Lankide eztabaida:Janfri/2008ko apirila
Eskerrik asko
[aldatu iturburu kodea]Hola Janfri: Eskerrik asko artikuluak ezabatzeko oharrarengatik, aurrerantzean erabiliko dudalako, eta barkatu eragozpenak mesedez. Begirunez, —Hegibeltz 21:22, 5 Apirila 2008 (UTC)
Irudiak eta
[aldatu iturburu kodea]Epe, Janfri! Hau zaharkitua dago Fair use-aren bozketa eta gero, ezta?--Unai (esaidank) 20:44, 6 Apirila 2008 (UTC)
Blokeaketa eskaera
[aldatu iturburu kodea]Mesedez blokeatu bere aldaketak kentzen naizenaren IP mesedez--Enzaiklo • Ezt ekarpenak 13:26, 9 Apirila 2008 (UTC)
Azken bandalismo ekintza hau
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Janfri, ikusi dut bandaloek proba orrian egin duten azken erasoa konpontzen aritu zarela. Erasoetan "Oier Arregi Artola" izeneko tipo bat aipatzen dute. Googlen bilatu dut, eta badirudi HUHEZIko ikasle bat dela. Gero "aranzabal" izeneko bat ere aipatzen dute. Uste dut farozain digitala eta gure wikipediakidea dela. Berari bidali diot mezu bat ea berak honetaz zerbait dakien. Kokoteraino nago bandalo hauetaz.Assar; (erantzun hemen) 13:10, 10 Apirila 2008 (UTC)
- Konponduta.--Assar; (erantzun hemen) 16:24, 10 Apirila 2008 (UTC)
Pasiboa
[aldatu iturburu kodea]Aupa Janfri! "Fitxategiak igo" atalean (Aparteko:Upload), "Hemendik igotako fitxategi guztiak ezabatuak izango dira"-ren ordez, "Hemendik igotako fitxategi guztiak ezabatuko dira" jarri beharko luke, ezta? (Denok hainbeste darabilgun pasiboa ekiditeko). Theklan eta zuri komentatzen dizuet. Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 14:59, 10 Apirila 2008 (UTC)
e-Posta
[aldatu iturburu kodea]Gabon Janfri! Saiatu naiz zuk esandakoa egiten, baina ez da ezer gertatzen... Egiaztapen kodea bidali behar omen didate nire epostara, baina badira ordu pare bat eta oraindik ezer ez... Badakizu nola konpondu? --josugoni (erantzun hemen) 19:23, 10 Apirila 2008 (UTC)
- Bidali dizut, ba. --josugoni (erantzun hemen) 07:18, 11 Apirila 2008 (UTC)
eMule
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Janfri!! Orain dela aste pare bat pH artikuluaren izen egokia nola azaldu adierazi zenidan... orain artikulua sortu dut eta txantiloia erabili, baina zera ikusi dut... eMule artikuluaren izenburua ondo agertzen dela!! Muga teknikoak gainditu ote dira edo? Laida 14:45, 12 Apirila 2008 (UTC)
- Je je je, bai, jakin dut nola egin hurrengorako: "izenburua letra xehez" txantiloia ibili behar da, Txikiri ikasi diot!! —Laida • (Esaidank!!) 16:16, 13 Apirila 2008 (UTC)
Kategoriak
[aldatu iturburu kodea]Gabon Janfri!! Galderatxo bat daukat: ba al dago erarik kategoria baten azpitik dauden kategoriak eta hauen azpikategoriak eta abar denak batera zuhaitz baten moduan ikusteko edo? Kategoriekin nahaste borraste haundia dagoela iruditzen zait eta denak batera ikusteak txukuntzea erraztuko luke... adibidez biologia - biokimika - kimika organiko eta antzeko kategoriak daudenez, bada karbono hidratoen kategoria bat biokimikaren barruan eta beste bat karbohidratoena kimika organikoan. Hori txukundu nezake, baina auskalo zenbat horrelako ditugun, ez? —Laida • (Esaidank!!) 20:54, 14 Apirila 2008 (UTC)
Santa Grazi
[aldatu iturburu kodea]Epe! Hitzez-hitz izan ez bada ere, zer edo zer gehitu diot artikuluari, gaztelerazkoan oinarrituta. Aldatu ezazu nahi duzuna, noski! Izan ondo!--Unai (esaidank) 18:30, 15 Apirila 2008 (UTC)
Elkarrizketa
[aldatu iturburu kodea]Milesker Janfri! Txukuna geratu da bai, baina agian "ze polita den bizitza" kutsua hartzen diot nik... baina tira. Artikuluarekin donostiarren bat apuntatzen bada, bejondeiola! (poster polita, bai...) --josugoni (erantzun hemen) 09:18, 17 Apirila 2008 (UTC)
- Emaila bidali dizut. --josugoni (erantzun hemen) 08:11, 18 Apirila 2008 (UTC)
- Egina! --josugoni (erantzun hemen) 08:31, 18 Apirila 2008 (UTC)
Letrei marra gainean nola jarri?
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Janfri! Norbaiti galdetu behar eta administratzaile bati galdetuko diot: letra edo zenbaki bati gainean marra jartzea (azpimarratzearen kontrakoa) nola egiten zaio? Zenbaketa erromatar artikuluko azken taularako behar nuen, baina ez dut asmatzen. Gaztelaniazko eta ingelesezko txantiloiak ez du balio... Euskaltzale bat 16:23, 17 Apirila 2008 (UTC)
- Eskerrik asko! Ez nuen uste sortu gabe zegoenik. Euskaltzale bat 21:19, 17 Apirila 2008 (UTC)
Sexenio revolucionario
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Janfri, barkatu molestatzeagatik baina, nola itzuli dezaket historiaren aro honen izena?
Zuiako armarria
[aldatu iturburu kodea]Epe! Ez naiz heraldikan jakitun, eta lehoiak eta gazteluak oso tipikoak dira Arabako armarrietan (armarri guztietan, egia esan), baina berdina ematen du, bai. Zuiakoa hemen ikus daiteke agiri ofizial batean, eta kuadrilakoa haren webgunean sartzerakoan agertzen da. Zuiako kuadrilaren herriburua Murgia izanda (Zuiako udalerrikoa), ulertzen da. Beraz, jar ezazu gehien gustuko duzuna. --Unai (esaidank) 11:27, 24 Apirila 2008 (UTC)
Blokeo eskaera
[aldatu iturburu kodea]Aupa Janfri! Blokeatu ezazu tipo hau, mesedez.
Beste gauzatxo "arkitektonikoago" bat: Getxotarra izanda, probatu al duzu igogailu hau? Ondo funtzionatzen al du? Astiro doa? Doakoa da? --Unai (esaidank) 16:47, 26 Apirila 2008 (UTC)
- Eskerrik asko informazioagatik! Santutxukoa ikasle batek aipatu zidan baina ahaztuta neukan. Ea egunen batean gerturatzen naizen pertsonalki probatzeko. Izan ondo! --Unai (esaidank) 13:16, 27 Apirila 2008 (UTC)
Zubisaltoa eta aldaketak
[aldatu iturburu kodea]Mila esker zeure ohartarazpenagatik Janfri. Aitzaki bakarra zera dut: Assarrek aldaketa potoloak, okerrak eta zentzugabeak (batzuk) egin dituela. Uste dut nahiko ondo arrazoitu ditudala (dizkiodala) horiek denak. Horrela bere ekarpen interesgarriak galdu besterik ez dira egiten, ze lan ikaragarria da berak mutilatutako artikuluak konpontzea eta ez dut horrela ibiltzerik.
Ez dut zalantzarik beste arlo batzuetan ekarpen interesgarriak, ugariak eta emankorrak egin ahal izan dituenik, eta nire artikuluetan ere eskertu ahal dut bere emaria, baino, arren, egin ditzala eduki espezifikoari buruz dakienaren adostasunaz, ez kontra.
"komunitate" hitzari dagokionez, ordea, ez nago ados. "Komunitate" hitza "amankomuneko batasuna" edo "común unidad" esan nahi du, eta wikipedistek arlo bakarra partekatzea dugu ezaugarri, Wikipedia, ez dena. Komunitate batean helburua eta ezaugarria dena partekatu nahi izatea da (ondasunak, helburuak, gaitasunak eta ahuleziak), ez arlo bakarra. Hobe esango genuke "sozietate" edo "bazkuna" osatzen dugula. Baita ataria partekatzen dutenak ("Esta comunidad no desea propaganda") edo autonomia duten lurraldeei "Comunidad" autónoma" deitzea. Hitza oker erabiltzeko joera nabaria dago, bere jatorrizko eta bere-berea duen esannahiaren kontra.
Eskerrak, behintzat, "Europar Batasuna" esaten dugun eta ez "Europar Komunitate( Ekonomiko)a" (garai batean, oker, erabili izan zen bezala.
Uste dut hitzen etimologiari eta esannahiari erreparatu behar diegula (edonola) erabili aurretik.
Zubi2saltoa ezabatzea
[aldatu iturburu kodea]Eskertuko nizuke, Janfri, artikulu bat deuseztatu aurretik kontsulta egingo bazenu idatzi duenari. Badakit administratzailea zarela, eta, horrexegatik ardura berezia duzula iruditzen zait, botere hori ardura bereziaz erabiltzekoa, hain zuzen ere. Zubisaltoa eta zubi2saltoa gauza desberdinak dira, beraz errealitate desberdin hori (eta desberdintasunaren errealitatea) islatu nahi izan ditut wikipedia euskaldunean (gaztelerazkoan egin dudan moduan).
Adibiderako, jakinaraziko dizut zubisalto eakintzen 1995etik ari baldin banaiz ere (zubi2salt9oa, ordea 1999tik) zubi2salto askoz gehiago egin ditugula, kostea ia bikoitza den arren. Jendeak ulertzen du bataren eta bestearen arteko aldea, eta ordaintzeko prest egoten da.
Mila esker arretagatik.
- Gai berdinari helduta, Zubi2salto ezaba dezakezu (oraintxe bertan berbideraketa bat du), gero Zubi2saltoa mugituz, Zubi2salto-ra? Lioso samarra da idatzi dudana, baina pentsatzen dut ulertuko didazula XD. --Unai (esaidank) 21:29, 29 Apirila 2008 (UTC)