Lankide eztabaida:Theklan/2011ko abuztua

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Galdera bat lankide zahar batek egina[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Bizpahiru urte pasa ditut Wikipedian lan egin gabe eta orain berriz laguntzeko gogoa eduki dut, batez ere euskal wikipedian. Dexente denbora da eta gauza asko ahaztu egin ditut. Hau utzi nuenean izen aldaketa bat nuen egiteko, gaztelerazkoan egin nuen baina hemen antza denez ez. Nola egin izen aldaketa bat? Bilaka nabil baina ez dut modua aurkitzen. Mila esker eta ea ondo doakigun. --Nafarroa 18:20, 7 Abuztua 2011 (UTC)

Epa Theklan! Zalantzatxo bat daukat: Zergatik kendu zenuen txinatar egutegiaren atala? Ez zebilen ondo? --Marklar 11:56, 21 Abuztua 2011 (UTC)

Kaixo! Wikipedian nabilenetik, Kiss musika taldearen artikuluak lantzen ari naiz batez ere. Taldearen artikulu nagusiak KISS izena du, eta nire ustez Kiss izenagatik ordeztu beharko litzateke, izan ere, nahiz eta taldearen logoa beti maiuskulaz agertu, termino legaletan eta, taldeak Kiss izena erabiltzen du. Administratzailea zarenez, artikuluaren izena aldatzeko aukera duzu.

Baina bada arazo bat: Kissen inguruko artikulu guztietan, Kissen artikuluarekin linkatzeko

[[KISS|Kiss]]

erabili dut. Ba al dago modurik link hori aldatzeko, artikuluz artikulu eskuz aldatuz ibili gabe? Bot batekin edo?

Mila esker --Satanic5fab4, (erantzunak hemen) 22:01, 29 Abuztua 2011 (UTC)

Eskerrik asko[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko laguntzagatik. Ondo izan -- -Satanic5fab4; erantzunak hemen 22:07, 29 Abuztua 2011 (UTC)