Laura Puigdueta

Wikipedia, Entziklopedia askea


Laura Puigdueta

(2014)
Bizitza
JaiotzaCaldes de Montbui1995eko uztailaren 30a (28 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
Jarduerak
Jarduerakrink hockey player (en) Itzuli eta optometrist (en) Itzuli
Jasotako sariak

Facebook: laura.puigduetacarrera Twitter: laurapuigdueta Instagram: laurapuigdueta Edit the value on Wikidata

Laura Puigdueta i Carrera (Caldes de Montbui, 1995eko uztailaren 30a) patinezko hockey jokalari kataluniarra da. Hockeyzko entrenatzailearen lana ere garatu eban.

2010eko hamarkadan, baita aktore bikoitza “Les del hockey[1]” telesailean. Hockeya egitea arren, optometrista lana ere egiten dau.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko uztailaren 30a[2] jaio zan Caldes de Montbui herrian (Vallesanan), eta patinen hockeya egiten hasi zan “Club Hoquei Caldesen[3]” (10 edo 11 urte eukazanean) baina gero “Hoquei Club Palau de Plegamans[4]” izeneko talde batera joan zan, bere adineko neskeekin jolasteko[5]. 3 urte eukazala, bere aitaren kirol horrekiko zaletasunari esker, (atezaina zalako) hockeya jolasten hasi zan[6]. 12 edo 13 urte eukazanean, senior taldeen aurka jokatu egiten eban, Kataluniako Bigarren Mailan hasi ziran eta 16 urterekin bera eta bere taldea OK Ligara igo ziran[5].

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klub honetan azkar iritsi ziran arrakastak, 2014/15 denboraldian, Espainiako lehen liga irabazi eban. Lau denboraldi geroago, 2018/19 denboraldian, titulua altxatzeaz gain, emakumezkoen OK Ligako jokalari onenaren saria jaso eban[7].

Selekzioen mailan, hainbat aldiz deitu eben lehiaketa kontinentalak jokatzeko, lehena 15 urte eukazanean izan zan. Mundu mailan, 3 Munduko Txapelketa jarraian irabazi eban, lehena 2016an[8], eta hurrengoak 2017an Nankinen eta 2019an Bartzelonan.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubezkoak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Emakumezkoen patin hockeyko Europako Liga 1: 2020-21[9]
  2. Emakumeen hockeyko 3 Liga espainiar: 2014-15, 2018-19, 2020-21 [10]
  3. Emakumezkoen Kataluniako patin hockey liga 1: 2020-21[11]

Espainiako selekzioa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urrezko domina emakumezkoen patinetako hockeyko Munduko Txapelketan: 2016, 2017, 2019 [12]
  2. Silarrezko domina emakumezkoen patinetako hockeyko Munduko Txapelketan: 2012 [12]
  3. Urrezko domina Europako emakumezkoen hockey txapelketan: 2013, 2015, 2018 [13]

Banakakoa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Emakumezkoen OK Ligako jokalari onena: 2018-19

Lankidetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laura Puigdueta i Carrerak, bere lagunekin batera, kolaborazioak egin dabez, Laura Puigduetak, adibidez, stick baten eta patin batzuen lankidetza egin dauz.

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batzuentzako, Laura Puigdueta i Carrera, Munduko onenetarikoak da[14] eta umeentzako erreferentea da[5]baina beste batzuen ikuspuntutik bera baino hobeagoak dagozan pertsonak dagozala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Les de l'hoquei. 2022-03-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Laura Puigdueta :: Laura Puigdueta Carrera :: Palau i Plegamans» www.ceroacero.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  3. (Gaztelaniaz) Club Hoquei Caldes. 2021-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  4. (Katalanez) Hoquei Club Palau de Plegamans. 2022-05-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  5. a b c (Katalanez) Compañón, Aitor. (2022-05-06). «Laura Puigdueta: "Érem al no-res i ara sóm campiones d'Europa"» Fosbury (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  6. (Katalanez) «“Els clubs que tenen equip masculí sempre li donen més suport que al femení”» El Temps (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  7. (Katalanez) A.C. «Pau Bargalló i Laura Puigdueta són els MVP de l'OK Lliga - 03 juny 2019» L'Esportiu de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  8. «Laura Puigdueta: “Des de petita somniava a guanyar el Mundial”» el9nou.cat (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  9. (Katalanez) Lliga europea d'hoquei sobre patins femenina. 2022-05-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  10. (Katalanez) Lliga espanyola d'hoquei sobre patins femenina. 2022-04-25 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  11. (Katalanez) Lliga catalana d'hoquei sobre patins femenina. 2021-10-31 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  12. a b (Katalanez) Campionat del Món d'hoquei sobre patins femení. 2021-09-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  13. (Katalanez) Campionat d'Europa d'hoquei sobre patins femení. 2022-01-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  14. (Gaztelaniaz) Expósito, José María. (2021-05-29). «Laura Puigdueta: de la cuna del Palau al trono del hockey» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).