ez den beste herrialde batean landatzea. Gizakiek nahita jatorrian ez zeuden ekosistemetan sartutako animalia inbaditzaileen adibideak: kastoreak Argentinako hegoaldera eraman zituzten Kanadatik pentsatuz Argentinako hegoaldeko ehiztarientzat kastoreak pagotxa izango zirela, baina animalia horiek gehiegi ugaldu eta bertoko basoak hondatu zituzten; amerikar ibai-karramarroa baten batek ekarri zuen Amerikatik Europara pentsatuz horrela hemengo ibaietan beste karramarro mota bat harrapatzeko aukera berri bat egongo zela, baina bertoko ekosistemen kalterako izan zen; Niloko perka baten batek eraman zuen Victoria lakura, bertako arrantzaleentzat pagotxa izango zelakoan baina perka erraldoi horrek bertoko ekosistema hondatu egin zuen...
  • Bestalde, nahi gabe sortutakoak ere badaude, edozein gauza garraiatzerako momentuan ekosistema batetik bestera edozein organismo edo landare pasa daiteke, horietako askok ez dute lortzen beste ekosistema batean bizirautea, baina haietako batzuk bertan bizitzeko gai dira. Gizakiek nahi gabe gure ekosistemetan sartutako animalia inbaditzaileen bi adibide: tigre eltxoa eta liztor asiarra. Zientzialariek uste dute tigre eltxoak erabilitako pneumatiko zaharretan etorri zirela, inork gonbidatu gabe, eta liztor beltzak, ustez, Asiatik itsasontziz etorri ziren Bordeleko portura, 2005ean, egurra zekarren itsasontzi batean.


Zer itxura dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie inbaditzaileak animaliak edo landareak izan daitezke, baina baita mikroorganismo txikiak ere. Ezin daiteke esan espezie inbaditzaileek itxura edo forma jakin bat dutela, hainbat mota ezberdinetakoak direlako. Landare, animalia eta organismo txiki-txikiak izan daitezke eta mota hauen barruan oso ezberdinak daude.

Batzuetan, nahiz eta ekosistemarentzat kaltegarriak izan, itxura polita daukate eta gizakiek nahita ekarri zituzten beren itxura politarekin liluratuta.

Adibidez, landareetan Panpa-lezka (Cortaderia selloana) eta Mimosa (Acacia dealbata) ditugu, guztiz ezberdinak, bata zuhaitz arrunt handi bat (mimosa) eta zuhaixka bat. Beren itxura ederragatik ekarri eta landatu zituzten baina gero, uste baino gehiago ugaldu egin ziren ekosistema batzuetan kaltegarri bihurtzeraino.

Panpa-lezka (Cortaderia Selloana)
Mimosa (Acacia Dealbata)


Non aurki ditzakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Euskal Herrian landare inbaditzaile baten adibide oso argia dugu, Cortaderia Selloana edo Panpa-lezka deritzon landarea. Seguruenik askotan ikusi duzun landare bat da.

Aurretik esan bezala, ez dute itxura jakin bat eta horregatik askotan ez gara konturatzen zeintzuk diren nahiz eta gure ondoan izan. Edonon aurkitu ditzakegu espezie inbaditzaile ezberdinak. Espezie bat ekosistema berri batean sartzean faktore eta baldintza jakin batzuk behar ditu moldatzeko eta ondorioz, baldintza hauek ez badaude ezin izango du bertan bizi.


Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Euskal Herrian aurki ditzakegun espezie inbaditzaileen adibide batzuk: Zebra-muskuilu, Amerikar bisoi, Panpa-lezka, Ahate herdoiltsu, Ibai-karramarro gorri...