Le dîner de cons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Le dîner de cons
Daniel Prévost Jacques Villeret Césars.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 1998
Jatorrizko izenburua Le Dîner de cons
Jatorrizko hizkuntza Frantsesa
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film komikoa
Iraupena 80 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Le Dîner de Cons (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Francis Veber
Gidoigilea(k) Francis Veber
Antzezlea(k)
Jacques Villeret
Thierry Lhermitte (en) Itzuli
Francis Huster
Alexandra Vandernoot (en) Itzuli
Daniel Prévost
Bernard Alane (en) Itzuli
Candide Sanchez (en) Itzuli
Catherine Frot
Christian Pereira (en) Itzuli
Edgar Givry
Laurent Gendron (en) Itzuli
Michel Caccia (en) Itzuli
Pétronille Moss (en) Itzuli
Philippe Brigaud
Pierre-Arnaud Juin (en) Itzuli
Rémy Roubakha
Daniel Russo
Daniel Martin (en) Itzuli

[[Kategoria:Thierry Lhermitte (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Alexandra Vandernoot (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Bernard Alane (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Candide Sanchez (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Christian Pereira (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Laurent Gendron (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Michel Caccia (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Pétronille Moss (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Pierre-Arnaud Juin (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Daniel Martin (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Alain Poiré
Konpainia ekoizlea Gaumont
Ekoizpen-diseinatzailea Hugues Tissandier (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Vladimir Cosma
Argazki-zuzendaria Luciano Tovoli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Paris
Kanpo loturak

Le dîner de cons (euskaraz Ergelen afaria) Francis Veber antzerkigileak zuzendutako film frantziarra da, zuzendari horren antzerki-lan batean oinarritua. Gaur egun, Estatu Batuetan filmaren beste bertsio bat egiteko proiektua dago, berriz ere Veberrek berak zuzendua.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Pierre Brochant asteazkenero bere adiskideekin afaritan elkartzen da: aldiro-aldiro, afari bakoitzean nork ergel handiagoa gonbidatuko duen lehia jokoan ibiltzen dira. Asteazken hartarako, Brochantek ez du eraman beharreko koitadurik aurkitu; hortaz, lagun baten aholkuari jaramon eginez, azken horrek Ogasun funtzionarioa eta pospoloekin maketak eraikitzeko zaletasun eta obsesioa duen François Pignon izeneko gizasemea eramateko gomendioa onartzen du. Oraindik ezagutzen ez duenez, Brochantek etxera gonbidatzea erabakitzen du, baina erabaki hori bizi osoan inoiz hartu duen ideia txarrenetakoa da.

Laster asko, nahiz eta betiere asmo onez ibili, zorigaizto ekarle hutsa dela agerian uzten du Pignonek, Brochanti arazoak bata bestearen atzean baitakarkio. Egoera gero eta dibertigarriagoa da, "ergelak" Bronchanti bizkarreko mina sortzeaz gain, bere emazteak bertan behera laga dezan lortzen baitu; gainera, Brochantekin obsesionatua dagoen emakume ero bat ere ekartzen dio etxera, bere etsai txarrenarekin berradiskidetu, ogasun inspektore bat etxeratu... Filmaren amaiera Brochanten zitalkeriaren kritika da, baina Pignonen telefonozko hanka-sartze barregarriek-eta zitalkeria hori hutsaren hurrengo uzten dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]