Lankide eztabaida:TXiKi/2006ko martxoa
Arrasate
[aldatu iturburu kodea]Epa! Ikusi dut mondrautarra zarela. Aspaldi argazki bat gehitu nuen Arrasate artikuluan, baina Garagartzakoa besterik ez da. Zergatik ez dituzu argazki pare bat ateratzen (adibidez: udaletxea, parrokixa, portaloia, cerrajera...) eta commonsera igotzen? horrela, arrasateko artikulua hobetoxeago hornituko genuke, zer iruditzen? —josugoni (hemen idatzi) 23:09, 13 Martxoa 2006 (UTC)
- Aupa! Arrasatearra naiz bai, eta Arrasate artikuluan egin ditut zenbait ekarpen, eta ados nago esaten duzunarekin, aukera dudanean egingo ditut argazki batzuk herritik, ondoren artikuluan gehitu ahal izateko. —TXiKi (hemen idatzi) 09:29, 14 Martxoa 2006 (UTC)
Futbol taldeak
[aldatu iturburu kodea]Kaixo, ba Manchester izena ez dago euskaraz, honela mantentzen da, baina Bartzelona da euskaraz eta ez Barcelona. Barcelona FC jatorrizkoa da, bai, eta hiriko izena ere jatorrizkoa ipini behar al dugu? Barcelona alegia. Hobe da euskaraz dauden izenak mantentzea, eta ez badaude, diren bezala mantendu. Kabri, (erantzunak hemen) 15:48, 23 Martxoa 2006 (UTC)
- Manchester United-en ingurukoa "United" horregatik nioen, nire ustez "Bilboko Athletic Kluba" jartzea Manchester United beharrean "Manchester Batua" jartzea modukoa litzateke. Hiriek euskarazko izenak izan ditzakete, bai, baina ez ordea izen batekin erregistratuta dauden talde eta erakundeek. --TXiKi, 16:06, 23 Martxoa 2006 (UTC)
Bozketa orria
[aldatu iturburu kodea]Kaixo Txiki, Wikipediako gaiekin ditugun arazoak konpontzeko, bozkaketa orri bat Wikipedia:Bozketak duzu. Hemen proposamenak demokratikoki erabakiko ditugu. Dagoeneko lehenengo bozketa abian da eta euskal abizenekin zerikusia du. Ez ahaztu zure iritziak asko balio duela eta animatu zaitez parte hartzen. Ongi izan. Kabri, (erantzunak hemen) 16:41, 27 Martxoa 2006 (UTC)