Laute
Lautea antzinako harizko musika tresna da. Ud izeneko arabiar edo persiar musika tresna baten ondorengo zuzena da. Behatzekin jotzen da. Aurretik kaxa laua du eta atzetik biribila, udare erdi baten modukoa. Giderraren muturrean, kabilen tokia normalean atzerantz tolestua dago. Sei hari ditu, denak bikoitzak, garaiena izan ezik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/10/12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.