Lau gurpiletako trakzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aurreko motorra / lau gurpiletako trakzioa.

Lau gurpiletako trakzioa, trakzio bikoitza, trakzio integrala, trakzio osoa, 4×4, 4WD (ingelesez 4 Wheel Drive) edo AWD (All Wheel Drive), ibilgailuetan motorraren indar-parearen mugimendua gurpil guztietara transmititzen duen sistema da. Gaur egungo lur orotako ibilgailuek lau gurpiletako trakzio sistema dute, bai eta hainbat luxuzko auto eta kirol autoek ere.