Lankide eztabaida:Jo Ta Akatu

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluen formatua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Goian agertzen den bezala, ongietorria! Eta zorionak artikuluak egiten hasi eta formatuak nahiko errespetatzeagatik (loturak, goiburkoak...). Hala ere artikuluetan saiatu Kategoriak jartzen (hauek [[Kategoria:Santurtziko auzoak]] jartzen egiten dira, adibidez, interwikiak ahal izanez gero (beste wikipedia batean artikulu berdinera lotura, adibidez [[en:Biology]] jarri behar da ingelesezko Biologiaren inguruko artikulura lotzeko) eta azkenik artikulu guztiak artikuluren izena letra beltzez jarri hasten garela (begiratu Mamariga edo Gaztetxea artikuluak nola geratu diren orain). Ondo segi eta laguntza behar baduzu eskatu lasai! -Theklan; (zer?) 22:11, 28 Urtarrila 2007 (UTC)



Egun on, Jo Ta Akatu : Joseba Lakarraren (2006) "Protovasco, munda y otros: Reconstrucción interna y tipología holística diacrónica" ("Oihenart. Cuadernos de Lengua y Literatura", "I Jornadas de Lingüística Vasco-Románica", Eusko Ikaskuntza, Donostia) lotura igortzen dizut: http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/literatura/21229322.pdf

Wikiproiektuko era erraza[aldatu iturburu kodea]

Wikproiektuko eztabaidan jarri duzu hobea litzatekeela beste metodo errazago eta grafikoago bat jartzea. Zer gomendatzen duzu hobetzeko? Ea holan hobetu daitekeen --Janfri; idatzi lasai 20:26, 12 Iraila 2007 (UTC)

Ez, beharbada txarto azaldu dut, nire ustez grafikoena tatxatzearena da, kontua da unera arte ez zegoela ezer tatxatuta artikulu batzuk dagoeneko nahikoa garatuta izan arren. Beharbada egin beharko genuke errepasu bat ea zeintzuk ez duten halabeharrez zabalpenik behar (ezeini ez datorkio txarto, jakina), ahalaeginak hobeto bideratzeko.

Kaixo Jo Ta Akatu, tatxatzeko, hasieran <strike> jarri behar duzu, eta amaieran </strike>. Honela jarrita: <strike>Tatxatuta</strike> hau lortuko duzu:Tatxatuta. --Utergar 17:03, 13 Iraila 2007 (UTC)

Mila esker! Dena den, aurkitu dut "strike" beharrean "del" ipinita ere badabilela! --Jo Ta Akatu 19:42, 13 Iraila 2007 (UTC)

Iepa Jo Ta Akatu! Ikusten dut erantzunak zure ezabaida orrian bertan ipintzen dituzula. Kontua da erantzunen kontua errazago egiteko, lankideok egiten duguna erantzuna, galdera edo proposamena jarri duen lankidearen eztabaida orrian jartzea da. Era honetan lortzen duguna lankideen arteko eztabaida era arinago batean egitea da, lankide guztien eztabaida orriak ikusten egon beharrean erantzunen baten zain. Ondo izan!--Janfri; idatzi lasai 19:25, 14 Iraila 2007 (UTC)

Mendeku Komando Autonomoa[aldatu iturburu kodea]

Ep! Zuk sortu zenuen "Mendeku Komando Autonomoa" ingelesezko wikipediara itzuli dut eta hainbat zalantzekin geratu naiz. Nondik atera duzu Mendeku Komando Autonomoari buruzko informazioa? Zein da poliziak komando honekin lotu nahi izan zuen "Mendeku taldea"? Gertaera honi buruzko xehetasun gehiago ba al duzu? Milesker aldezaurretik alus 10:52, 4 Urria 2007 (UTC)

Oiartzungo auzoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Lan polita egin duzu auzoak jartzen. Hala ere nire ustez egokiagoa litzateke hauetarako Auzo txantiloia erabiltzea, begiratu nola dabilen Larrabetzuko auzoetan. Nahi baduzu mapa bat egingo dizut Oiartzungo koordenatuekin. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     15:15, 24 Urria 2007 (UTC)

Beno, nik jada egin dut. Bi gauza ezberdin egingo nituzke nik artikuluak osatuagoak izateko. Alde batetik behean auzo guztien aurkibidea osatu. Horretarako nahikoa da egina dagoen bat hartu eta moldatu (auzoak eta herriaren izena aldatu). Gero horrela errazagoa da herri bateko auzoak aurkitzea eta nabigatzea. Beste txantiloia jadanik sortu dut nik. Jarriko dut Altzibarren eta zuk besteetan nahi baduzu. Egiteko behar dena udalerri horretako mapa bat sortzea da eta koordenatuak moldatzea. Ikusi {{Kokapen mapa/Oiartzun}} eta suposatzen dut ulertuko duzula. Gero {{Euskal Herriko auzo infotaula}} erabili eta bertan kokapena dagoen lekuan kokapenmapa jarriz gero funtzionatzen du. Beste galderarik baduzu hemen naukazu, erantzuteko prest. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     20:29, 24 Urria 2007 (UTC)