Lankide:Giputeam/Ugatz Hegaztia
Ugatz Hegaztia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugatza (Gypaetus barbatus) aegypiinae azpifamilliako hegazti harraparia da. Arrautza bi erruten dituzte negu erdian. Saien antzekoa da eta hauek bezala, sarraskijalea da, hau da, hildako animaliak jaten dituzte.
Giputeam/Ugatz Hegaztia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Datu orokorrak | |
Habitat | Ipar Asia, Ipar Afrika eta Europako Mendiak |
Masa | 224g jaiotzean
4,913 kg arra 6,175kg emea |
Zabalera | 2,261m |
Errute denbora | 50-55 egun |
Nolakoa da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugatza oso animalia handia da, 3 metroko hego zabalera izan dezake eta 7 kg pisatzera ailega daiteke. Hego luze eta zorrotzak izaten dituzte eta erronbo itxurako isatsa dute berezitasun gisa. Poliki eta maniobratzeko gaitasun handiz hegan egitea laguntzen diote bi ezaugarri horiek.
Handitu ahala, lumen kolorea aldatzen joaten da, gaztarotik helduarora lumaje-maila oso handiak garatzen ditu. Gazteetan luma oso ilunak izaten dituzte, baina pixkanaka argitzen joaten dira azkenean helduaroko lumak izan arte. Bizkarraldea eta hegoak arbel kolorea hartzen dute, buruko lumak zuri bilakatzen dira eta beheko zatiak zuri-gorriak.
Mokoa oso garatua dauka, estua eta oso gogorra. Begi oso bereizgarria dauka, iris horia eta esklerotika gorria duena.
Emeek gorputz eta moko handiagoak dituzte.
Zer jaten du?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugatza hezurrez eta haragiz elikatzen da. Hezurra hegaztiaren elikaduraren 3/4 inguru izaten da, beste laurdena animalia txiki zein ertainek (ardiak, sarrioak...) osatzen dute.
Hezurrak handiegiak badira, hezurrak hartu eta malda handiko zona harritsuetara botatzen dituzte, apur daitezen.
Egunean 300-500 gramo inguru jaten dute.
Non bizi da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegazti hau Iparraldeko Asian, Ipar Afrikan eta Europan aurkitzen da. Azken urteetan animalia honen populazioa jaisten ari da eta leku gutxitan aurkitu daiteke gaur egun. Gizakiaren biodibertsitatearen atzerakadaren urratsa izan daiteke. Iberiar penintsulan Pirinioetan, Mendikate Beltikoetan eta pare bat leku gehiagotan aurkitu daiteke.
Hegazti hau mendian aurkitu daitezke, batez ere haitz-labarretan. Leku horiek habiak eraikitzeko leku oso onak dira , eta ezaugarri egokiko leku gutxi daudenez espezie honen hedakuntza asko mugatzen du.
Habitata eta bizimodua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugatza mendiari lotuta dago, eta bertako ekosistema ugaritan ikus daiteke, baina elikatzeko duen moduari dagokionez, ungulatuak ugari diren landazabalak hobesten ditu, betiere haitz-labarrak gertu badaude. Izan ere, higadurak sortutako erlaitz eta arrakaletan habiak eraikitzen ditu.
Habiak jartzeko ekosistema horien beharrak asko mugatzen du ugatza. Hala ere, oso eremu zabalak miatzen dituen espeziea da, elikatzeko animalien bila.
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugatz hegaztiak askotan bere arraultzak harritara botatzen ditu apurtzeko. Eta hortaz gain batzuetan bere arraultzak jateko gai ere bada.
Ugatzak ugaltzeko zailtasunak izaten dituzte, bikoteak edo hirukoteak (bi ar, eme bat) sortzetik lehen erraunaldirako urteak behar baititu. Gainera, arrautzak neguan jartzen dituzte, gehienez bi eta bietatik batek bakarrik bizirauten du. Inkubazioak 50 egun inguru irauten ditu.
Espezieen arteko elkarrekintzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugatzak ez du harrapari zehatzik, ahala ere bizi den haitz-labarretan lehia handia gertatzen da habiak eraikitzeko garaian. Horrek hegaztia beste ingurune batzuetara mugitzera behartzen du eta, batzuetan, beste harrapari batzuen habiak betetzen ditu, arrano beltzenak kasu.
Gehiago jakiteko estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]https://www.argia.eus/albistea/ugatza-hedatzen-ari-da-euskal-herrian