Lasterka egiteko zinta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizonezko bat lasterka egiteko zintaren gainean korrika eginez.

Lasterka egiteko zinta ariketa fisikorako tresna bat da. Kirol-tresna hau lekutik mugitu gabe gainean ibiltzeko edo lasterka egiteko erabiltzen da. Hori dela eta, ia edozein gimnasiotan aurki daiteke. Zintaren funtzionamenduari dagokionez, oinez zein motor elektriko baten laguntzaz mugi daiteke.