Laztantxu eta Betargi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Laztantxu eta Betargi
Datuak
Argitaratze-data 1957
Generoa Eleberria
Hizkuntza euskaraz
Herrialdea  Euskal Herria
Orrialdeak 119
Datu gehigarriak
Lehenengo edizioa Baionan A. Lertxundi izenarekin.

Laztantxu eta Betargi Seber Altuberen (1879-1963) eleberri bakarra da, Baionan, zentsuratik at, A. Lertxundi izengoitiarekin, 1957an plazaratu zuena. Liburuan Espainiako Gerra Zibilaren benetako gertaera batzuk azaltzen ditu, Arrasturi izeneko herri batean kokatuta, zalantzarik gabe Arrasate. Moldez eta edukiez oso liburu tradizionala eta eleberri bezala gutxi landua da, baina urte horietan gerraren inguruko gertaerak azaltzen dituen bakarrenetariko bat izan zen. Bigarren edizioa Juan San Martinen hitzaurrearekin plazaratu zen; haren iritziz eleberri hau "gure historiaren lekukotasuna" da.[1]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laztantxu eta Betargi ezkonduberri zoriontsuak dira eta Arrasturin bizi dira. Gerra pizten denean frankistek Betargi harrapatu eta fusilatu zuten. Laztantxi Donostiara joango da senarraren berri izateko, lehen, eta gero gertatukoaz informazioa jasotzeko ondoren. Horren harira errepresioaren gertaera latzak eta izugarrikeriak ezagutuko ditugu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]