Le Cochon danseur
Le Cochon danseur | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1907 |
Izenburua | Le Cochon danseur |
Jatorrizko hizkuntza | baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film mutua |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | ezezaguna |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Pathé |
Le Cochon danseur, Txerri Dantzaria izenaz ere ezaguna, 4 minutu bakarrik irauten duen zuri-beltzezko film isila da. 1907an Pathé konpainia frantsesak estreinatu zuen.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txerri erraldoi antropomorfo batek bere talentu artistikoa erakusten du emakume batekin batera. Biek dantzatu eta antzezten dute, baina geroago, emakumeak lotsatu egiten du arropa erantzi eta biluzik uzten duenean. Biak batera dantzatzen hasten dira, eta ondoren atzean dauden gortinetarantz doaz. Jarraian, txerria mihia mugitzen, begiak inguratzen, belarriak mugitzen eta amaieran hortzak erakusten dituen eszena kezkagarria dago. [1]
Kritikaren harrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez zegoen eta ez da inoiz argituko zuzendariak azken hogei segundotan zer irudikatu nahi zuen. Zenbait teoriek diote txerriak neska sexualki erasotu edo era krudelean hil zuela lotsatzen ari zelako eta elikatu ez zuelako, eta hori bereziki zintaren hasierako segundoetan inplizitua zegoela. Gaur egun misterio bat izaten jarraitu du. [2]