Laura Caballero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Caballero
Bizitza
JaiotzaMadril1978ko otsailaren 18a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, idazlea, gidoilaria eta telebista-ekoizlea

IMDB: nm1659900 Allocine: 265319
Twitter: LauraCaballero_ Edit the value on Wikidata

Laura Rodríguez Caballero, ezagunagoa Laura Caballero izenez (Madril, 1978ko otsailaren 18a) madrildar telebistako gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea da.[1] [2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Luis Moreno osabaren Miramon Mendi ekoiztetxerako, telesailak idatzi eta zuzentzeagatik da ezaguna.[3]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira bere telesail ezagunenak: Aquí no hay quien viva, (2003-2006) eta La que se avecina, (2007-...),[4] bi horietako gidoilaria eta zuzendaria izanik. A tortas con la vida telesailaren bi kapitulu ere zuzendu zituen, zuzendari-laguntzaile lan egin zuen Aquí no hay quien viva telesaileko kapitulu batean, eta beste bat El cadáver exquisito filmerako. Azpimarratzekoa da, Alberto Caballero nebarekin batera, auzo-seriearen 44 kapitulu idatzi zituela Portugalerako egokituta.

Alberto eta Laura Caballero neba-arrebek zuzentzen dute Mediaseteko El pueblo telesaila.[5]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko urriaren 27an Sergio Mitjansekin ezkondu zen, garai hartako La que se avecina telesaileko gidoilariarekin,[6] eta 2015ean dibortziatu zen.

2017az geroztik, harreman sentimentala du Daniel Fernández Altaresekin. 2020ko martxoaren 30ean jaio zen bien lehen alaba, Nora. 2022ko urriaren 10ean izan zuten bigarren umea, David.[7]

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburuak Katea Ardura Pasarteak
2002 - 2004;

2007-2009

Escenas de matrimonio TVE (2002-2004), Antena 3 (2004) eta

Telecinco (2007-2009)

Zuzendaria 11 denboraldi - 490 atal
2003-2006 Aquí no hay quién viva Antena 3 Zuzendari laguntzailea, zuzendaria eta gidoilaria 5 denboraldi - 90 atal
2005 A tortas con la vida Antena 3 Zuzendaria 2 denboraldi - 28 atal
2007 - gaur egun La que se avecina Telecinco (2007-gaur egun) and

Prime Video (2020-gaur egun)

Zuzendaria, gidoilaria eta sortzailea 13 denboraldi - 178 atal
2019-2023 El pueblo Telecinco eta Prime Video Zuzendaria, gidoilaria eta sortzailea 4 denboraldi - 32 atal
2022 - gaur egun Machos alfa[8] Netflix Zuzendaria, gidoilaria eta sortzailea Denboraldi 1 - 10 atal

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Mendíbil, Álex. (2013-11-27). España en serie. Cada serie cuenta una historia y todas juntas cuentan nuestra historia. Penguin Random House Grupo Editorial España ISBN 978-84-03-01392-6. (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  2. (Gaztelaniaz) telecinco.es. (2022-08-08). «TELECINCO - televisión a la carta, series y entretenimiento» Telecinco (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Laura y Alberto Caballero, en su mejor momento personal y profesional» HOLA 2022-10-05 (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  4. (Gaztelaniaz) telecinco.es. (2023-09-19). «TELECINCO - televisión a la carta, series y entretenimiento» Telecinco (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  5. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «El pueblo» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  6. «laurav caballero» Bing (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  7. (Gaztelaniaz) Marín, Santiago. (2022-10-18). «Divinity - Moda, belleza, celebrities y tendencias» Divinity (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  8. (Gaztelaniaz) «'Machos alfa': detalles y fecha de la serie de Laura y Alberto Caballero ('La que se avecina') para Netflix» Diez Minutos 2022-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]