Lankide eztabaida:Giputeam/Ugatz Hegaztia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

23-04-19

Mesedez, irakurri gidan duzuen errubrika falta diren atal guztiak egiteko. Atalez aparte hizkuntzaren erregistroa moldatu behar duzue LH edo DBH ikasleentzat eta kkontzeptuak wikipedia edo txikipediarekin lotu behar duzue.

Gainera, falta dira irudiak (banaketa geografikoa) edo ba al dakizu blokeak. Bestetik, mehatxuak zehazki aipatu behar dituzue eta ahal baduzue, euskal herrian duen presentzia eskas hori zehaztu non den. Hegazti honen alderdi kulturalak ere aipatu ditzakezue eta agian ba al dakizu bloke batean, gaztelerazko izena aipatu, azken finean hezurrez elikatzen denez, horregatik deitzen zaio "quebrantahuesos". Ondo legoke ikustea ea euskaraz ere beste izenak jasotzen dituen.

Proba orrian, zuek erabilitako bibliografia erakutsi behar didazue eta gero ikasleentzat interesgarriak izan daitezkeen estekak. Aragoioko piriniotan espezie enblematikoa denez, agian hortik begiratuta zerbait interesgarria topatu ahal duzue umeentzat. Arangorri (eztabaida) 16:22, 19 apirila 2023 (CEST)[Erantzun]